Arantza Aresek gidatutako tailerra.
"Lautan hiru" antzerki jaialdiaren lehenengo jardunaldia. Patxo Telleriaren obra
“Ongi etorri expres saiora: “ez kezkatu, konponduko dugu”. Ikusiko duzu nola iraganean bizitzeak sufrimendua eragiten duen. Garbiketa sakona eta gozatzera, orainaren magia dastatzera! Eta hori guztia irribarrez eta umore onarekin egiten badugu… On egin! Bon profit!”.
Lautan hiru antzerki jaialdiaren lehenengo jardunaldia. "Nire Zigilua" Alain Lersundiren lana.
Margoa. Rafael Alonsok saiakuntzaren emaitza plastikoak erakusten dizkigu. Era bateko eta besteko teknikak eta gaiak erabiltzen ditu, ez dira ohikoak, eta irudikapen joko bat darabil horretarako, bi dimentsiokoaren eta hiru dimentsiokoaren artekoa, gardenki eta geruza bidez gonbidatzen gaituelarik obra bakoitzari beste begirada batekin begiratzera.
Eskultura. Eskultura pieza hauek, arkitekturan erabiltzen diren ekaiekin, hutsarteak eta hutsuneak irekitzen dituzte, trinko den horretan eta sotil den horretan barneratzen, zer ilunean, zer argian, zer bigunean eta zer gogorrean; eta, horrela, paisaia batzuk sortzen dituzte, eskala arkitekturazkoago batzuetan birsortuak izateko proiekzio argia dutenak.
Argazkiak: Vicente Leal: Miren Ajangiz: testuak. "Haiekin bizi gara. Egunsentiarekin iratzartzen gaituzte, ilunsentiarekin urrumaz lo eragiten. Gure hegazti txiki ikusezinak dira, gure eguneroko ibilian laguntzen digutenak. Etorri ezagutzera!
Argazkigintza. Anantapur-ek "hiri amaigabea" esan nahi du, eta Indian dago. Infinituak moldatzen du hango paisaia idor baina aldi berean esperantzagarria, non milaka pertsona bizi baitira. Erakusketak, bada, Vicente Ferrer Fundazioaren lana erakusten du argazki bidez: nola lan egiten duten idortearen kontrako baliabideekin, hezkuntza inklusiboarekin, emakumeen ahalduntzearekin eta kirolarekin. Eta nola horrek guztiak laguntzen dien transformazio sozialean.
Emakumeek eta neskatoek desberdinkeria larria jasaten dute planeta osoan zehar, gatazka armatuetan larriagotzen dena. Gervasio Sánchez-en argazkiek gerretako biktima zibilen istorioak aldarrikatzen dituzte, eta erakusten dute nola gatazkek amaitu ondoren ere irauten duten.
Artista ukrainar honek era bateko eta besteko estiloekin eta gaiekin lan egiten du: estalkiak, botoiak, kremailerak, tresnak eta lanabesak. Errusiak Ukraina inbaditu ostean etorri da Euskadira, eta hutsetik hasi du bere bizimodua, bere artea erakutsiz. «Nire oinen pean aurkitzen dudan guztia eta ezertarako balio ez duela dirudien guztia bihurtu daiteke arte», adierazi du artistak.
Sei hilabetez, Foru Liburutegian bilduko da hainbat liburuz solastatzeko. Taldean, batetik, irakurritako liburuaz hausnartzeko. Analisia egingo da. Liburuko alderdi ugariri erreparatuko zaio: pertsonaiak, narratzailea, argumentua, gaia, gogoetak, mezuak, estiloa, eta abar. Bestetik, ikuspuntuak eta iritziak ere agertuko dira. Izen emateak 2023ko urtarrilaren 9tik 25era. Foru Liburutegiaren webguneko formularioaren bidez soilik (www.bizkaia.eus/foruliburutegia → Kontaktatu/Tailer eta ikastaroak). Epea urtarrilaren 9ko 08:30ean irekiko da. Gehienez: 20 pertsona, izen-ematearen hurrenkeran. Informazio zehatzagoa hemen.