Xabat Moran santutxuarra absolbitu du Auzitegi Gorenak

uriola.eus 2015ko aza. 24a, 13:32

Berarekin batera, azaroaren 4tik aske zeuden Aiala Zaldibar, Igarki Robles, Bergoi Madernaz eta Marina Sagastizabali ere zigorra kendu diete. Aldiz, Ibon Esteban eta Ainhoa Villaverderi espetxealdia bi urtera murriztu diete.

Segi gazte antolakundeko kide izateagatik 28 gazte epaitu zituzten 01/12 sumarioaren baitan. Horietatik zazpiri, seina urteko espetxe zigorra ezarri zieten maiatzean, beste bederatzi absolbitu egin zituzten, eta hamabiri karguak kendu zizkieten. Aiala Zaldibar, Ibon Esteban, Igarki Robles, Xabat Moran, Ainhoa Villaverde, Bergoi Madernaz eta Marina Sagastizabal izan ziren espetxeratutako gazteak.

Defentsako abokatuek Zigor Kodean egin diren hainbat aldaketa oinarri izan zituzten absoluzioa eskatzeko orduan eta azaroaren 4ko bistan, fiskalak onartu egin zuen Zigor Kode berriaren erabilera eta zigorrak murriztea. Geroztik, Aiala Zaldibar, Igarki Robles, Xabat Moran, Bergoi Madernaz eta Marina Sagastizabal kalean egon dira.

Gaur jakin denez, Auzitegi Gorenak absolbitu egin ditu sei gazteak eta espetxean dauden Ibon Esteban eta Ainhoa Villaverderi bi urtera murriztu die zigorra. Zigor bat ezartzean, kidetza baino militantzia "aktiboa" eskatzen duen jurisprudentzia erabili du Gorenak erabakia hartzerako orduan.

 

[2015/11/05] Etxean da Xabat Moran

[2015-11-04] Xabat Moran presoa aske geratuko da hurrengo orduetan

[2015/08/06] Xabat Moran Terueleko espetxera urrunduko dute

[2015/05/06] Xabat Moran santutxuarra atxilotu dute

[2015/04/16] Xabat Moran, 16ak Libre: “Herritar libreak gara, eta berdin-berdin izango gara sententzia edozein dela”

[2014/07/03] 28ak Libre taldeak Santutxun lehen asanblada egingo du

[2014/07/10] Libre dinamika abiarazi dugu Santutxun

[2014/07/18] Argazki erraldoia egin dute Santutxun Libre dinamika babesteko

[2014/09/22] 28 gazteen aurkako epaiketa gaur goizean hasiko da Madrilen

[2014/09/22] Berrabiarazi dute gazte independentisten aurkako epaiketa

[2014/09/23] Ikoitz Arrese: "Polizia batek pistola bat atera, buruan jarri eta kargatu egin zuen, gainbehera etorri nintzen"

[2014/10/06] Torturen salaketa egitera deitu dute urriaren 30ean 28 gazte auziperatuek

[2014/10/06] Poliziek ukatu egin dute 28 gazte independentistek torturarik jasan izana

[2014/10/13] Urriaren 30ean tortura salatzeko ekimenak antolatzeko deia egin dute 28 auzipetuek

[2014/10/17] Urriaren 30ean tortura salatzeko ekimenak badu Bilbon hitzordua

[2014/10/31] Torturaren existentzia salatu eta bere desagerpena eskatu dute

[2014/11/21] 28 gazte independentisten aurkako epaiketaren azken egunean Auzitegi Nazionalera joateko deia

[2014/12/15] Asteazkenera aurreratu dute 28 auzipetuekiko elkartasun bidaia Madrilera

[2014/12/16] 28 gazte independentistetatik 12ren aurkako akusazioa erretiratu du Fiskaltzak

[2015/02/24] Edozein momentutan atera liteke 16 gazte auzipetuen epaia