📅 Data: Urriak 8, asteazkena🕤 Ordutegia: 9:15 – 14:00 (ondoren pikoteoa)📍 Tokia: La Bolsa Eraikina, Pelota kalea, 10 (Bilbo) Batzuetan, erakundeetako egunerokoa korrontearen aurka igeri egitea bezala sentitzen da: egitekoen zerrenda amaigabeak, arnasa hartzeko tarte gutxi, eta erritmo biziak arrastaka daramatzatenak. Horren aurrean, urte hauetan zehar Mugarik Gabe, REAS Euskadi eta Setem Hego Haizea elkarrekin murgildu dira —beti beste batzuekin batera— politika laboral feminista imajinatu eta praktikatzeko. Bidean, ikaskuntzak, zalantzak eta galdera berriak agertu zaizkie, hainbat argitalpenetan jaso dituztenak. Orain ozeano hau gehiago zabaltzeko eta gonbidapen kolektibo bat luzatzeko unea iritsi da: elkarrekin murgil gaitezen hausnarketarako, entzuteko eta esperientziak trukatzeko jardunaldi batean. Egitaraua · Itsas bidaia bat 09:15 – 09:30🐚 Eskotilak irekitzenHarrerak eta inskripzioak 09:30 – 10:15🌊 Lehen zurrupadaPolitika laboral feminista: ibilbide kolektibo baten mugarriakAurkezpena 10:15 – 11:30🐠 Inspiratzen gaituzten korronteakZergatik behar dute gure erakundeek politika laboral feminista bat?Esperientzien elkarrizketa: Ciutat Invisible Pikara Magazine Mugarik Gabe REAS Euskadi Setem Hego Haizea 11:30 – 11:50🌬️ Gainazalean arnasa hartzenAtsedena 11:50 – 12:00🪸 Mareak zatituzTaldeak osatzea 12:00 – 13:30🤿 Sakonera murgilketakHiru hausnarketa-talde (aurrez aukeratutako ardatzen arabera): A taldea. Lanen antolaketa, gaitasunen indartzea eta parte-hartzea B taldea. Baldintza ekonomikoak eta denborak C taldea. Identitatea, giro laborala eta espazioa 13:30 – 14:00🌅 Elkarrekin urgaineratzen garaJardunaldiaren itxiera 14:00 – 15:00🥗 Hondartzan partekatzenPikoteoa auzoan (solasari jarraipena emateko)
Katona liburuaren aurkezpena eskainiko du Antxiñe Mendizabalel, Dorleta Kortazarrekin, urriaren 8an 19:00etan Zirika! Herri Gunean.
LA GALERNA podcasta (Late Night formatua) aurkeztuko dute Ane Lindanek eta Raquel Torresek urriaren 8an 20:00etan Bilborocken.
Udal programa urriaren 2an hasiko da Otxarkoagako Udaltegian eskaini den Companyia del BAC-en Lear: entre la vida y la muerte lanarekin, eta abenduaren 18an agurtuko da Errekaldeko Udaltegian, Itxartu Antzerki Taldearen El zoo de las plumas antzezlanarekin.
Futbolari eskaintzen dion film festibala bueltan da! 👀Thinking Football ekimeneko 2025eko edizioa urriaren hasieran izango da Sala BBKn. Zehazki, urriaren 6tik 12ra 📅 bitartean kirol eder hau gai zentral gisa izango dituzte hainbat pelikulen proiekzioak izango dituzte. ⚽📽️2013. urtean hasi ziren, eta gaur egun futbol- eta zinema- jaialdirik garrantzitsuenetarikoa da. Benetan galduko duzu aukera? Lortu zure sarrera gure bioko estekan! 😉
THE ROCKY HORROR SHOW musikala egongo da urriaren 8tik 12ra Arriaga Antzokian. Londresko ekoizpen bereko musikal ezaguna, jatorrizko bertsioan (azpitituluekin). West End-en arrakasta handiz antzeztutako ikuskizuna da, Christopher Luscomberen zuzendaritzapean. The Rocky Horror Show 1973ko ekainean estreinatu zen Royal Court Theatre antzokian, eta etenik gabe denborarik gehien ikusgai egon den musikal garaikidea da. 15 aktorez osatutako taldearekin eta The Rocky Horror banden zuzeneko musikaz lagunduta, THE ROCKY HORROR SHOWren emanaldietan festa bermatuta dago, zientzia fikzioa, beldurra, komedia eta musika uztartuta. Saioak Urriaren 8an, 9an eta 10ean 19:30ean. Urriaren 11n 17:00etan eta 20:30ean. Urriaren 12an 19:00etan.