"Ez dagokigu guri bakarrik epaiketa hauek gelditzea, herri aktibazioa ezinbestekoa da"

uriola.eus 2014ko urr. 7a, 13:12

Gaurkoan, Bilboko Uriola Xabat Moran, Julen Orbea eta Maku Basaberekin bildu da. Julen eta Makuk iritzi artikulu bat idazteagatik urtebeteko kartzela zigorrari aurre egin beharko diote eta bestalde, fiskaltzak sei urteko kartzela zigorra eskatu du Xabatentzat Segiko kide izatea leporatuta. Hirurek euren kasuen nondik norakoak azaldu dituzte eta kriminalizazioaren aurrean desobedientzia eta herri aktibazioaren aldeko hautua egin dute.

Elkarrizketa osoan zehar, haiekin batera zigortuak izaten ari diren lagunak gogoan izan dituzte, baita Urtzi Martinez eta Jon Telletxea, espetxe agindua jaso duten grebaliak ere. Honen harira, urriaren 11an, Deustuko Done Petri plazan egitekoa den elkartasun Askegunean parte hartuko dutela plazaratu dute.

Iritzi artikulu bat idazteagatik epe laburrean espetxeratzeko agindua jasoko dute Maku eta Julenek. Haiek biek, beste lau lagunekin batera, Alde Zaharreko Maite Perez auzokidearen heriotzaren 25. urteurrenean iritzi artikulu bat idatzi zuten. Testu horretan islatutako ideiengatik Auzitegi Nazionalean epaituak izan ziren "terrorismoa goratzea" egotzita 2014ko otsailean. Urtebeteko espetxe zigorra ezarri zieten orduan. Auzitegi Gorenean aurkeztu zuten helegitea ez dute tramitera onartu orain eta, hori dela eta, lau pertsona espetxe zigorra betetzeko arriskuan daude.

Bestalde, irailaren 22an Auzitegi Nazionalean 28 gazte independentisten aurka abiatutako 1/12 sumarioan epaitzen ari dira Xabat eta berarekin batera Ikoitz Arrese santutxuarra. Seina urteko espetxe zigorra eskatzen dute haientzat zein gainontzeko 26 lagunentzat. Xabat eta Ikoitzek urtebete baino gehiago bete dute dagoeneko 2010eko urrian eta abenduan atxilotuak, inkomunikatuak eta espetxeratuak izan ondoren.

[2014/07/03] 28ak Libre taldeak Santutxun lehen asanblada egingo du

[2014/07/10] Libre dinamika abiarazi dugu Santutxun

[2014/07/18] Argazki erraldoia egin dute Santutxun Libre dinamika babesteko

[2014/09/22] 28 gazteen aurkako epaiketa gaur goizean hasiko da Madrilen

[2014/09/22] Berrabiarazi dute gazte independentisten aurkako epaiketa

[2014/09/23] Ikoitz Arrese: "Polizia batek pistola bat atera, buruan jarri eta kargatu egin zuen, gainbehera etorri nintzen"

[2014/10/06] Poliziek ukatu egin dute 28 gazte independentistek torturarik jasan izana

[2014/09/16] Julen Orbea: "Hitzek kartzelara garamatzate"

[2014/09/16] Iritzi artikulu bategatik espetxe arriskuan dauden lau bilbotarrengatik "alarma gorria"

[2014/09/19] Burrunbada, iritzia delitua ez dela aldarrikatzeko

[2014/09/25] Iritzi artikulu batengatik espetxeratze arriskuan dauden gazteei elkartasuna adierazteko eguna igandean

[2014/09/30] Elkartasun Egun jendetsua iritzi artikulu bategatik espetxe arriskuan dauden bilbotarrei babesa agertzeko

[2014/10/07] Grebalariak Aske: "Larunbatekoa elkartasun askegunea izango da, ez herri harresia"