Israelek Palestinan egindako sarraskia errefusatu dute beste behin
2014-07-15 08:38 Alde Zaharra150 lagun inguru batu ziren atzo arratsaldean Arriagako plazan Palestinaren askatasuna galdegiteko, hainbat eragile sozialek deitutako elkarretaratzean. Ostegunean manifestazioa egongo da 19:00etan Arriagatik abiatuta.
Susi Rodriguez, ezberdintasuna interesgune
2014-07-10 08:57 BegoñaldeaStreet photo eta argazkilaritza komertziala lantzen ari da azkenaldian Susi Rodriguez. Ekaineko Berton aldizkarian Bilbon barrena ateratako hainbat argazki aurkeztu zizkigun.
Begoñako igogailuko ateak itxita
2014-07-09 10:21 BegoñaldeaArgazki historikoak dira hauek. 1949tik martxan zen Begoñako igogailuaren ateak atzo 23:00etan itxi ziren eta ez dira zabalduko Eusko Jaurlaritza -igogailuaren jabea- eta Ascensores de Begoña SA -kontzesioaren kudeatzailea- akordioren batera iritsi arte edota Justiziak ebazpenen bat eman arte.
Imanol Ituiño, magoa: “Youtuberekin magia ikastea ez da modurik egokiena”
2014-07-08 11:46 Kultura-aisialdia SantutxuHatzamarretan ipinitako koloretako titareak desagerraraziz eta agerraraziz eskuratu du 2. Sari Nazionala, Areto Magia alorrean. 10 minutuko saio hori ordubeteko ikuskizun bihurtu nahiko luke Imanol Ituiño Santutxuko magoak, eta batean eta bestean erakutsi.
Txistulari lagun taldeari gorazarre
2014-07-08 09:27 Jendartea SantutxuSantutxuko Txistulari Taldea izendatu du Jai Batzordeak aurtengo jaietan pregoilari 40 urtetan auzoan egin duen lanaren aitortza gisa. Taldeburu izan da oraintsu arte Josu Basterra, santutxuar askoren txistu irakaslea. Basterraren iritziz “luxua da auzoarentzat” horrelako taldea izatea.
Gaztedi Dantza Taldeak domekan Arriaga plazan eskainitako ikuskizuna argazkitan
2014-07-07 12:00 Kultura-aisialdia Alde ZaharraGipuzkoako Brokel dantzak, Otxagabiako dantzak, Luzaide Ihauterietako dantzak eta Kaixarranka dantzak eskaini zituzten.
591km errefuxiatuen alde
2014-07-07 10:00 Jendartea BilboOscar Pasarin korrikalaria eta CEAR-Euskadik hiri lasterketa bat antolatu dute Bilbon 'Hau kontatu behar da' lelopean hesien kontra eta asilo-eskubidearen alde egiteko.
Kartoizko etxea, kartoizko ametsa
2014-07-02 10:15 Jendartea DeustualdeaKartoizko altzari ekologikoz jantzi nahi duzue zuen etxea? Prestatu kuterra, artaziak erregela, eskuaira, kola eta ekin zuen artelana asmatzeari!
Abortatzeko eskubidearen aldeko aldarria Bilboko kaleetan zabaldu da
2014-07-01 10:09 Jendartea BilboEuskal Herriko abortatzeko eskubidearen aldeko plataforma feministak deituta, hainbat lagun kalera atera ziren atzo arratsaldean, Gallardonen legearen berehalako tramitazioari erantzuteko.
Gau laburrena, gau beroa
2014-06-24 09:41 Jaiak BilboUdako solstizioari ongietorria emateko gau magikoa izan dugu bart. Suak gauza txarrak erre ditu, atzean utziz, eta amets eta ilusio berriak erakarri ditu.
Hauetako zein izango da aurtengo Aste Nagusiko kartela?
2014-06-23 12:00 BilboSei kartel finalistak aurkeztuta, herritarrek gogokoena hautatzeko epea asteazkenetik uztailaren 2ra arte zabalik izango dute. Hainbat modu daude bozka emateko.
Elkarretaratze jendetsua El Salvadorreko abortista atxilotuei elkartasuna adierazteko
2014-06-18 08:55 Jendartea Alde ZaharraAbortatzeko Eskubidearen Euskal Herriko Plataforma osatzen duten erakundeek deituta, elkarretaratzea egon zen atzo arratsaldean Arriagako plazan. Jendetza bildu zen bertan, El Salvadorren abortatzearen delituagatik preso dauden 17 emakumeei babesa adierazteko.
Jendetzak parte hartu du Zorrotza Egunaren VIII. edizioan
2014-06-17 08:50 JaiakZorrotza Egunaren VIII. edizioa ospatuko zuten larunbatean. Beste urte batez, Zorrotzako Taldeen Koordinakundeak egun osoko egitaraua prestatu zuen adin guztietako lagunei zuzenduta eta giro polita sortu zen auzoan.
Absolbitutako gazteen esanetan argi geratu da torturatuak izan zirela
2014-06-12 09:02 PolitikaAtzo jakin zuten 26/11 auzian epaitutako 40 gazteek Espainiako Auzitegi Nazionalak absoluzioa eman ziela. Gaur, agerraldia egin dute Iruñean ebazpenaren balorazioa jendarteratzeko asmoz. Azpimarratu dutenez, torturatu egin zituztela agerian geratu da.
Parodia adinekoen egoitzetako baldintzak salatzeko
2014-06-12 08:20 Ekonomia-LanaBizkaiko Foru Aldundiaren egoitza aurrean, adinekoen egoitzetan bizi duten egoera irudikatu du LAB sindikatuak parodia bat antzeztuz, "1+publikoa" kanpainaren baitan.
Plaza bete errepublikazale
2014-06-03 12:01 Politika Alde Zaharra2.000 lagun inguru elkartu ziren atzo Arriaga plazan antolatuta zeuden bi deialdiei erantzunez. Monarkiaren desagerpena eta errepublikaren ezarpena eskatu zuten.
Ekintzaz beteriko Uribarri Egun arrakastatsua
2014-05-26 09:30 JaiakBeste urte batez jendetza batu zen larunbatean Uribarri Eguna ospatzeko. Egitarau oparoa eskaini zuten adin guztiei zuzenduta. Tailerrek, dantzek edota herri bazkariak giroa polita sortu zuten beste ekintza askoren artean.
XXV. Soietxeko kuartelera martxa
2014-05-19 09:02 JendarteaBizkaiko zenbait talde antimilitarista eta ekologistek, tartean Bizilur, Ekologistak Martxan, Bilboko KEM-MOC eta KAKITZAT, Mungiako Soietxeko kuartel militarraren aurkako martxa tradizionala egin dute. Aurten XXV. aldia da protestaldi hori egiten dena.
Euskara eta feminismoa landu dituzten jardunaldiek harrera arrakastatsua izan dute Deustun
2014-05-12 13:32 Jendartea Deustualdea`Estutzen gaituzten sokak eten: euskaratik feminismora eta feminismotik euskarara´ izenburupean, Berbaizu Euskara Elkarteak eta PARE Deustuko Talde Feministak jardunaldi batzuk egin zituzten aurreko astean. Egitasmoak arrakasta handia izan zuen, bereziki ostiralean egindako bertso afariak.
Lan eskubideen defentsan herritarrek kaleak bete dituzte
2014-05-01 15:47 Jendartea BilboBilbo izan dute sindikatuek eszenatoki nagusi Maiatzaren Lehenengoan. Deialdi ugari izan dira eta, beste behin ere haustura sindikala nabaria izan den arren, milaka herritarrek parte hartu dute sindikatuek deitutako manifestazio eta mitinetan. Lan eskubideen defentsan kritika eta aldarrikapenak ozen zabaldu dituzte.