Aldundia eta sindikatuen arteko aurreakordioak bertan behera utzi du Bizkaibuseko greba

uriola.eus 2014ko urr. 31a, 08:36

"Pozik" agertu dira sindikatuak atzo, azken orduan, Garraio diputatuarekin adostutako aurreakordioarekin, 2015eko apirilera bitartean indarrean sartuko diren autobus lineek lanpostuak bermatzen dituztela eta.

Lanpostuei eta zerbitzuaren kalitateari eustea zen Bizkaibuseko ELA, UGT, CCOO, LAB y LSB-USO sindikatuen eskaria eta, hein handi batean, lortu dute. "Pozik" agertu dira bederatzi eguneko lanuzteak eta greba mugagabeko lau egunen ostean. Orain, lan batzordeei dagokie aurreakordioa berrestea. Gaur, autobus zerbitzua normaltasunera itzuli da.

UGT sindikatu nagusiak adierazi du "tamalgarria dela greba egin behar izatea duela urtebete Aldundiak sinatutako akordioa betetzeko". Pedro Marquina ordezkaria ez da fido foru erakundearekin eta astelehenera arteko epea eskatu du "kaleratutako bi langilek berriz onartzeko, irtengo diren eta sartuko diren enpresek akordioa berresteko, behargin guztien subrogazioa egiteko eta egungo lan hitzarmenak ezartzeko".

Bizkaiko Foru Aldundiak "satisfakzioa" agertu da atzoko bileraren ostean. Itziar Garamendi Garraio diputatuak agerraldia eskaini du gaur lortutako adotasunaren berri emateko Batzar Nagusietan. "Irizpide teknikoak jarraituz sina zitekeen dokumentu bakarra" sinatu dela nabarmendu du eta berriro ere errepikatu du Bizkaibuseko greba "lan gaztazkaren ondorioa ez dela izan".

EH Bilduren iritziz, Bizkaiko Aldundiaren eta, bereziki, Itziar Garamendi Herrilan eta Garraio diputatuaren kudeaketa "kaxkarraren" ondorioz garraio zerbitzuan izan diren etenek, "arazo handiak" eragin dizkiete Bizkaibuseko bidaiariei. "Itxikeriak, elkarrizketarako borondate faltak, sinatuta zegoen akordioa betetzeko erresistentziak, egungo lanpostuei eusteko konpromiso faltak eta foru gobernuaren arduragabekeriak asteetan mobilizatzera bultzatu ditu Bizkaibuseko langileak eta zerbitzu gabe utzi ditu herritarrak. Aldundiak ondo zekien irtenbidea zerbitzuaren hobekuntzan zetzala baina konpromisoa hartzeari uko egin dio orain arte, bizkaitarrei kalte nabarmena eraginez".

Aurreakordioa

Hainbat puntu adostu dituzte aldeek. Besteak beste, honako hauek:

Nerbioi-Arratia-Durangaldeako lineetan, "bidaiariak oinez joan daitezen ekiditeko", konexioak hobetuko dira, erabiltzaile gehien dabilen orduetan. Ermua-EHU linea indartuko da.

Txorierri-Mungialdean linea berri bat sortuko da, Uribe Kosta Leioako EHUko campusarekin lotuko duena; Bilbo-Parke Teknologikoa A3250 linea Derioko seminarioraino luzatuko da; Mungia-Lemoiz-Plentzia-Gorliz linea berriaren proiektu piloa abiaraziko da.

Busturialdea-Lea-Artibain, "bidaiariak oinez joan daitezen ekiditeko", konexioak hobetuko dira, erabiltzaile gehien dabilen orduetan. Lekeitio-Bilbo linea indartuko da.

Hurengo bilerak azaroaren 7an eta abenduaren 22an hitzartu dituzte.

 

[2014/10/30] Manifestazio jendetsua Bizkaibusen gaztakaren konponbidea eskatzeko

[2014/10/29] Bidaia ordaindu gabeak, zentsura mozioa eta manifestazioa Bizkaibuseko aferan

[2014/10/27] Greba mugagabearen zergatiak gizarteratu dituzte Bizkaibuseko sindikatuek

[2014/10/27] Bizkaibuseko langileek greba mugagabea hasi dute

[2014/10/24] Asteleheneko greba mugagabearen atarian, azken negoziaketa eguna du Bizkaibuseko lan gatazkak

[2014/10/23] Akordiorik gabe, Bizkaibuseko langileek greba egingo dute

[2014/10/21] UGT-Bizkaibus: “Positibioa litzateke Aldundiak gatazka desblokeatzeko aurrerapauso erabakigarria hartzea”

[2014-10-20] 24 orduko 6. greba eguna egingo dute gaur Bizkaibuseko langileek

[2014-10-17] Bizkaibuseko grebarekin jarraituko dutela "argi utzi" nahi dute sindikatuek

[2014-10-15] Iñaki San Andres (Bizkaibus-ELA): "Bizi dugun egoeraren errudun bakarra Aldundia da"

[2014-10-10] Astelehenean 24 orduko greba deialdiari eutsiko diote Bizkaibuseko langileek

[2014-10-09] 24 orduko bigarren greba eguna Bizkaibusen

[2014/10/01] Akordio gabe, mobilizazioei eutsiko diete Bizkaibuseko langileek

[2014/09/22] Bizkaibuseko sindikatuek mobilizazioak iragarri dituzte

[2014/09/18] "Mila esker Artxandako autobus-linearen desagerpena saihesteko sinadura bilketan parte hartu duzuenei"

[2014/09/17] Artxandako autobusaren alternatibak aztertuko ditu plataformak

[2014/09/15] 10.000 sinadurako muga gainditu du Artxanda plataformak

[2010/09/11] Garraio zinegotziak bilerara deitu ditu Artxandako autobusaren erabiltzaileak

[2014/09/10] Artxanda plataforma: "Lantzaderak ez du egungo zerbitzua emango"

[2014/09/10] EH Bilduk Artxandako lantzadera zerbitzuaren ezaugarriak erabiltzaileekin adostea exijitu dio Abaunzari

[2014/09/08] Artxandako autobusa mantentzearen aldeko sinadura bilketa Areatzan

[2014/09/05] Artxanda plataforma: "Ez dezagun busa gal"

[2014/09/04] Santa Marinako autobus zerbitzua bermatuta, Artxandakoa ziurtatzea helburu