Lan politika feminista eta denboraren kudeaketa formakuntza eskainiko dute azaroaren 4an 10:00etatik 13:30era Ekonopolon. Nola eraiki ditzakegu pertsonak zaindu eta denboran jasangarriak izango diren erakundeak? Saio honetan hausnarketa eta praktikarako gunea irekiko dute, antolaketa, harreman eta lan egiteko moduak arduraz eta zaintzaz eraldatzeko gakoak partekatzeko. Zer proposatzen da? 👉 Eraikitzen ari den marko bat aurkeztea: politika laboral feministak ESSn, REAS Euskadi, Mugarik Gabe, Setem Hegohaizea eta beste hainbat erakunderen lan kolektiboaren emaitza.👉 Intuizioak, esperientziak eta proposamenak partekatzea, norbere erakunde edo proiektuari baliagarriak izan dakizkiokeenak.👉 Denboraren kudeaketarako tresna baten erabilera esperimentatzea: prezioa/ordua kalkulatzeko, jarduera nagusiak identifikatzeko eta lan duin baterantz orientatutako erabakiak hartzeko aukera emango duena. Erraztaileak Silvia Piris – REAS Euskadi Ernesto Fernández – EsF Euskadi
Udal programa urriaren 2an hasiko da Otxarkoagako Udaltegian eskaini den Companyia del BAC-en Lear: entre la vida y la muerte lanarekin, eta abenduaren 18an agurtuko da Errekaldeko Udaltegian, Itxartu Antzerki Taldearen El zoo de las plumas antzezlanarekin.