Bizkaibuseko sindikatuek adierazi dutenez Aldundiak "borondate falta du" lan gaztazka konpontzeko. Langileek negoziazio mahaira eramandako proposamenari foru ordezkariek gaur erantzutea espero dute. ELAko eledunen arabera, "nahiko eman diegu".
Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaibuseko linea berriak abian jarri baino lehen, proiektuaren "argazkia" ezagutu nahi dute sindikatuek. "Argazkia jaso, hausnartzeko denbora izan eta proiektu berri hori alde guztien artean adostu", LABeko Garraio arloko arduradun Alberto Kurtok adierazi duenez. Izan ere, akordio gabe linea berriak abian jartzen badira, zerbitzuaren kalitatea eta lanpostuak galduko diren beldur dira sindikatuak. "Eta gero lanpostu horiek berreskuratzea oso zaila izango da".
Negoziaketarako denbora izan dela uste du LABeko Alberto Kurtok. Urtebete izan du Aldundiak, eta "ez du ezer ere egin". Gainera, autobus linea berrien martxan jartzeak hainbeste data izan dituenean, patxada eskatu du aututobus mapa berriaren baldintzak arretaz aztertzeko: "Abuztuaren 1ean izango zela lehenegoz, irailaren 1ean gero, urriaren 1ean, azaroaren 1ean eta, orain, enpresa batzutan entzuten da abenduaren 1ean izango dela".
[2014/10/23] Akordiorik gabe, Bizkaibuseko langileek greba egingo dute
[2014-10-20] 24 orduko 6. greba eguna egingo dute gaur Bizkaibuseko langileek
[2014-10-17] Bizkaibuseko grebarekin jarraituko dutela "argi utzi" nahi dute sindikatuek
[2014-10-15] Iñaki San Andres (Bizkaibus-ELA): "Bizi dugun egoeraren errudun bakarra Aldundia da"
[2014-10-10] Astelehenean 24 orduko greba deialdiari eutsiko diote Bizkaibuseko langileek
[2014-10-09] 24 orduko bigarren greba eguna Bizkaibusen
[2014/10/01] Akordio gabe, mobilizazioei eutsiko diete Bizkaibuseko langileek
[2014/09/22] Bizkaibuseko sindikatuek mobilizazioak iragarri dituzte
[2014/09/17] Artxandako autobusaren alternatibak aztertuko ditu plataformak
[2014/09/15] 10.000 sinadurako muga gainditu du Artxanda plataformak
[2010/09/11] Garraio zinegotziak bilerara deitu ditu Artxandako autobusaren erabiltzaileak
[2014/09/10] Artxanda plataforma: "Lantzaderak ez du egungo zerbitzua emango"
[2014/09/08] Artxandako autobusa mantentzearen aldeko sinadura bilketa Areatzan
[2014/09/05] Artxanda plataforma: "Ez dezagun busa gal"
[2014/09/04] Santa Marinako autobus zerbitzua bermatuta, Artxandakoa ziurtatzea helburu