Manifestazio jendetsua Bizkaibusen gaztakaren konponbidea eskatzeko

uriola.eus 2014ko urr. 30a, 09:48

2.000 lagun inguruk egin zuten bat atzo arratsaldean Bizkaibuseko sindikatuek eginiko manifestazio deialdiarekin. 'Gurea defenda dezagun. No a la destrucción de empleo. Bizkaibus' zioen pankarta atzean langileek eta babesa agertu zieten herritarrek txistu eta sirena hots artean zeharkatu zuten Kale Nagusia.

Jesusen Bihotzetik foru jauregira arteko bidea zaratatsua izan zen. Manifestazio amaiera ere, halakoa. Itziar Garamendi Garraio diputatuaren dimisioa eskatzeko oihuak ozen entzun ziren Kale Nagusian.

Manifestazioa abiatu baino lehen sindikatueko ordezkariak prest agertu ziren ostiral honetan (bihar) Aldundiarekin batzartzeko, baina ez foru erakundeak eskatzen dien baldintzekin. Lanuzteak bertan behera uzteko eskatzen die Garraio sailak langileei eta "baldintzapeko bilerarik ez dugu onartuko", adierazi du ELAko Iñaki San Andresek.

Lan gatazka baino, "boterea lortzeko borroka" bezala hitz egin du Itziar Garamendi Garraio diputatuak Bizkaibuseko aferari buruz eta epe laburrean egitekoak diren hauteskunde sindikalen testuinguruan kokatu du egungo egoera. Sindikatuak ez datoz bat Garamendirekin, langileen artean hasieratik batasuna egon dela azpimarratu dute. Bai mobilizazioetan bai greban "plantilla osoaren parte-hartzea" izan dela. Sindikatuek "errepestu falta" leporatu diote diputatuari langileak jo baititu egoeraren errudun. 

Greba mugagabeak gaur du laugarren eguna. Sindikatuek hainbat aldiz adierazi dute Bizkaiko Foru Aldundiaren jarrerak "behartu" dituela muturreko erabakia hartzera. Iñaki San Andresek esan duenez sindikatuek "ahalegin guztiak" egin dituzte zerbitzuaren kalitatea eta lanpostuak bermatzen dituen "iaz adostutako akordioa berresteko", baina Foru Aldundiak ez duela "inolako asmorik" agertu.

Gaur eta bihar (ostegun eta ostiralean) manifestazioa egingo dute Bizkaibuseko langileek. 10:00etan EITBko egoitzatik irtengo dira. Bizkaibusek gutxiengo zerbitzuak eskainiko ditu, %30ekoak. Neurriak 100.000 erabiltzaileri eragiten dio.

 

[2014/10/29] Bidaia ordaindu gabeak, zentsura mozioa eta manifestazioa Bizkaibuseko aferan

[2014/10/27] Greba mugagabearen zergatiak gizarteratu dituzte Bizkaibuseko sindikatuek

[2014/10/27] Bizkaibuseko langileek greba mugagabea hasi dute

[2014/10/24] Asteleheneko greba mugagabearen atarian, azken negoziaketa eguna du Bizkaibuseko lan gatazkak

[2014/10/23] Akordiorik gabe, Bizkaibuseko langileek greba egingo dute

[2014/10/21] UGT-Bizkaibus: “Positibioa litzateke Aldundiak gatazka desblokeatzeko aurrerapauso erabakigarria hartzea”

[2014-10-20] 24 orduko 6. greba eguna egingo dute gaur Bizkaibuseko langileek

[2014-10-17] Bizkaibuseko grebarekin jarraituko dutela "argi utzi" nahi dute sindikatuek

[2014-10-15] Iñaki San Andres (Bizkaibus-ELA): "Bizi dugun egoeraren errudun bakarra Aldundia da"

[2014-10-10] Astelehenean 24 orduko greba deialdiari eutsiko diote Bizkaibuseko langileek

[2014-10-09] 24 orduko bigarren greba eguna Bizkaibusen

[2014/10/01] Akordio gabe, mobilizazioei eutsiko diete Bizkaibuseko langileek

[2014/09/22] Bizkaibuseko sindikatuek mobilizazioak iragarri dituzte

[2014/09/18] "Mila esker Artxandako autobus-linearen desagerpena saihesteko sinadura bilketan parte hartu duzuenei"

[2014/09/17] Artxandako autobusaren alternatibak aztertuko ditu plataformak

[2014/09/15] 10.000 sinadurako muga gainditu du Artxanda plataformak

[2010/09/11] Garraio zinegotziak bilerara deitu ditu Artxandako autobusaren erabiltzaileak

[2014/09/10] Artxanda plataforma: "Lantzaderak ez du egungo zerbitzua emango"

[2014/09/10] EH Bilduk Artxandako lantzadera zerbitzuaren ezaugarriak erabiltzaileekin adostea exijitu dio Abaunzari

[2014/09/08] Artxandako autobusa mantentzearen aldeko sinadura bilketa Areatzan

[2014/09/05] Artxanda plataforma: "Ez dezagun busa gal"

[2014/09/04] Santa Marinako autobus zerbitzua bermatuta, Artxandakoa ziurtatzea helburu