16ak Libre: "Guztiok adi eta babesa emateko prest egotea garrantzitsua da, libre izango bagara"

uriola.eus 2015ko mar. 30a, 13:01

1/12 sumarioaren baitan Audientzia Nazionalean epaituak izan ondoren, "edozein unetan" espero dute Xabat  Moran, Xabier Bidaurre eta Ruben Villak sei urteko kartzela zigorra ezarriko dien ebazpena. Hori dela eta, herritarrei "babesa emateko prest" egoteko eskatu diete.

Segiko kide izatea leporatuta epaitu zituzten Auzitegi Nazionaleko 4. Zigor Salan 2010eko polizia operazio batean atxilotu zituzten 28 gazte independentistak. Epaiketa bitartean 12ri akusazioa kendu zieten eta 16 ebazpenaren zain daude oraindik. Fiskaltzak seina urteko kartzela zigorra eskatu du haien aurka. Gaur 16 horietako hiru babesteko, Xabat Moran, Xabier Bidaurre eta Ruben Villak bizkaitarrak, prentsaurrea eskaini du Herri Harresia lan taldeak Arriagako plazan.

Sententzia "edozein unetan" hel daitekeela eta "edozelakoa" izan daitekeela adierazi du Herri Harresiko Karmele Rivasek. Horregatik aipatu du Rivasek gaurko agerraldian "adi" ibiltzea eta "babesa emateko prest egotea" garrantzitsua dela. "Libre izango bagara, herritarren babesari esker izango baita. Herritarron konpromisoz eraikiko dugun herri-harresiari esker izango baita".

Auzitegiaren ebazpena, "edozein izanik ere" Eguzkiñe Garai 16 auziperatuen senideak aurreratu duenez "ez haiek, ez guk ez dugu onartuko, ez baititugu onartzen epaitzen gaituztenak".

Xabat, Xabier eta Rubenek "herri librean biziko diren herritar libreak" izan nahi dutela nabarmendu dute prentsaurrean. "Estatuek ez dute haien agendan herritarrei libre bizitzeko eskubidea bermatzerik kontenplatzen. Ez dute inolako borondaterik eskubide hori bermatzeko. Eta gazteok egoera horren ondorioak pairatzen ditugu".

 

 

libre.epaiketarikez.org

[2014/10/22] "Gazte hauek ez dira terroristak, gazte konprometituak dira, eta euren lekua kalean dago"

[2014/10/17] Urriaren 30ean tortura salatzeko ekimenak badu Bilbon hitzordua

[2014/10/13] Urriaren 30ean tortura salatzeko ekimenak antolatzeko deia egin dute 28 auzipetuek

[2014/10/06] Torturen salaketa egitera deitu dute urriaren 30ean 28 gazte auziperatuek

[2014/10/06] Poliziek ukatu egin dute 28 gazte independentistek torturarik jasan izana

[2014/07/03] 28ak Libre taldeak Santutxun lehen asanblada egingo du

[2014/07/10] Libre dinamika abiarazi dugu Santutxun

[2014/07/18] Argazki erraldoia egin dute Santutxun Libre dinamika babesteko

[2014/09/22] 28 gazteen aurkako epaiketa gaur goizean hasiko da Madrilen

[2014/09/22] Berrabiarazi dute gazte independentisten aurkako epaiketa

[2014/09/23] Ikoitz Arrese: "Polizia batek pistola bat atera, buruan jarri eta kargatu egin zuen, gainbehera etorri nintzen"