Barri onak baino ez!

Barri onak baino ez!

Badira 15 urte baino gehiago Erriberan, Nafarroa Oinez baten, erabat antzua zan lursail baten lau mutilen zuzeneko kontzertu bat ikusi nebala. Arratsaldea zan, haizeak joten eban eta atzeko oihal baltzik ez eukan eskenatoki baten Berritxarrak taldea bere Eskuak Ukabilak diskoko abestiak eskeintzen ari zan. 

Andereñoek lagaten daben ondarea

Andereñoek lagaten daben ondarea

Azken urteetan Bilboko eskola ta ikastola askotan Zortziko Txikia irratsaioa grabau dogu. Makina bat gela, liburutegi edota gimnasiotan 6. mailako dozenaka ikasle batera aurrez-aurre topau ostean, irakasleek umeen hezkuntzan daben eragina oso handia dala berresten dot. Argi neukan aurretik baina denboraren poderioz inongo Magisteritza fakultadetan salgai ez dagozan andereño eta maisu batzuen aparteko doiak urrea dirala ikusi dot, harribitxi ordainezinak. Beste gitxi batzuen utzikeria, zoritxarrez, birziklatzen ez dan hondakina.

Periferietatik erdigunera

Periferietatik erdigunera

80ko hamarkadan ezagutu neban lehenengoz Portugalete eta Areeta batzen dauzen zubia. Ondino gogoan daukat Portuko aldean lehiatilatxo biren atzean emakume bi egozala 15 pezetaren truke alde batetik bestera bidaiatzeko paperezko tiketak saltzen.

Hilik ez dagoana, itxaropenaren iturri

Hilik ez dagoana, itxaropenaren iturri

Domu Santu egunaren bezperan asko dira beste batzuen ideiak edota ohiturak lurperatura ikusteagaz amets egiten dabenak. Halloween jai ipar-amerikarra Euskal Herriko baserri munduan urteetan izan diran usadioak erditik kendu nahian dabil. Pontevedrakoa dan Mariano izeneko elebakar batek Gironakoa dan Carles izeneko eleaniztuna gau ilun baten galdu gurako leuke betiko.

Aste Nagusia maitasunaren irudiko

Aste Nagusia maitasunaren irudiko

Zirku ikuskizuna amaitu eta atoan euri tanta batzuk igerri nebazan, plastikozko oihal urdin handi batek urteerea estaltzen eban. Tonettiren sasoia zan, hiru urte neukazan eta 1983ko Aste Nagusitik dekodan gomuta bakarra hori da, Basurtuko zelai baten kokatuta egoan zirkutik urten gendunekoa. Aste Nagusiak nire buruan eragindako lehenengo oroitzapena. Tonettik eragindako algaren osteko malko zerutiarrek uriolak eragingo ebezan hurrengo orduetan.

Izotzaren lurraldean gauerdiko eguzkia nagusi

Izotzaren lurraldean gauerdiko eguzkia nagusi

Zirkulu polar artikoa musukatzen dauen Islandiak gaur egun Bilbok beste biztanle daukaz eta horreen erdia Reickjavicen bizi da. XVII. mendean askoz be gitxiago ziran eta euskal arrantzaleak hilteko baimena eukien sasoi hareko Europa iparraldeko lurralde honetako bizilagunek. Garai horretan Islandiako baliabide naturalen ustiakuntza Danimarkako erregearen merkataritza monopolioaren baitan egoan.

Mosu urdinaren onurak

Mosu urdinaren onurak

Edozelango indarkeriak eragindako tentsino handiko momentuetan edo giza eskubideen bortxaketa jakin baten ondorioz amorruak gure arimea iruntsi dauenean orain gitxi ezagutu dodan mosu urdinak botika lez funtzionau leike. Jordi Sierra i Fabra nerabezaroan jarraitzen neban idazlea zan baina oraintsu uleurdinontzat istorio bikainak sortzen dauzela deskubridu dot.

28324 / 26606 /