Korrika eguna izango da Deustun 20:00etatik aurrera. Peto eta material salmentaz gain, ondo pasatzeko ere aprobetxatuko dugu iluntzea.
Bilboko Gotzaindegiko ikastetxeek lehen STEAM azoka ospatuko dute bokazio zientifikoak sortzeko: STEAM jakintzagaietan (zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikak) oinarritutako berrogeita hamar egitasmo inguru aurkeztuko dituzte.
Ongi Etorri errefuxiatuak elkartea ostiralean, apirilaren 5ean, 11:00etan, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza parean, eta 19:00etan Kale Nagusian manifestatuko da 300 lagun baino gehiagok ohea eduki dezaten.
Komantxe Konpartsak mahai-inguru bat antolatu du apirilaren 5ean. AfterPost (Punk, DIY), Pantx Records (EH-Jamaika 60s) eta Taupaka (Sortzaileon Elkartea) izango dira bertako gonbidatu nagusiak.
Bihar hasiko da Bilboko Loraldia Festibala eta hilabete luzez, apirilaren 7ra arte, iraungo du festibalaren 5. edizioak. Edizio honetan, euskal kultur unibertsoaren 30 ekintza inguruk osatuko dute programa, Bilboko hamabi leku ezberdinetan garatuko direnak.
'Inoiz ez erreala/Beti egiazkoa' erakusketa inauguratu dute, eta bi diziplinak harremanetan jartzen dituzten 13 artisten lanak konektatzen ditu.
Apirilaren 2tik 6ra bitartean, Gutun Zuria - Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiaren edizio berria izango da Azkuna Zentroan.
Datorren astean hasiko dira 'Autogestioaz jabetuz... okupazio garaia da!' jardunaldiko bigarren saioak.
Eduardo J. Alonso Olea eta Anton Pérez historialariek hitzaldi bana eskainiko dute ikerlanen berri emateko: apirilaren 3an eta 10ean. Casilda Iturrizar, Epaltzaren alarguna, Bizkaiko hiriburuko ongile eta mezenas handia izan zen XIX. mendearen amaieran.
Euskaraz aritu nahi duenak doan parte hartu ahal izango du bertso gosari edo tailerretan, besteak beste.