SANTIAGO AUSERÓN & LA ACADEMIA NOCTURNA kontzertua egongo da azaroaren 23an, 19:00etan, Arriaga Antzokian. Rhythm & blues, jazz, rock eta soul doinuek bat egiten dute Karibeko sonekin eta Espainiako tradizio lirikorik distiratsuenarekin.
JUANJO BONAk kontzertua eskainiko du azaroaren 23an 19:00etan Euskalduna Jauregian. Juanjo Bonak arrakasta itzela lortu du! Joan den martxoan Campos Eliseos Antzoki ospetsuan bi emanaldi ordu gutxitan agortu ondoren, eta 2026ko urtarrilera arte ikusgarritasun handia emango duen estatu mailako bigarren bira martxan jarriz, estatu mailako poparen izar berritzat sendotzen da. Tokiko sustrai folklorikoen fusio bizigarriarekin, bere talentu elektrizatzailearekin eta gero eta handiagoa den eragin kultural eta mediatikoarekin, geldiezina den fenomenoa bilakatu da.
LEONI TORRESek kontzertua eskainiko du azaroaren 23an 20:00etan Santana27 aretoan (Sala Gold).
"THIS IS BASQUE DESIGN MERKATUA"k diseinatzaileen komunitatea osatzen duten hogeita hamar sortzaileen produktuak eta proiektuak erakusgai jarriko ditu azaroaren 21etaik 23ra Alondigako Kulturen Atarian.
Ezker paretako modalitate guztietan arituko dira mundu osoko pilotariak Bilbo eta Barakaldoko pilotalekuetan. Euskal Selekzioak protagonista izateko beste aukera eder bat izango du.
Urtero hiria zinemagile ospetsuen eta zinema garaikidearen ahots berrien topagune bihurtzen duen ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren agertoki nagusietako bat izango da berriz ere Alondigako Golem Zinemetan azaroaren 21etik 28ra.
Udal programa urriaren 2an hasiko da Otxarkoagako Udaltegian eskaini den Companyia del BAC-en Lear: entre la vida y la muerte lanarekin, eta abenduaren 18an agurtuko da Errekaldeko Udaltegian, Itxartu Antzerki Taldearen El zoo de las plumas antzezlanarekin.
MURO DE PIEDRA antzezlana egongo da azaroaren 6tik 23ra, ostegunetik igandera, Pabellon 6en. Antzezlana oroitzapen baten historia da. “Pasaje Begoña”, Torremolinoseko kalezulo txiki batetako oroitzapen ahaztua. Errepresio frankistan askatasunean bizi zitekeen kokalekua. Muntaia kolektibo honek gogoeta bat ere planteatzen du: Nork du jabetza handiagoa istorio batetan, hura bizi duenak ala kontatzen duenak?Eta gaur egungo joera erreakzionarioen gorakada salatzen saiatzen da, LGTBIAQ+ kolektiboaren aurrean.
ZINEBI Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 67. edizioa azaroaren 21etik 28ra izango da. Inaugurazio-gala dio azaroaren 21ean, ostirala, izango da, 19:30ean, Arriaga Antzokian. Amaiera ekitaldia azaroaren 28an izango da, eta egun horretan epaimahaiak ezagutzera emango du bere palmaresa, 83.000 euroko sariekin.
| Urtarrila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |