Filia et Fobia La Taimada dantza eskainiko du martxoaren 8an eta 9an arratsaldeko 19:00etan La Fundición aretoan. Filia et Fobia itxialdi gordinenean inspiratu eta sortua da, sinpletasun aseptiko eta eskultorikoz hornitua; edertasunari eutsi eta berau atzemateko premiaz hitz egiten digu. Mortak, barrokoaren pintura-artera garamatzan sinpletasun eta sakontasun batekin, gorpu epelari akonpainamendua egiteko premiaz hitz egiten digu. Edertasuna eta irmotasuna, ikus-entzuleen gogamenean irauten duen irudien formatu batean. Filia et Fobia & la mort osteratxoa da, zuritik gorrira, bizitzatik heriotzara, kolapsotik errendiziora eta barkamenera; arima mugiarazi eta bere ikusizko ahalmenaren aurrean amore emanda uzten gaituen pieza da.