Iron Maiden, aspaldiko lagunen bisita

Erabiltzailearen aurpegia

Iron Maiden, aspaldiko lagunen bisita

Iron Maiden taldeak bisita egingo dio gaur Euskal Herrian duen zalego zabalari, "Madein England Tour" biraren barruan; hiru bat kanta gora behera, iazko emanaldi bera errepikatuko dute.

Otso gizonez bukatuko da FANT... eta etorri bezala joan

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Otso gizonez bukatuko da FANT... eta etorri bezala joan

Gaurko Itxiera Ekitaldian sariak banatuta emango zaio amaiera Bilboko Zinemaldi Fantastikoari (20.30ean BBK aretoan, gonbidapenez). Aurten berezia izan da zinemaldia, hogeigarren urtemuga ospatu eta proiekzioak bikoizteaz gain, Atal Ofizialaren maila ona azpimarratu baitute jarraipena egin dioten zale amorratuek. FANT badoa... baina FrANkensTein gurekin gelditzen ei da.

Crespo: “Forma eta edukiaren arteko talka gura nuen”

Erabiltzailearen aurpegia

 Crespo: “Forma eta edukiaren arteko talka gura nuen”

Borja Crespo kultur eragile bilbotarraren lehen film luzea, “Neuroworld”, aurkeztuko du gaur FANT jaialdiak mundu mailako primizian. Hitzorduak jakinmina piztu duela-eta, emanaldia 19.45ean Alhondegiko auditorioan izango da, doan.

Frankenstein ez!, ahoskatu ezazu “Fronkonsteen”

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Frankenstein ez!, ahoskatu ezazu “Fronkonsteen”

Bilboko Zinemaldi Fantastikoa bukatzeko hiru egun baino falta ez diren honetan, jaialdi hasieran egin genuenaren antzera, azken proposamenak egitera gatoz, gaurko jardunaldian itxiko den Atal Ofizialetik kanpokoak.

West: “Frustragarria da filmak aretoetara ez heltzea”

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

West: “Frustragarria da filmak aretoetara ez heltzea”

Bilboko FANT zinemaldiko Atal Ofizialak Ti West-en "The Sacrament" aurkeztu zigun atzo, egungo beldurrezko zinemaren erreferente bihurtutako zuzendari gaztea Bilbon bertan zela.

Etxean dugu Ti West

Erabiltzailearen aurpegia

Etxean dugu Ti West

Jakinmina piztu duen Ti West-en "The Sacrament" filmaz gain, FANT zinemaldiko Atal Ofizialak Randy Moore-n "Scape from Tomorrow" eta Darren Paul Fisher-en "OXV: The Manual" proiektatuko ditu gaur Alhondegiko Golem zinemetako 1. aretoan.

Lehia FANTastikoa

Erabiltzailearen aurpegia

Lehia FANTastikoa

Bilboko Zinemaldi Fantastikoak asteburuan martxa hartu eta Atal Ofiziala jarriko du gaur lehian, hiru film pantailaratuta: "On Air" alemaniarra eta "Coherence" zein "Cheap Thrills" estatubatuarrak.

FANT-en fan

Erabiltzailearen aurpegia

FANT-en fan

Bilboko Zinemaldi Fantastikoak atzo ireki zuen XX. edizioa. Eta Sail Ofizialari ekingo dio bihar, lehian diren hamaika filmetatik hiru botata. Gu baina, aparteko jaialdiaz gozatzeko (gaurko) proposamenak egitera gatoz.

Plazer... ikaragarria

Erabiltzailearen aurpegia

Plazer... ikaragarria

Bilboko Zinemaldi Fantastikoa, FANT, hastear dela-eta, jaialdiaren aurkezpen eta jarraipena egitera gatoz; aiztoak zorroztu eta goza dezazuen.