Champions League-eko 3. Jardunaldia: Athleticek Qarabag FK taldearen aurka jokatuko du urriaren 22an 18:45ean, San Mamesen.
Unai Elorriagak eta Josu Aurrekoetxeak “Odola kantari. Euskal kantugintzaren tragepedia” eskainiko dute urriaren 22an 19:00etan Kafe Antzokiko goiko partean. Beti esan izan da gai bi nagusi daudela literaturan: maitasuna eta heriotza. Mundu guztiak uste du, gainera, maitasunari buruz idatzi dela gehien. Ikuskizun honen bitartez, ordea, saiatuko gara erakusten ez dela guztiz egia. Asko kantatuko zaiola heriotzari, gerrari, hilketari, odolari. Odola beti kantari. Hitzaldi-musikatuaren fomatuan, idazlea (Unai Elorriaga) eta musikaria (Josu Aurrekoetxea) arituko dira hainbat testu aztertzen eta kantatzen.
EDIPO GAY liburuaren aurkezpena egingo du Jorge N. Reitterrek urriaren 22an 19:00etan La Sinsorgan. Psikoanalisiaren teorizazioetan dagoen joera heteronormatiboa nola desegin arakatzen du liburu honek, bizitza erotikoaren aniztasuna benetan onartu ahal izateko.
Urriaren 22tik 25era izango da BASQUE DOK FESTIVAL - BDF-EKIN 2025 jaialdiaren seigarren edizioa, Bilboko La Perrera Espazioan. KULTURBEGI Kooperatibak antolatuta, jaialdiak espazio ireki eta plurala izatea proposatzen du aurten, non tokiko, estatuko eta nazioarteko komunitateen historiak protagonista izango diren eta elkarrizketarako, herritarren partaidetzarako eta euskal lurraldea osatzen duten identitate anitzen adierazpenerako motor izango diren.
Udal programa urriaren 2an hasiko da Otxarkoagako Udaltegian eskaini den Companyia del BAC-en Lear: entre la vida y la muerte lanarekin, eta abenduaren 18an agurtuko da Errekaldeko Udaltegian, Itxartu Antzerki Taldearen El zoo de las plumas antzezlanarekin.
Jaialdiak, urriaren 16tik 26ra, hamar eguneko programazioan zehar, hiru estreinaldi absolutu eta lau euskal estreinaldi eskainiko ditu, dantza/performance, dramaturgia berriak edo antzerkia bezalako diziplinekin. Jaialdiak inklusioarekin eta aniztasunarekin duen konpromisoa indartzen du, hainbat gai eta errealitate jorratzen dituzten proposamen artistikoak hartuz.
| Urtarrila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |