Maiatzaren 6an, sententzia jakinarazi aurretik atxilotu zuten Moran uniforme gabeko poliziek Somera kalean. Jarraian, egun berean, Marina Sagastizabal, Ainhoa Villaverde eta Bergoi Madernaz ere atxilotu zituzten. Aldiz, Aiala Zaldibarrek, Igarki Roblesek eta Ibon Estebanek eskutatzea lortu zuten eta Gasteizen egindako Herri Harresian atxilotu zituzten maiatzaren 18an.
2010eko polizia operazio batean atxilotutako 28 gazte independentisten artean dago Xabat Moran. 01/12 sumarioan baitan, 2014ko irailean hasi zen Auzitegi Nazionalean 28en aurkako epaiketa. Denei Segiko kide izatea leporatzen zieten. Abenduaren 16an, 12ren aurkako akusazioa erretiratu zuen fiskaltzak, eta gainerako 16 auzipetuentzat, haien artean Moran, seina urteko zigor eskaerak mantendu zituen.
Ondoren, bederatzik absoluzioa eskuratu zuten eta beste zazpi gazteak seina urteko espetxealdia betetzera zigortuak izan ziren.
[2015/05/06] Xabat Moran santutxuarra atxilotu dute
[2014/07/03] 28ak Libre taldeak Santutxun lehen asanblada egingo du
[2014/07/10] Libre dinamika abiarazi dugu Santutxun
[2014/07/18] Argazki erraldoia egin dute Santutxun Libre dinamika babesteko
[2014/09/22] 28 gazteen aurkako epaiketa gaur goizean hasiko da Madrilen
[2014/09/22] Berrabiarazi dute gazte independentisten aurkako epaiketa
[2014/10/06] Torturen salaketa egitera deitu dute urriaren 30ean 28 gazte auziperatuek
[2014/10/06] Poliziek ukatu egin dute 28 gazte independentistek torturarik jasan izana
[2014/10/13] Urriaren 30ean tortura salatzeko ekimenak antolatzeko deia egin dute 28 auzipetuek
[2014/10/17] Urriaren 30ean tortura salatzeko ekimenak badu Bilbon hitzordua
[2014/10/31] Torturaren existentzia salatu eta bere desagerpena eskatu dute
[2014/12/15] Asteazkenera aurreratu dute 28 auzipetuekiko elkartasun bidaia Madrilera
[2014/12/16] 28 gazte independentistetatik 12ren aurkako akusazioa erretiratu du Fiskaltzak
[2015/02/24] Edozein momentutan atera liteke 16 gazte auzipetuen epaia