'Sagua eta Lehoia', 'Guillermina dortoka', 'Elefante bitxi bat', 'Perla' eta 'Ilargiaren Lapurra' ipuinak osaturiko ipuin kontaketa da. Bertan, hitza, mugimenduak, txotxongiloak eta haurren fantasia protagonista dituena. Doako ikuskizuna. Sesio bikoitza, 11:00etan eta 13:00etan, Euskararen Exean. * Aforo mugatua izango da, 50 haurrentzako. Iritsiera-ordena errespetatuko da. Informazio gehiago hemen
Bihar inauguratuko du 'Bizkaiko azken maisu jostunak. Jantziak neurrira egitearen lanbidea' izeneko erakusketa Ana Madariaga Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariak 12:00etan. Enkarterrietako Museoak antolatutako erakusketa da eta bertan izango dira, besteak beste, Museoko zuzendaria, Javier Barrio eta Juan Antonio Andrade jostuna. Lekua: Batzar Nagusietako erakusketa aretoa (Hurtado de Amezaga, 6 – behe solairua).
Abenduaren 23an, Atxuriko auzotarrei bisita egingo die Olentzerok.
Olentzero gaur, asteartea, helduko da Bilbora. Olentzerorekin batera Mari Domingi eta galtzagorriak ere izango dira Bilboko kale nagusiak zeharkatuko dituen desfilean. Ekitaldi hau dela eta, aldi baterako itxiko da zirkulaziorako Kale Nagusia-Plaza Biribila-Areatza ardatza.
Deustuko Kanaleko irekitze-lanak eta Zorrotzaurreko zubiaren eraikitze-lanak "behartuta", Udalak errai bat moztuko du gaurtik aurrera.
Pintura izango da urtarrilaren erdialdera arte bisitatu ahal izango diren bost erakusketaren protagonista, Antonino Herrera, Juan Jose Cuadrado, Teresa Ahedo, Isabel Loizaga eta Diego Cubesen lanekin. Beste erakusketek, Pedro Zarrabeitiaren eta Diego Aldasororen argazkietara hurbiltzeko aukera emango dute, eta baita marketeria erakusketa batera eta 1894tik gaur egunera arteko euskal komikiaren ibilbide historikora ere.
"Kultur produktuen kontsumoa bultzatzea helburu" du, euskarri guztietan, Bizkaiko Kultur Txartela Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren ekimenak.
Erakusketari orain artean ikusi gabeko beste atal bat erantsi zaio, arkeologiari dagokiona. Edozein aro historiko ikertzeko metodo gisa arkeologia baliagarria dela ezagutuko dute erakusketako bisitariek.
Bilboko Euskal Museoa eta Bizkaiko Jaiotzen Elkartea urte osoan aritu izan dira lankidetzan, aurtengo Gabonetan Euskal Jaiotza monumental eta argitsua aurkezteko Euskal Museoko klaustro enblematikoan. Bertara, zuzenean sar daiteke Gurutze kaleko 4. zenbakiko atetik edo Museoko ate nagusitik, Miguel de Unamuno plazan. Jaiotza, Museoaren ordutegian, 2015eko urtarrilaren 7ra arte egongo da zabalik. Euskal Jaiotza Euskal Herriko paisaian eta tradizioetan dago girotuta, eta herri-arkitekturako hiru adibide eder eskaintzen ditu: Zeberioko Etxebarria baserria (Jesus Haurraren Misterioa hartzen du atartean), Zeanuriko Emaldi baserria eta Mungiako Landetxo Goikoa (atarian, Olentzero dago zain, eserita). Horien inguruan, artzainak eta nekazariak euren eguneroko zereginetan dabiltza, eta, bitartean, emakumeak Laudioko Isusi auzoko iturrira doaz eta iruleak alai dabiltza dantzan, txistuaren soinuan.
Gizarte kontsumistari alternatibak eskainiko dizkio 'herri dendak' Zirika! gunean.
Fermin Muguruzaren ‘Black is Beltza’ izeneko proiektua aurkeztuko du 2014ko azaroaren 13tik 2015eko otsailaren 8ra bitartean Alondegiak. Harkaitz Cano idazlearen eta Jorge Alderete irudigilearen laguntzaz, Fermin Muguruzak sortutako eleberri grafikoari buruzko erakusketa-proiektua da honako hau.
Urtarrilera arte Aitor Gil Landa argazkilariaren erakusketa izango da ikusgai Somera kaleko K2 tabernan. Kazetaritza ikasle honen lanean, Bilbon ospatu zen Red Bull Cliff Diving lehiaketan eta Bizkaiko hondartza ezberdinetan hartutako argazkiak uztartzen dira.
Herritarrei Zurrumurruen aurkako Europar Estrategiaren barruan garatzen diren jarduera desberdinak erakusteko, bihar, abenduak 23, hasita eta 2015eko urtarrilaren 15era arte, Bilboko Metroko Abando geltokiko Renfeko irteeran Bilboko Udalak eta Metro Bilbaok sustatutako erakusketa izango da. Estrategia hori immigrazioaren inguruko estereotipoei eta zurrumurruei aurre egiteko da eta, Bilboz gainera, Europako beste hamar hirik hartzen dute parte.
1980 aurreko argazkien bitartez, meatzaritzak, eta ibaien artean eta Arrigorriaga eta Bilbo artean egoteak, markatutako auzo horren historia erakusten duen erakusketa antolatu du Ondarearen hedapenerako Bilbao Izan programak Abusu–La Peñako kiroldegian. Erakusketak Abusu Sarean eta Andre Berri elkarteen, Abusuko zentro soziokulturalaren, Liburutegi Sarearen eta Bilbao Kirolak erakundearen laguntza izan du.
Bulegoa z/b taldeak Alondegian bertan egindako bi urteko egoitzaren ondorioa da ‘El Contrato’ erakusketa. Pintura, zinema, eskultura, argazkigintza, poesia, audioa, antzerkia edo dantza arloetan diharduten hogei bat artistaren lanak biltzen ditu erakusketak.
Dublinen arrakasta handia izan ondoren iritsi da Terracotta Xi´ango gerlariak erakusketa hau Bilbora; bira europarraren barruan, Madrilen ere izan da ikusgai, eta 100.000 bisitari baino gehiago izan ditu.
Gaur, abenduak 24, goizean, 11:00etatik 14:00etara, Olentzerok Arriaga Antzokira gerturatzen diren ume guztien eskaerak jasoko ditu.
Ikus-entzuleek, Pirinioetako Zirkua proiektu europarraren finantzaketa izan duten bost ikuskizunez gozatu ahal izango dute hilaren amaierara arte. Lehenengoa gaur izango da, 19:30etatik aurrera, Errekaldeko Udaltegian, Sainete konpainiarekin.
Bilboko Korrika denda gaur, abenduak 19 ostirala, inauguratuko da, arratsaldeko 19:00etan. Ekitaldi irekia eta parte-hartzailea izango da, beraz gonbidatuta zaude! Korrika Denda Somera kaleko 19. zenbakian kokatuta dago, Zig Zag arropa-denda zegoen lekuan. Astelehenetik ostiralera 11:00-13:30 eta 17:00-20:00 bitartean egongo da zabalik eta larunbatetan 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 bitartean. Bilboko AEK