Bilbo XIX. mendean

Erabiltzailearen aurpegia Gloria Diez 2019ko mai. 10a, 13:47

XIX. mendea Europa mailan, aldaketa asko izan ziren. Alde batetik, erregimen zaharraren eraisteak bidea eman zien estatu demokratiko burgesei. Beste aldetik, industria-iraultzak kapitalismoa bultzatu zuen. Era berean, hainbat sektore garatu ziren: banka, burtsa, teknologia, komunikabideak, produkzio-sistemak… Gainera, laborantza-iraultzak garbitasunaren ardurarekin batera demografia handitzea eragin zuen.

Estatuan aldakortasun politikoa nagusi zen. Erregealdi ezberdinak jarraitu ziren. Napoleonek penintsula inbaditu zuen. Karlistadak liskartu ziren. Lehen konstituzioa eta lehen errepublika ere sortu ziren, nahiz eta asko ez iraun. Eta gure herriak kolpe handi hartu zuen 1876an foruak indargabetzean. Ezegonkortasun honen zehar, zenbait desamortizazio ezarri ziren, hainbat herrietan aldaketa garrantzitsuak bultzatzen. Honez gain, mendeko bigarren erdialdean industrializazio prozesua hasi zen, finantza-guneak sortuz, haien artean Bilbo.

Gure hiribilduan zentratuz, gertakari hauen guztien ondorioak kronologikoki birpasatuko ditugu. 1808an Napoleonen armadak inbasioaren ondorioz, Fernando VII.ak abdikatzen du Jose I.a Bonaparteren alde. Bilbo frantsesen aurka altxatu zen. Hiria zenbaitetan erasotua eta suntsituta izan zen. Biktimen artean San Frantziskoko zubia aurki dezakegu. 1814an Fernando VII.a erregetzat bueltatu zen. 1833a Fernando hiltzean bi erregegai ageri ziren: bere alaba Isabel eta bere anaia Carlos María Isidro. Haien arteko gatazka Karlistadak piztu zituen. Isabeldarrak liberalak ziren eta hirien babesa zuten; karlistak, berriz, kontserbadoreak ziren eta lurjabe txikiak jarraitzailetzat zituen.

Hiria eta landa-eremuen arteko liskarra errepikatzen zen. Lehenengo Karlistadan (1833-1839) Bilbo hirutan setiatua izan zen. Aldi honetan San Agustin konbentua hondatu zen. Haren eremuetan udaletxe berria eraiki zen. Denbora aurrera doa eta 1870an Amadeo I. errege izendatu zen. Bere erregealdi gutxi iraun zuen, handik hiru urtera uko egin zion estatuko arazo ugariei aurre egin ezgaitasunagatik, haien artean hirugarren Karlistada. Horren geroztik, Lehenengo Errepublika ezarri zen sei urteen zehar. Azken gerra honek karkak (karlistak) eta giriak (kristinatar) aurrez aurre jarri zituen berriro. 1874an Bilbo laugarren aldiz setiatu zen. Unamunok “Paz en la guerra” eleberrian deskribatuko du. Lehian zintzilikari zubi famatua eta foruen zubia txikitu zituzten. 1876an karlistak behin betiko garaituak izan ziren. Girien garaipenarekin Alfonso XII.a tronuan finkatu zen. 1876an konstituzio berria onartu zen eta Hego Euskal Herriko foruak abolitu ziren.

Estatuan aldakortasun politikoa nagusi zen. Erregealdi ezberdinak jarraitu ziren. Napoleonek penintsula inbaditu zuen. Karlistadak liskartu ziren. Lehen konstituzioa eta lehen errepublika ere sortu ziren, nahiz eta asko ez iraun. Eta gure herriak kolpe handi hartu zuen 1876an foruak indargabetzean. Ezegonkortasun honen zehar, zenbait desamortizazio ezarri ziren, hainbat herrietan aldaketa garrantzitsuak bultzatzen. Honez gain, mendeko bigarren erdialdean industrializazio prozesua hasi zen, finantza-guneak sortuz, haien artean Bilbo.

Gure hiribilduan zentratuz, gertakari hauen guztien ondorioak kronologikoki birpasatuko ditugu. 1808an Napoleonen armadak inbasioaren ondorioz, Fernando VII.ak abdikatzen du Jose I.a Bonaparteren alde. Bilbo frantsesen aurka altxatu zen. Hiria zenbaitetan erasotua eta suntsituta izan zen. Biktimen artean San Frantziskoko zubia aurki dezakegu. 1814an Fernando VII.a erregetzat bueltatu zen. 1833a Fernando hiltzean bi erregegai ageri ziren: bere alaba Isabel eta bere anaia Carlos María Isidro. Haien arteko gatazka Karlistadak piztu zituen. Isabeldarrak liberalak ziren eta hirien babesa zuten; karlistak, berriz, kontserbadoreak ziren eta lurjabe txikiak jarraitzailetzat zituen. Hiria eta landa-eremuen arteko liskarra errepikatzen zen. Lehenengo Karlistadan (1833-1839) Bilbo hirutan setiatua izan zen. Aldi honetan San Agustin konbentua hondatu zen. Haren eremuetan udaletxe berria eraiki zen. Denbora aurrera doa eta 1870an Amadeo I. errege izendatu zen.

Bere erregealdi gutxi iraun zuen, handik hiru urtera uko egin zion estatuko arazo ugariei aurre egin ezgaitasunagatik, haien artean hirugarren Karlistada. Horren geroztik, Lehenengo Errepublika ezarri zen sei urteen zehar. Azken gerra honek karkak (karlistak) eta giriak (kristinatar) aurrez aurre jarri zituen berriro. 1874an Bilbo laugarren aldiz setiatu zen. Unamunok “Paz en la guerra” eleberrian deskribatuko du. Lehian zintzilikari zubi famatua eta foruen zubia txikitu zituzten. 1876an karlistak behin betiko garaituak izan ziren. Girien garaipenarekin Alfonso XII.a tronuan finkatu zen. 1876an konstituzio berria onartu zen eta Hego Euskal Herriko foruak abolitu ziren.

 

[2019-02-11] Arkitektura Barrokoa Bilbon

[2018-10-31] Bilbo XVIII. mendean

[2018-06-01] Bilbo XVII. mendean

[2018-03-16] Bilbo ia desagertu zenekoa; XVI. mendearen amaiera

[2018-02-09] Bilbo XVI. mendean. Urrezko Aroa

[2018-01-08] Arkitektura gotikoa Bilbon

[2017-11-24] Bilbo XV. mendean

[2017-10-23] Bilbo XIV. mendean