Etxean da Xabat Moran

uriola.eus 2015ko aza. 5a, 09:53
Argazkia: Malcolm iXa ‏@ideiazabaldu

Atzo iluntzean irten zen Terueleko kartzelatik Xabat Moran santutxutarra. Maiatzetik preso zegoen, Segiko kide izateagatik sei urteko espetxealdia betetzen. Moran bezalaxe, berarekin batera epaitu eta zigortutako zazpitik bost kide aske utzi zituen atzo Espainiako Auzitegi Gorenak. Haien defentsa abokatuek jarritako helegiteak aztertu ostean libre geratu dira.

Xabat Moranek telefonoz bere familiari deitu zion epe laburrean askatuko zutela jakinaraziz. Moranen senideak eta lagunak Terueleko kartzela atarira iritsi zirenerako aske zen Moran. Gauez egin dute etxerako buelta.

Atzo aztertu zituzten Goreneko auzi saioan defentsa abokatuek zazpi gazteen espetxeratzearen aurka jarritako helegiteak, eta haiek eskatu zuten Zigor Kodean berriki eginiko aldaketa batzuk oinarri hartuta zazpiak absolbitzea. Berria.info-ren arabera, hain justu, terrorismo delituen kasuan zigortutakoei leporatzen zaizkien egitateak "larritasun eskasagokoak" badira zigorra gradu bat edo bi murriztu daitekeela dio Zigor Kode berriak. Jaione Karrera eta Iker Urbina defentsa abokatuek zigorra bi gradu murrizteko eskatu zuten, "larritasun eskasekoak» direlako eta "indarkeriarik gabeko» egitateak leporatzen dizkietelako zigortutako zazpi gazteei.

Epailearen autoa eskuratzeko aukerarik ez zuten izan defentsa abokatuek, eta gaur arte ez dute jakingo zein argudio eman dituen Alberto Jorge Barreiro Goreneko epaileak gazteak aske uzteko. Argitu gabe dago, beraz, gazteak absolbitzeko erabakia hartu duen, ala Espainiako Zigor Kode berriaren aplikazioaren ondorioz zigorrak murriztu dizkien.

 

Moranen bidea

Xabat Moran preso santutxuarra Basauritik Teruelako kartzelara urrundu zuten abuztuan. Maiatzaren 6an, sententzia jakinarazi aurretik atxilotu zuten Moran uniforme gabeko poliziek Somera kalean.

2010eko polizia operazio batean atxilotutako 28 gazte independentisten artean dago Xabat Moran. 01/12 sumarioan baitan, 2014ko irailean hasi zen Auzitegi Nazionalean 28en aurkako epaiketa. Denei Segiko kide izatea leporatzen zieten. Abenduaren 16an, 12ren aurkako akusazioa erretiratu zuen fiskaltzak, eta gainerako 16 auzipetuentzat, haien artean Moran, seina urteko zigor eskaerak mantendu zituen.

Ondoren, bederatzik absoluzioa eskuratu zuten eta beste zazpi gazteak seina urteko espetxealdia betetzera zigortuak izan ziren.

 

#7akLibre

#Free7

[2015-11-04] Xabat Moran presoa aske geratuko da hurrengo orduetan

[2015/08/06] Xabat Moran Terueleko espetxera urrunduko dute

[2015/05/06] Xabat Moran santutxuarra atxilotu dute

[2015/04/16] Xabat Moran, 16ak Libre: “Herritar libreak gara, eta berdin-berdin izango gara sententzia edozein dela”

[2014/07/03] 28ak Libre taldeak Santutxun lehen asanblada egingo du

[2014/07/10] Libre dinamika abiarazi dugu Santutxun

[2014/07/18] Argazki erraldoia egin dute Santutxun Libre dinamika babesteko

[2014/09/22] 28 gazteen aurkako epaiketa gaur goizean hasiko da Madrilen

[2014/09/22] Berrabiarazi dute gazte independentisten aurkako epaiketa

[2014/09/23] Ikoitz Arrese: "Polizia batek pistola bat atera, buruan jarri eta kargatu egin zuen, gainbehera etorri nintzen"

[2014/10/06] Torturen salaketa egitera deitu dute urriaren 30ean 28 gazte auziperatuek

[2014/10/06] Poliziek ukatu egin dute 28 gazte independentistek torturarik jasan izana

[2014/10/13] Urriaren 30ean tortura salatzeko ekimenak antolatzeko deia egin dute 28 auzipetuek

[2014/10/17] Urriaren 30ean tortura salatzeko ekimenak badu Bilbon hitzordua

[2014/10/31] Torturaren existentzia salatu eta bere desagerpena eskatu dute

[2014/11/21] 28 gazte independentisten aurkako epaiketaren azken egunean Auzitegi Nazionalera joateko deia

[2014/12/15] Asteazkenera aurreratu dute 28 auzipetuekiko elkartasun bidaia Madrilera

[2014/12/16] 28 gazte independentistetatik 12ren aurkako akusazioa erretiratu du Fiskaltzak

[2015/02/24] Edozein momentutan atera liteke 16 gazte auzipetuen epaia