Xabat Moran santutxuarra atxilotu dute

uriola.eus 2015ko mai. 6a, 15:06

Uniforme gabeko poliziek atxilotu dute 14:00ak aldera Somera kalean. Eleak mugimenduaren arabera, '16ak Libre' auziperatu taldeko kide gehiago ere atxilotu dituzte. 16 gazteak Auzitegi Nazionaleko epai irmoaren zain zeuden abendutik. Arratsaldean ezagutu den epaiak zazpi gazte zigortu ditu eta bederatzi absolbitu. Xabat Moranen gertukoei Ertzaintzak jakinarazi dienez, sei urteko kartzela zigorra "sententzia irmoa da". Epaitegira eraman dute Moran epaia jasotzera. Atxiloketak gaitzesteko 20:00etan manifestazioa abiatuko da Santutxuko Sei Izar plazatik. 

2010eko polizia operazio batean atxilotutako 28 gazte independentisten artean dago Xabat Moran. 01/12 sumarioan baitan, 2014ko irailean hasi zen Auzitegi Nazionalean 28en aurkako epaiketa. Denei Segiko kide izatea leporatzen zieten. Abenduaren 16an, 12ren aurkako akusazioa erretiratu zuen fiskaltzak, eta gainerako 16 auzipetuentzat, haien artean Moran, seina urteko zigor eskaerak mantendu zituen. Abenduan epaiketa bukatu zenetik, sententziaren zain zeuden denak.

Epaiak zazpi gazte zigortu ditu eta bederatzi absolbitu. Zigortuak dira: Xabat Moran, Ibon Esteban, Marina Sagastizabal, Bergoi Madernaz, Igarki Robles, Ainhoa Villaverde eta Aiala Zaldibar. Seina urteko espetxealdira zigortu dituzte.

Santutxuko gaztea Bilboko Somera kalean atxilotu dute kalez jantzitako poliziek lanetik ateratzean. Berria agerkariak azaldu duenez, azkenaldian polizia atzetik zuen Moranek. Arratsaldean Ertzaintzak jakinarazi die Xabaten hurbilekoei "sententzia irmoa" dela, eta sei urteko kartzela zigorra bete beharko duela. Epaitegira eraman dute Moran epaia jasotzera.

Eleak mugimenduaren arabera, Ainhoa Villaverde eta Bergoi Madernaz ere atxilotu dituzte eta Polizia Eneko Villegasen etxean egon da, baina bera ez zegoen bertan. Villegasek Twitterreko kontuaren bidez jakinarazi du "momentuz" ez dagoela atxilotuta. Atxiloketen berria ziztu bizian zabaldu da, epaiak zigortuak babesteko mezua bezalaxe. Lagun asko hurbiltzen ari dira gazteen etxeetara elkartasuna agertzera.

Libre dinamikak sare sozialen bidez salatu du, "beren jarduera politikoagatik epaituak izan diren hainbat gazte atxilotzen ari direla Auzitegi Nazionalaren sententzia atera aurretik". Argi dute "elkartasun eta konpromisoa isildu nahi" dituztela eta ondorioz, epaiaren zain dauden beste gazteak babesteko deialdia zabaldu dute, herritar orori hauek bizi diren herri eta hirietara gerturatzeko eskatuz. 

Manifestazioa atxiloketak salatzeko

19:30ean, Inma Berriozabali, gaur Pontevedrako A Lama espetxetik atera berri den santutxuarrari, harrera egingo diote auzoan eta ondoren, 20:00etan, Moranen atxiloketa gaitzesteko manifestazioa abiatuko da 'Xabat askatu! 28ak ere Libre!' lelopean Sei Izar plazatik.

 

 

[2015/04/16] Xabat Moran, 16ak Libre: “Herritar libreak gara, eta berdin-berdin izango gara sententzia edozein dela”

[2014/07/03] 28ak Libre taldeak Santutxun lehen asanblada egingo du

[2014/07/10] Libre dinamika abiarazi dugu Santutxun

[2014/07/18] Argazki erraldoia egin dute Santutxun Libre dinamika babesteko

[2014/09/22] 28 gazteen aurkako epaiketa gaur goizean hasiko da Madrilen

[2014/09/22] Berrabiarazi dute gazte independentisten aurkako epaiketa

[2014/09/23] Ikoitz Arrese: "Polizia batek pistola bat atera, buruan jarri eta kargatu egin zuen, gainbehera etorri nintzen"

[2014/10/06] Torturen salaketa egitera deitu dute urriaren 30ean 28 gazte auziperatuek

[2014/10/06] Poliziek ukatu egin dute 28 gazte independentistek torturarik jasan izana

[2014/10/13] Urriaren 30ean tortura salatzeko ekimenak antolatzeko deia egin dute 28 auzipetuek

[2014/10/17] Urriaren 30ean tortura salatzeko ekimenak badu Bilbon hitzordua

[2014/10/31] Torturaren existentzia salatu eta bere desagerpena eskatu dute

[2014/11/21] 28 gazte independentisten aurkako epaiketaren azken egunean Auzitegi Nazionalera joateko deia

[2014/12/15] Asteazkenera aurreratu dute 28 auzipetuekiko elkartasun bidaia Madrilera

[2014/12/16] 28 gazte independentistetatik 12ren aurkako akusazioa erretiratu du Fiskaltzak

[2015/02/24] Edozein momentutan atera liteke 16 gazte auzipetuen epaia