ANTIBIOTIKOAK ETA SUPERBAKTERIOAK: GARAIZ AL GAUDE ARMAGABETZERAKO? Euskara eta zientziak hitzaldi zikloaren lehenengo saioa eskainiko du Lide Aranak azaroaren 24an 18:30ean Foru Liburutegian.
“Handira jotzeko kazetaritza" liburuaren aurkezpena egingo du Martxelo Otamendik azaroaren 24an, 18:30ean, Kutxa Beltzan. Martxelo Otamendi ezinbesteko erreferentea da euskal komunikazioan. Hogeita hamar urtez aktualitatearen lekuko izan da Euskaldunon Egunkaria-ko eta BERRIAko zuzendaritzaren talaiatik. Egia esan, lekuko ez ezik halabeharrezko protagonista ere izan da, batik bat Guardia Zibilak atxilotu eta torturatu zuenean, Euskaldunon Egunkaria ixteko operazioaren barruan. Zuzendaritza utzi eta erronka berriei aurre egiten hasi den honetan, bere ibilbidea errepasatu du Garbiñe Ubedaren eskutik. Tolosako eskolapioetako ikasle euskaldun baina oraindik euskaltzale ez zen garaiaz hitz egin du, euskalgintzan eta komunikazioan egindako lehen urratsez, Egunkaria-n «zuzendari bekario» hasi zenekoaz… eta, nola ez, egunkari haren itxiera bidegabearen inguruabar guztiez. Baina, oroz gain, kazetaritzaz hitz egin du, «munduan den lanbiderik politenaz». Edo, hobeto esan, berak kazetaritza ulertzeko duen moduaz: txikitasun-konplexu guztiak alde batera utzita, jakin-minez, pasioz eta ausardiaz egindako kazetaritzaz. Bestela esanda, HANDIRA JOTZEKO KAZETARITZA du hizpide. Eta horretaz mintzo da uste osoz, zailtasunak ukatu gabe baina baikor. Baikortasun kutsakorrez.
Mundu Berriak elkartearen “Empoderamiento sexual. Florecimiento de los ciclos vitales/naturales de las mujeres” proiektuaren bigarren jardunaldia egingo dute azaroaren 24an, 18:30ean, La Sinsorgan. GIB/HIESa duten emakumeek eta sexu- eta arte-hezkuntzan lan egiten duen Sare erakundeak hartuko dute parte. Topaketan, Sare elkarteak bere esperientzia eta lan-gida aurkeztuko ditu. Tresna horrek urte askotako laguntza, sorkuntza eta hausnarketa kolektiboa biltzen ditu, eta salgai dago. Soinu-proiektu honek emakumeen gorputzei, sexualitateari eta bizi-prozesuei buruzko elkarrizketarako eta hausnarketarako espazioak irekitzea proposatzen du, ahotsa eta esperientzia erdigunean jarriz. Podcastaren zatien bidez, bizitzako hainbat etapatako sexualitatea, indarkeria obstetrikoa edo artearen, osasunaren eta sexu-hezkuntzaren arteko harremana bezalako gaiak jorratuko dira, elkarri entzuteko eta bizipenak partekatzeko espazio kolektiboa sortuz.
"1978" liburuaren aurkezpena egongo da azaroaren 24an 19:00etan Bidebarrieta Kulturgunean. VICENTE HUICI URMENETA solasean arituko da KEPA BILBAO ARIZTIMUÑO idazlearekin.
Ezker paretako modalitate guztietan arituko dira mundu osoko pilotariak Bilbo eta Barakaldoko pilotalekuetan. Euskal Selekzioak protagonista izateko beste aukera eder bat izango du.
Urtero hiria zinemagile ospetsuen eta zinema garaikidearen ahots berrien topagune bihurtzen duen ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren agertoki nagusietako bat izango da berriz ere Alondigako Golem Zinemetan azaroaren 21etik 28ra.
Udal programa urriaren 2an hasiko da Otxarkoagako Udaltegian eskaini den Companyia del BAC-en Lear: entre la vida y la muerte lanarekin, eta abenduaren 18an agurtuko da Errekaldeko Udaltegian, Itxartu Antzerki Taldearen El zoo de las plumas antzezlanarekin.
ZINEBI Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 67. edizioa azaroaren 21etik 28ra izango da. Inaugurazio-gala dio azaroaren 21ean, ostirala, izango da, 19:30ean, Arriaga Antzokian. Amaiera ekitaldia azaroaren 28an izango da, eta egun horretan epaimahaiak ezagutzera emango du bere palmaresa, 83.000 euroko sariekin.
| Urtarrila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |