Manifestazioa egingo dute gaur 'Iñigo Cabacas, injustizia gehiagorik ez' lelopean

uriola.eus 2016ko abe. 1a, 09:26

Cabacas auziaren ikerketa ixtearen beldur dira familia eta lagunak. "Injustiziatzat" jo dute kasuaren balizko artxibatzea. Hori dela eta, gaur, abenduaren 1ean, manifestazioa deitu du Iñigo Cabacas Herri Ekimenak Maria Diaz de Harokoaren kalezuotik justizia jauregira.

Aurtengo apirilaren 10ean, Iñigo Cabacasen heriotzaren 4. urteurrenean, Zure argiak bizirik darrai goiburuarekin manifestazio jendetsua burutu zen Bizkaiko Justizia Jauregitik, Buenos Aires kaletik, Maria Diaz Harokoaren kalezulora arte, Kirruli taberna ondoan ekitaldia egiteko. "Justiziak ere baduela bere papera honetan" aldarrikatzeko, beren-beregi.

Ia zortzi hilabete pasa direnean, alderantzizko bidea egingo dute gaur, abenduak 1, 19:00etan Iñigo Cabacasek duela lau urte Ertzaintzaren pilotakada jaso zuen lekutik abiatuta. Iñigo Cabacas, injustizia gehiagorik ez exijituko dute senide, lagun eta herritarrek Bilboko kaleetan eta batik bat Cabacas auziko instrukzioaren ardura duen Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren (EAEAN) aurrean eta Cabacas sendiak aurkeztutako errekurtsoa ebatzi behar duen Bizkaiko Auzitegiaren aurrean.  

Familiak eskatzen du ertzainak berriz deklaratzera deitzeko, agenteek “nork gehiagok tiro egin zuen” bazekitela publikoki adierazi ostean. Ana Torres EAEANko epaileak familiaren eskakizunei ezezkoa ematea erabaki ondoren, haiek Bizkaiko Auzitegian errekurtsoa jarri zuten.

Torres epaileak ekainean sei hilabeteko luzapena agindu zuen helegitea argitzeko. Luzapeneko sei hilabeteetatik bost igaro dira eta errekurtsoak ez du erantzunik jaso. Familiak denbora honetan ezer egin ez dela salatu du.

Jaso duten informazioaren arabera errekurtsoaren aurkako erantzuna ziurtatua dutela adierazi zuen familiak azaroaren 7an eginiko elkarretaratzean. Beldur dira, kasua ixtearen aurrerapena izan daitekeelakoan. Horren aurrean dei egin die Justizia Administrazioari eta Eusko Jaurlaritzari “beste era bateko interesak albo batera utzi eta justizia egiteko”.

"Ez dugu ulertzen XXI. mendean poliziak Athleticen partidu batean pertsona bat hil eta nola ez den ikertu nahi", salatu zuen Iñigo Cabacasen aitak.

Halere, errekurtsoaren ezeztapena jasotzeak ez luke derrigorrean kasuaren itxiera ekarriko. Hainbat inputaturen aurka dauden frogekin epaiketara joateko aukera dago. Familiaren iritziz, ordea, poliziak berriz deklaratzea froga oso garrantzitsua da gertaturikoa argitu eta arduradun nagusiak ikertzeko, bereziki karga poliziala agindu zuena.

 

@inigogogoan  

[2016-11-30] Arrisku larri baten aurrean gaude; gerta liteke kasua artxibatzea eta epaiketarik ez egitea

 

[2016-11-08] Iñigo Cabacasen familia ikerketa ixtearen beldur da, epaitegien jarreraren aurrean

[2016-07-13] 'Cabacas auzia' Europako Parlamentura eramango dute senide eta lagunek

[2016-06-30] Iñigo Cabacasen familiak "ez du etsiko" semearen hilketaren kasua argitu arte

[2016-06-06] Epaileak beste sei hilabetez luzatu du Cabacasen auziaren instrukzio fasea

[2016-06-06] Gaur erabakiko dute Cabacasen auziaren etorkizuna

[2016-06-03] Kideei gezurretan ibiltzea leporatu dieten ertzainek berriro deklaratzea eskatu du Iñigo Cabacasen familiak

[2016-04-10] Iñigo Cabacasen heriotzaren laugarren urteurrenean justiziaren aldarria nagusi

[2016-04-08] Oroimenak eta justizia eskaerak bat egingo dute Cabacasen heriotzaren 4.urteurrenean

[2016-04-08] Cabacas auzia, lau urte eta epaiketara ezin iritsiz

[2016-04-06] LAB: "Lau urte daramate Cabacasen senitarteko eta lagunek justizia eskatzen"

[2016-04-05] Cabacas auzia, lau urte "lotsagarri eta mingarri"

[2016-04-05] “Mingarria da Iñigo Cabacasen erailketaren arduradunik eza urtero salatu beharra”

[2016-03-01] Iñigo Gogoan: "Lau urte eta ez dago epaiketarik, eta baliteke ez egotea"

[2016-02-29] "Injustizia egoera lazgarria" salatuko dute Cabacasen senide eta lagunek

[2016-02-22] Cabacas hil zuen operatiboko buruak hildakoaren familiari 777.000 euro eskatu dizkio

[2016-02-10] Cabacas auzian beste ertzain bat inputatu du epaileak

[2015/06/26] Aresen izendapena Memoriaren Institutuan "ilogikoa" eta "mingarria" da Cabacasen hurkoentzat

[2015/06/17] 'Ugartekok' hiru urteren ostean deklaratzea "ulertezina" eta "lazgarria" da Iñigo Cabacasen lagun eta senideentzat

[2015/06/16] Cabacas kasuaren baitan 'Ugartekok' lekuko gisa deklaratuko du bihar Cabacas kasuaren baitan 'Ugartekok' lekuko gisa deklaratuko du bihar

[2015/04/09] Iñigo Cabacas, 1.095 egun erantzukizunak argitu gabe

[2015/03/24] Udalak Iñigo Cabacas omenduko du ostiralean

[2015/02/12] "Hiru urte eta gero beharrezkoa da honekin bukatzea; gurasoengatik eta Iñigogatik"