Elkarrizketak iraun artean, Gazte Lokala husteko agindua behin-behinean gelditu du Udalak

prestaldizkaria 2017ko ira. 29a, 08:59

Deustuko Gazte Lokala

Bilboko Udaletxean gaur goizean batzartu dira Deustuko Gazte Lokaleko lagunak Asier Abaunza Hiri Plangintzarako zinegotziarekin eta Marta Ajuria Ekonomia eta Ogasun zinegotziarekin. 

Gazteek ohar labur batean jakinarazi dutenez, "elkarrizketak iraun bitartean", Deustuko Gazte Lokalaren "desalojoa gelditzeko konpromisoa hartu dute" udal ordezkariak. Gaur bi aldeek izan duten bileraren berri bihar eguerdian emango dute prentsaurrekoan Gazte Lokaleko kideek. 

Udal gobernuak egungo Gazte Lokala eraitsi eta bere lekuan etxebizitzak eta gazteentzako gune bat eraiki nahi ditu. Larunbatera arteko epea, hilak 29, eman die gazteei Udalaren jabetzakoa den espazioa husteko. 

Deustuko Gazte Lokala 1991n okupatu zuten Deustuko Gazte Asanbladako lagunek. Autokudeaketa eta asanblada sistema oinarri dituela 26 urte daramatza zabalik. Erreferentziazko gunea da bai Deustuko bai Bilboaldeko gazteentzat. 

 

Aste honetako jarduerak

Hainbat dira Deustuko Gazte Lokalaren "defentsako" hirugarren aste honetan antolatu diren jarduerak. Gaur, esaterako, Bilboko gaztetxe desalojatuen inguruko mahai ingurua izango da 18:30ean. Bihar, asteazkena, prentsaurrekoa eskainiko dute Gazte Lokaleko lagunek, eta ostiralean manifestazioa egingo dute 19:30ean Done Petri plazatik hasita.  

[2017-09-25] Udaleko ordezkariak Deustuko Gazte Lokaleko kideekin batzartuko dira

[2017-09-19] Deustuko Gazte Lokalaren lekuan etxebizitzak eta gazteentzako gune bat egingo ditu Udalak

[2017-09-19] Deustuko gazteak baliabiderik gabe uztea salatu du EH Bilduk 

[2017-09-15] Belaunaldi desberdinak Gazte Lokalaren hustuketaren kontra

[2017-09-14] Deustuko Gazte Lokalari "irtenbidea bilatzeko" eskatu diote oposizioko hiru taldek udal gobernuari

[2017-09-13] Deustuko Gazte Lokalaren "beharra" azpimarratu eta elkarlanerako eta antolaketarako deia egin dute

[2017-09-12] Mobilizazioak iragarri dituzte Deustuko Gazte Lokalaren "defentsan"

[2017-09-11] Gazte Lokala husteko agindua, "Deustu osoaren aurkako erasoa"

[2017-09-08] Deustuko Gazte Lokalak Bilboko Udalaren husteko agindua jaso du

[2016-11-17] Deustuko Gazte Lokala: "Autogestioaren giltzarekin" 25 urte

[2014-10-31] Deustuko Gazte Lokala, ideia komunak konpartitzen dituzten ezberdinen arteko elkargunea

[2013-09-26] Deustuko Gazte Lokala: 22 urte eta gogoz beterik

[2012-05-29] Gazte Lokalak 21 urte, zorionak!