Bista publikoan onartu du gaur Audientzia Nazionaleko Fiskaltzak Xabat Moran bilbotarrari, Bergoi Mardenaz, Ainhoa Villaverde, Aiala Zaldibar, Ibon Esteban, Igarki Robles eta Marina Sagastizabali seina urteko espetxealdia murriztea, EFE eta Europa Press agentziek zabaldu duten berriaren arabera. Zigor Kode berriaren aplikazioak ekarri du zigorrak berraztertzea. Audientzia Nazionaleko Zigor Aretoak epe laburrean eman dezake zigorraren murrizketaren gaineko errresoluzioaren berri, nahiz ez duen horretarako epe zehatzik.
Gaurko bistan defentsako abokatuek, "froga falta" eta auziperatuen tortura salaketak argudiatuta, zazpien absoluzioa eskatu dute.
Telefonoz familiari deitu dio Xabat Moranek epe laburrean askatuko dutela jakinaraziz. Moranen senideak Teruelera bidean doaz une honetan.
Gainerako sei gazteak oraindik orain ez dira euren familiarekin harremanetan jarri. Epe laburrean gera daitezke aske Amaia Izko abokatuak adierazi duenez.
Moranen bidea
Xabat Moran preso santutxuarra Basauritik Teruelako kartzelara urrundu zuten abuztuan. Maiatzaren 6an, sententzia jakinarazi aurretik atxilotu zuten Moran uniforme gabeko poliziek Somera kalean.
2010eko polizia operazio batean atxilotutako 28 gazte independentisten artean dago Xabat Moran. 01/12 sumarioan baitan, 2014ko irailean hasi zen Auzitegi Nazionalean 28en aurkako epaiketa. Denei Segiko kide izatea leporatzen zieten. Abenduaren 16an, 12ren aurkako akusazioa erretiratu zuen fiskaltzak, eta gainerako 16 auzipetuentzat, haien artean Moran, seina urteko zigor eskaerak mantendu zituen.
Ondoren, bederatzik absoluzioa eskuratu zuten eta beste zazpi gazteak seina urteko espetxealdia betetzera zigortuak izan ziren.
[2015/08/06] Xabat Moran Terueleko espetxera urrunduko dute
[2015/05/06] Xabat Moran santutxuarra atxilotu dute
[2014/07/03] 28ak Libre taldeak Santutxun lehen asanblada egingo du
[2014/07/10] Libre dinamika abiarazi dugu Santutxun
[2014/07/18] Argazki erraldoia egin dute Santutxun Libre dinamika babesteko
[2014/09/22] 28 gazteen aurkako epaiketa gaur goizean hasiko da Madrilen
[2014/09/22] Berrabiarazi dute gazte independentisten aurkako epaiketa
[2014/10/06] Torturen salaketa egitera deitu dute urriaren 30ean 28 gazte auziperatuek
[2014/10/06] Poliziek ukatu egin dute 28 gazte independentistek torturarik jasan izana
[2014/10/13] Urriaren 30ean tortura salatzeko ekimenak antolatzeko deia egin dute 28 auzipetuek
[2014/10/17] Urriaren 30ean tortura salatzeko ekimenak badu Bilbon hitzordua
[2014/10/31] Torturaren existentzia salatu eta bere desagerpena eskatu dute
[2014/12/15] Asteazkenera aurreratu dute 28 auzipetuekiko elkartasun bidaia Madrilera
[2014/12/16] 28 gazte independentistetatik 12ren aurkako akusazioa erretiratu du Fiskaltzak
[2015/02/24] Edozein momentutan atera liteke 16 gazte auzipetuen epaia