'Cabacas auzia' Europako Parlamentura eramango dute senide eta lagunek

uriola.eus 2016ko uzt. 13a, 09:16

Gaur eta bihar Iñigo Cabacasen gurasoak, abokatuak, lagunak eta Iñigo Gogoan plataformako kideak Bruselan egongo dira. Europako Parlamentuko hainbat batzorde eta mahai ingurutan parte hartuko dute. 

Bertan kontaktu eta bilera ezberdinak egingo dituzte Iñigo Cabacasen kasuaren inguruan eta gomazko piloteen erabilerak utzitako ondorioen inguruan. Haien artean gaur, hilak 13, 15:30ean gomazko piloteen erabileraren inguruko konferentzia batean izango dira.

Instituzio eta erakunde ezberdinekin batera parte hartuko du Iñigo Gogoan plataformak gomazko piloteen erabileraren aurka lanean dauden beste kide batzuekin, besteak beste, Catalunyako Stop Bales de Goma, Irlandako Campaign to ban plastic bullets eta Amnistia Internacionaleko kideekin. 

Europako Parlamentuak Bruselasera joatera gonbidatu du Cabacasen familia. Parlamentuan, familiak "bigarren mailako biktimak" sentitzen direla azalduko du instantzia judizialen berri emateaz gain.

 

[2016-06-30] Iñigo Cabacasen familiak "ez du etsiko" semearen hilketaren kasua argitu arte

[2016-06-06] Epaileak beste sei hilabetez luzatu du Cabacasen auziaren instrukzio fasea

[2016-06-06] Gaur erabakiko dute Cabacasen auziaren etorkizuna

[2016-06-03] Kideei gezurretan ibiltzea leporatu dieten ertzainek berriro deklaratzea eskatu du Iñigo Cabacasen familiak

[2016-04-10] Iñigo Cabacasen heriotzaren laugarren urteurrenean justiziaren aldarria nagusi

[2016-04-08] Oroimenak eta justizia eskaerak bat egingo dute Cabacasen heriotzaren 4.urteurrenean

[2016-04-08] Cabacas auzia, lau urte eta epaiketara ezin iritsiz

[2016-04-06] LAB: "Lau urte daramate Cabacasen senitarteko eta lagunek justizia eskatzen"

[2016-04-05] Cabacas auzia, lau urte "lotsagarri eta mingarri"

[2016-04-05] “Mingarria da Iñigo Cabacasen erailketaren arduradunik eza urtero salatu beharra”

[2016-03-01] Iñigo Gogoan: "Lau urte eta ez dago epaiketarik, eta baliteke ez egotea"

[2016-02-29] "Injustizia egoera lazgarria" salatuko dute Cabacasen senide eta lagunek

[2016-02-22] Cabacas hil zuen operatiboko buruak hildakoaren familiari 777.000 euro eskatu dizkio

[2016-02-10] Cabacas auzian beste ertzain bat inputatu du epaileak

[2015/06/26] Aresen izendapena Memoriaren Institutuan "ilogikoa" eta "mingarria" da Cabacasen hurkoentzat

[2015/06/17] 'Ugartekok' hiru urteren ostean deklaratzea "ulertezina" eta "lazgarria" da Iñigo Cabacasen lagun eta senideentzat

[2015/06/16] Cabacas kasuaren baitan 'Ugartekok' lekuko gisa deklaratuko du bihar Cabacas kasuaren baitan 'Ugartekok' lekuko gisa deklaratuko du bihar

[2015/04/09] Iñigo Cabacas, 1.095 egun erantzukizunak argitu gabe

[2015/03/24] Udalak Iñigo Cabacas omenduko du ostiralean

[2015/02/12] "Hiru urte eta gero beharrezkoa da honekin bukatzea; gurasoengatik eta Iñigogatik"