Yolanda Gonzalezen hiltzaileen "urtetako zigorgabetasuna" salatu dute erriberatarrek

prestaldizkaria 2018ko ots. 5a, 10:07

Argazkiak: Erriberako auzo elkartea

Deustuibarran egin diote urteroko omenaldia Yolanda Gonzalez bizilagunari bere izena daraman plazatxoan, Erriberako gaztea Madrilen hil zutela 38 urte bete direnean. 

Yolanda Gonzalez Plazatxoa "txikia, baina enblematikoa" da. Erriberako auzo elkarteko Eneko Herran kidearen esanetan, "Erriberako bihotza" da gune hori. Gainera, balio sinboliko erantsia du handik metro gutxira bizi izan baitzen Yolanda bere familiarekin. Horregatik idatzi eta margotu zuten auzotarrek duela zenbait urte –Bilboko Udalaren aitortza ofiziala iritsi baino lehenago– plazatxoko horma batean "Erribera 1961/01/20 - Madril 1980/02/01, Yolanda gogoan" esaldia eta Yolandaren irudia. Hormako irudiaren inguruan bildu izan dira urtero auzotarrak, eta urtero dantzatu dute Agurra. Atzo ere horrela egin zuten Yolandaren "bahiketa eta hilketa mespretxugarriaren" 38. urteurrenean. "Nazkagarria hilketa, eta nazkagarria bezain lotsagarria hiltzaileen urtetako inpunitatea", esan zuen Herranek ekitaldian.

"Gure auzokidea hil zuten gazte euskalduna zelako, ikasle borrokalaria zelako… Langile-eskubideen alde egiteagatik… Beste hainbatek bezala, gizarte justuago bat amesten zuelako. Esplotazioaren eta injustiziaren aurrean, isilik egoteko prest ez zegoelako, ez beste alde batera begiratzeko. 19 urte baino ez zeuzkan orduan, baina denbora tarte horretan borroka bizi izan zuen; eta klase umilen baldintzak hobetzeko eta euren eskubideen defentsan borrokatu zen… Ikasle bezala… Langile bezala… Azken finean, gizaki bezala ditugun eskubideen alde. Horrexegatik bere ahotsa amatatu nahi zuten, baina ez zuten lortu; eta auzotarren egungo lekukotza hau da horren erakusle. Hemen, non hobeto, Yolanda Gonzalez plazatxoan".

Ekitaldi xumea izan zen. Egun bakarrera mugatu arren, urteko gainerako egunak "energiaz betetzeko bestekoa". Izan ere, auzotarren arabera, "ez dugu ahaztu behar omenaldirik onena erosokerian ez erortzea eta borrokarako zuen grinari eustea izango dela".

Yolanda buru eta bihotzetan gordeta dute Erriberan, plazatxoan oso presente. 

 

Lagun ugari

Yolandaren anaia Asierren eta Erriberako auzotarren ondora lagun asko batu ziren atzokoan, besteak beste, memoria historikoaren alde lanean ari diren elkarteetako kideak, Bilboko Udaleko Asier Abaunza EAJko zinegotzia, EH Bilduko Aitziber Ibaibarriaga, Udalberriko Amaia Arenal edota Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendari Monika Hernando. 

 

Itauna

Izquierda Unidak Zoido Barne ministroari galdetuko dio zergatik dagoen Yolanda Gonzalez, 1980an Batallon Vasco Españolek eraila, Terrorismoaren Biktimen Erret Agindutik kanpo, Publico.es agerkariak Gonzalez erret agindutik kanpo utzi dutela jakitera eman ostean. 1999an Aznarren gobernuak sortutako kondekorazioa da hau. Barne Ministeritzaren terrorismoaren biktimen aitortza ofiziala, aldiz, jaso zuen Yolandak.  

 

@YGnzalez

[2018-02-01] Yolanda Gonzalezen erailketa gogoratuko dute gaur Madrilen eta igandean Deustuibarran

[2017-02-01] Yolanda Gonzalezi omenaldia egingo diote Deustuibarran bere hilketaren 37. urtemugan

[2016-03-15] Yolanda Gonzalez plazatxoaren inaugurazio herrikoia larunbatean

[2016-02-25] Yolanda Gonzalez Erriberan... betiko!

[2016-02-01] Yolanda Gonzalez gogoratu dute Deustuibarrako plazatxoan

[2016-01-27] Yolanda Gonzalez oroituko dute Deustuibarran bere hilketaren 36. urteurrenean

[2016-01-21] Yolanda Gonzalez ofizialki sartuko du Udalak Bilboko kale-izendegian

[2015/06/05] Yolanda Gonzalezen izena eman diote Madrileko lorategi bati 

[2015/02/02] Yolanda Gonzalez gogoan izan dute Deustuibarran bere erailketaren 35. urteurrenean

[2014/10/15] Asier Gonzalez: "Madrilen egin badute, zergatik Bilbon ez diote Yolandaren izena plaza bati jarriko"

[2014/10/13] Yolanga Gonzalez gogora ekarriko dute Deustuibarran, bere heriotzaren 35. urteurrenean

[2014/10/13] Deustuibarrako plazatxoari Yolanda Gonzalezen izena emateko eskaria egingo diote auzotarrek Udalari

[2013/07/04] Hellini buruz egindako ikerketak "etsita" utzi du Yolanda Gonzalezen sendia

[2013/07/03] Barne ministroaren azalpenen zain Yolanda Gonzalezen hurbilekoak

[2013/06/25] Yolanda Gonzalezen hilketaren inguruko zigorgabetasuna salatuko dute gaur Deustun

[2013/06/24] Yolanda Gonzalezen hilketaren inguruko zigorgabetasuna salatuko dute asteartean Deustun

[2013/06/18] Yolanda Gonzalezen hilketaren inguruko zigorgabetasuna salatuko dute Deustun

[2013/06/14] Gasteizko legebiltzarrak Yolanda Gonzalezen sendia babestu du

[2013/04/15] Yolanda Gonzalez gogoratu dute Madrileko Puerta del Solen

[2013/03/07] Yolandaren omenezko horma-irudia margotzeko deia larunbaterako

[2013/03/06] "Yolanda gogoan", gutun irekia Bilboko alkateari

[2013/03/04] Yolanda Gonzalezen omenezko muralaren ezabaketa memoriarekiko begirune eza dela salatu du Bilduk

[2013/02/28] Hellinekin harremanak eteteko eskatu diote Barne Ministroari Yolanda Gonzalezen gertukoek

[2013/02/27] Zalaparta handia komunikabideetan Yolanda Gonzalezen hiltzailearen harira

[2013/02/25] Yolanda Gonzalezen hiltzailea, Guardia Zibilaren eta Ertzaintzaren aholkulari

[2013/02/03] Yolanda Gonzalez gogoratu dute Deustuko Erriberan, haren erailketaren 33. urteurrenean

[2013/01/30] Yolanda Gonzalezen omenezko ekitaldia ostiralean Erriberan