Joan den ostiralean Bizkaibuseko langileek manifestazioa egin ondoren Aldundiako Garraio arduradunekin batzartu ziren. Bederatzi greba egun eta Aldundiarekin hainbat batzarren ostean, ez dira inolako adostasunera heldu. Bizkaibuseko sindikatuek adierazi dutenez Aldundiak "adarra jo" die eta akordio bat lortzear zeudela, azkenean, "atzera egin" du. Gaurtik aurrera Bizkaibusek zerbitzu minimoak eskainiko ditu.
Eserialdia EHUn
Gaur 12:30ean EHUko ikasleek eserialdia antolatu dute Leioako unibertsitateko Mikel Laboa plazan. Bizkaibuseko langileei atxikimendua emango diete, langile borrokari gehituz, eta Ikasle Bonoa exijitu. Ikasleen errealitate ekonomikoa eta beharrizanei erantzuna emango dien ikasleentzako bus txartela eskatuko dute.
Piketeak
Gaur goizean Lemoan Bizkaibus bateko leihoak harrikada bat jaso du. Berriatuan ere busen irteera oztopatu dute itsas-kate batekin. Iragarri dutenez, 90.000 pertsonak pairatuko dituzte Bizkaibusen grebaren ondorioak.
[2014/10/23] Akordiorik gabe, Bizkaibuseko langileek greba egingo dute
[2014-10-20] 24 orduko 6. greba eguna egingo dute gaur Bizkaibuseko langileek
[2014-10-17] Bizkaibuseko grebarekin jarraituko dutela "argi utzi" nahi dute sindikatuek
[2014-10-15] Iñaki San Andres (Bizkaibus-ELA): "Bizi dugun egoeraren errudun bakarra Aldundia da"
[2014-10-10] Astelehenean 24 orduko greba deialdiari eutsiko diote Bizkaibuseko langileek
[2014-10-09] 24 orduko bigarren greba eguna Bizkaibusen
[2014/10/01] Akordio gabe, mobilizazioei eutsiko diete Bizkaibuseko langileek
[2014/09/22] Bizkaibuseko sindikatuek mobilizazioak iragarri dituzte
[2014/09/17] Artxandako autobusaren alternatibak aztertuko ditu plataformak
[2014/09/15] 10.000 sinadurako muga gainditu du Artxanda plataformak
[2010/09/11] Garraio zinegotziak bilerara deitu ditu Artxandako autobusaren erabiltzaileak
[2014/09/10] Artxanda plataforma: "Lantzaderak ez du egungo zerbitzua emango"
[2014/09/08] Artxandako autobusa mantentzearen aldeko sinadura bilketa Areatzan
[2014/09/05] Artxanda plataforma: "Ez dezagun busa gal"
[2014/09/04] Santa Marinako autobus zerbitzua bermatuta, Artxandakoa ziurtatzea helburu