1981ean Yolandaren erailketak sortutako sufrimendua ezabaezina dela aitortu du Aburtok. Senide eta lagunek "barruan daukaten mina ezin dugu kendu, baina ahal dugu, nahi dugu eta behartuta gaude maitasuna adieraztera". Bai Lidiari, Yolandaren amari, bai Eugenio aitari, "bere alaba edukiko du apurtxo bat gertuago", eta Asierri, Yolandaren nebari.
Alkateak bere berbaldian Asierren adorea goraipatu du. "Bere ahalegina aspalditik izan da oso garrantzitsua gaur honaino heltzeko".
Hortaz, orain arte izenik izan ez duen Deustuibarrako plazak aurrerantzean Yolanda Gonzalez Plazatxoa izena izango du ofizialki. Horrela, Aburtoren esanetan, "Yolanda betiko egongo da gure kale-izendegian, betiko bilbotarron bihotzean".
Familiaren eskerrak auzotarrei eta Udalari
Plazatxoaren ondoan bizi den Gonzalez Martin familiak eskerrak eman ditu gaurko aitortza publikoagatik. "Sinbolikoa" eta "ederra" izan dela aipatu du Asier Gonzalezek. Eskerrak ematerakoan, Deustuko erriberako auzo elkartea aipatu du lehenik, "plazatxoari Yolandaren izena emateko ekimena abiarazteagatik, eta Aburto alkatea eta Bilboko Udaleko alderdi guztiak ondoren, "ekimena bere egiteagatik".
Auzokideen borrokaren emaitza
Yolanda Gonzalez plazaren ibilbidea luzea izan da. Deustuibarrako auzotarren gehiengoak, 300 lagun inguruk, 2014an eskatu zioten Ibon Areso orduko alkateari Madaleno jauregiren alboko plazatxoari Yolanda Gonzalezen izena jartzeko. Aldarrikapen bezala, iazko urteko omenaldian auzotarrek eurek, izen ofiziala ez lortzean, Gonzalezen izena zeraman plaka jarri zuten plazan, bere omenez margoztutako horma-irudiaren ondoan. Aurtengo urtarrilean Udalaren erantzuna behartu nahian, izendapenaren eskaria Udalbatzarrera eraman zuten auzotarrek. Alderdi politiko guztien babesarekin, Alkatetzak Yolanda Gozalezi Bilboko kale-izendegian lekua egiteko konpromisoa hartu zuen.
Yolanda
1980ko otsailaren 1ean Madrilen bahitu eta erail zuten Yolanda Gonzalez Deustuibarrako auzokidea, ikasle zela, 19 urte zituenean. Batallon Vasco Español talde parapolizialak erail zuen bi tiroz Euskal Herritarra izateagatik. BVE taldeak lotura nabarmenak izan zituen Estatuko hainbat egitura poliziarekin. Yolanda oso gazte aktiboa zen, PST alderdiko militante eta borroka sindikalean aritutakoa. Hilketa harengatik Emilio Hellin ultraeskuindarrari 43 urteko espetxe zigorra ezarri zioten arren, 14 baino ez zituen kartzelan igaro. Harrigarria bada ere, kartzelatik atera ostean indar polizial desberdinentzat lan egin du, Ertzaintzarentzat barne.
[2016-02-26] "Esker oneko hitzak baino ez dauzkagu"
[2016-02-25] Yolanda Gonzalez Erriberan... betiko!
[2016-02-01] Ostiralean inauguratuko du Udalak 'Yolanda Gonzalez Plazatxoa'
[2016-02-01] Yolanda Gonzalez gogoratu dute Deustuibarrako plazatxoan
[2016-01-27] Yolanda Gonzalez oroituko dute Deustuibarran bere hilketaren 36. urteurrenean
[2016-01-21] Yolanda Gonzalez ofizialki sartuko du Udalak Bilboko kale-izendegian
[2015/06/05] Yolanda Gonzalezen izena eman diote Madrileko lorategi bati
[2015/02/02] Yolanda Gonzalez gogoan izan dute Deustuibarran bere erailketaren 35. urteurrenean
[2014/10/13] Yolanga Gonzalez gogora ekarriko dute Deustuibarran, bere heriotzaren 35. urteurrenean
[2013/07/04] Hellini buruz egindako ikerketak "etsita" utzi du Yolanda Gonzalezen sendia
[2013/07/03] Barne ministroaren azalpenen zain Yolanda Gonzalezen hurbilekoak
[2013/06/25] Yolanda Gonzalezen hilketaren inguruko zigorgabetasuna salatuko dute gaur Deustun
[2013/06/24] Yolanda Gonzalezen hilketaren inguruko zigorgabetasuna salatuko dute asteartean Deustun
[2013/06/18] Yolanda Gonzalezen hilketaren inguruko zigorgabetasuna salatuko dute Deustun
[2013/06/14] Gasteizko legebiltzarrak Yolanda Gonzalezen sendia babestu du
[2013/04/15] Yolanda Gonzalez gogoratu dute Madrileko Puerta del Solen
[2013/03/07] Yolandaren omenezko horma-irudia margotzeko deia larunbaterako
[2013/03/06] "Yolanda gogoan", gutun irekia Bilboko alkateari
[2013/02/27] Zalaparta handia komunikabideetan Yolanda Gonzalezen hiltzailearen harira
[2013/02/25] Yolanda Gonzalezen hiltzailea, Guardia Zibilaren eta Ertzaintzaren aholkulari
[2013/02/03] Yolanda Gonzalez gogoratu dute Deustuko Erriberan, haren erailketaren 33. urteurrenean
[2013/01/30] Yolanda Gonzalezen omenezko ekitaldia ostiralean Erriberan