Ostirala, azaroak 29



11:00
12:00

PIZPIRRI disko-aurkezpena BIRAn

Bira Kultur Gunea, Alde Zaharra | Aurkezpena

Azaroaren 29an PIZPIRRI dikoaren aurkezpena egongo da Bira Kulturgunean, 11:00etan. - Espetxe hormek suntsitu ez duten harreman baten errelatoa - Aita preso baten eta bere alabaren arteko historia - Espetxealdian sortutako 10 kanta hainbat euskal artisten ahotsetatik

PIZPIRRI disko-aurkezpena BIRAn Bira Kultur Gunea

Azaroaren 29an PIZPIRRI dikoaren aurkezpena egongo da Bira Kulturgunean, 11:00etan.

- Espetxe hormek suntsitu ez duten harreman baten errelatoa

- Aita preso baten eta bere alabaren arteko historia

- Espetxealdian sortutako 10 kanta hainbat euskal artisten ahotsetatik


12:30
13:30

DELIRIUM TREMENS: “…TA NORA” disko berriaren aurkezpena

Bira Kultur Gunea, Alde Zaharra | Aurkezpena

Bigarren garaiko bigarren diskoa. Eta azkena.

DELIRIUM TREMENS: “…TA NORA” disko berriaren aurkezpena Bira Kultur Gunea

Bigarren garaiko bigarren diskoa. Eta azkena.


16:30
22:00

KARMELO IKASTOLA, 60 URTEMUGA KALEJIRA

Karmelo Ikastola, Santutxu | Jaialdia

Ikasturte honetan Santutxuko Karmelo Ikastolak 60 urte betetzen ditu. Hori dela-eta, 2024-25 ikasturtea berezia izango da Karmelo Ikastolako hezkuntza komunitatea osatzen duten lagunentzat. Azaroaren 29an hasiera emango diete 60. urtemuga ospatzeko antolatu diren ekitaldiei. 16:30tan kalejira erraldoia hasiko da Karmelo Ikastolatik (San Joaquin Kalea, 2), eta Karmelo Plazan amaituko da. Ondoren, festa mundiala egingo da. 

KARMELO IKASTOLA, 60 URTEMUGA KALEJIRA Karmelo Ikastola

Ikasturte honetan Santutxuko Karmelo Ikastolak 60 urte betetzen ditu. Hori dela-eta, 2024-25 ikasturtea berezia izango da Karmelo Ikastolako hezkuntza komunitatea osatzen duten lagunentzat. Azaroaren 29an hasiera emango diete 60. urtemuga ospatzeko antolatu diren ekitaldiei. 16:30tan kalejira erraldoia hasiko da Karmelo Ikastolatik (San Joaquin Kalea, 2), eta Karmelo Plazan amaituko da. Ondoren, festa mundiala egingo da. 


18:30
20:00

Israel desegitera bidean, harreman oro eten

Eliptika plaza, Abando - Indautxu | Mobilizazioa

Bilbon manifestazioa deitu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak, 18:30ean Plaza Eliptikotik abiatuta. Mobilizazioak asteartean publiko egingo duten kanpainaren lehen urratsa suposatuko dute. Era berean, ostiralean bertan Nazio Batuen Erakundeak 1947an Palestina Zatitzeko Plana adostu zuenetik 77 urte beteko dira. Hori salatzeko asmoa ere badute mobilizazioek, gaur egun azaroaren 29a Palestinarekiko Nazioarteko Elkartasun Egun gisa izendatua baita, mendebaldeko herrialdeek Israelen sorreran eta beraz palestinaren kolonizazioan duten ardura zuzena estaltzeko.

Israel desegitera bidean, harreman oro eten Eliptika plaza

Bilbon manifestazioa deitu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak, 18:30ean Plaza Eliptikotik abiatuta. Mobilizazioak asteartean publiko egingo duten kanpainaren lehen urratsa suposatuko dute. Era berean, ostiralean bertan Nazio Batuen Erakundeak 1947an Palestina Zatitzeko Plana adostu zuenetik 77 urte beteko dira. Hori salatzeko asmoa ere badute mobilizazioek, gaur egun azaroaren 29a Palestinarekiko Nazioarteko Elkartasun Egun gisa izendatua baita, mendebaldeko herrialdeek Israelen sorreran eta beraz palestinaren kolonizazioan duten ardura zuzena estaltzeko.


19:00
20:00

Mila Musika Haria: Antonio Forxione & Giorgio Serci

Martín de Bertendona BHI, Abando - Indautxu | Musika saioa

Antiono Forcione Italiako gitarrajotzaile ospetsuak hainbat sari irabazi ditu, eta bere maisutasun instrumentala Giorgio Serci gitarra- jotzaile eta konpositore italiarsardiniarraren maisutasunarekin uztartu du, musika-bidaia magiko batean. Soinu afrikar, flamenko eta latinoen fusioa jazzaren hizkuntzarekin uztartzen da modu sortzaile eta ebokatiboan.

Mila Musika Haria: Antonio Forxione & Giorgio Serci Martín de Bertendona BHI

Antiono Forcione Italiako gitarrajotzaile ospetsuak hainbat sari irabazi ditu, eta bere maisutasun instrumentala Giorgio Serci gitarra- jotzaile eta konpositore italiarsardiniarraren maisutasunarekin uztartu du, musika-bidaia magiko batean. Soinu afrikar, flamenko eta latinoen fusioa jazzaren hizkuntzarekin uztartzen da modu sortzaile eta ebokatiboan.


19:00
20:00

Del arrebol a las tiniebas aurkezpena

Louise Michel Liburuak, Abando - Indautxu

Del arrebol a las tiniebas aurkezpena Louise Michel Liburuak

19:00
20:30

Bertso saioa Kirikiño Ikastolan

Kirikiño Ikastola, Santutxu | Bertso Saioa

Azaroaren 29an bertso saioa egongo da Kirikiño Ikastolako Gabriel Aresti eraikineko areto berrian. 19:00etan hasiko da eta ostean pikoteoa egogno da Gabriel Arestiko sarreran. Bertsolariak: - Angel Mari Peñagarikano - Alaia Martin - Etxahun Lekue - Maddi Ane Txoperena

Bertso saioa Kirikiño Ikastolan Kirikiño Ikastola

Azaroaren 29an bertso saioa egongo da Kirikiño Ikastolako Gabriel Aresti eraikineko areto berrian. 19:00etan hasiko da eta ostean pikoteoa egogno da Gabriel Arestiko sarreran.

Bertsolariak:

- Angel Mari Peñagarikano

- Alaia Martin

- Etxahun Lekue

- Maddi Ane Txoperena


19:15
22:00

Liga Kutxabank: 8. jardunaldia

Bizkaia Frontoia, San Adrian | Pelota

Azaroaren 29an, arratsaldeko 19:15ean, Bilboko BizkaiaFrontoian Palako Kutxabank Ligako 8. jardunaldia jokatuko dute: Necol - Gordon vs Gaubeka - Del Río Fusto - Ibai Pérez vs Madariaga - Urrutia

Liga Kutxabank: 8. jardunaldia Bizkaia Frontoia

Azaroaren 29an, arratsaldeko 19:15ean, Bilboko Bizkaia
Frontoian Palako Kutxabank Ligako 8. jardunaldia jokatuko dute:

Necol - Gordon 
vs Gaubeka - Del Río

Fusto - Ibai Pérez 
vs Madariaga - Urrutia


20:00
23:59

Ei! Bilbo Jaialdiaren lehenengo edizioa

Bilbao Arena, Bilbo | Jaialdia

ETS, Gatibu, Tanxugueiras, Zea Mays, Idoia, María Parrado eta Bulego musika taldeek, 2.500 laguneko abesbatza batez lagunduta, agertokira igoko dira azaroaren 29an.

Ei! Bilbo Jaialdiaren lehenengo edizioa Bilbao Arena

ETS, Gatibu, Tanxugueiras, Zea Mays, Idoia, María Parrado eta Bulego musika taldeek, 2.500 laguneko abesbatza batez lagunduta, agertokira igoko dira azaroaren 29an.


20:00
21:00

Maitasunak emanaldia

D8 Sorkuntza Faktoria, Zorrotza | Musika saioa

Azaroaren 29an, Maitasunak; olerki eta kantu dantzatuen suite bat, maitasunaren hari eroaleaz lotua. Euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez abestutako eta kontatutako gidoi batek egituratuta, euskal ahozko tradizioak garrantzi handia hartzen du, euskal mitologiako istorioak eta amodiozko kantak berreskuratuz. ­ ­ ­ ­ MAITASUNAK-AMORESek hitzak oraindik bizi diren hizkuntzei dei egiten die. Hitz horiek intimitate ausarta dute, musika eta dantza erre eta ikaratzen dituena, matxinada eraginez eta dantza basatiak sorrarazten dituzten konfidentziak erauziz.    

Maitasunak emanaldia D8 Sorkuntza Faktoria

Azaroaren 29an, Maitasunak; olerki eta kantu dantzatuen suite bat, maitasunaren hari eroaleaz lotua.

Euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez abestutako eta kontatutako gidoi batek egituratuta, euskal ahozko tradizioak garrantzi handia hartzen du, euskal mitologiako istorioak eta amodiozko kantak berreskuratuz.

 

 

21:00
23:59

Gabriel Aresti euskaltegiko jaia

Kafe Antzokia, Abando - Indautxu | Jaiak

Gabriel Aresti euskaltegiko hiruhilabete bukaerako jaia Kafe Antzokian: afaria, musika, jolasak… Euskara modu naturalean praktikatzeko.

Gabriel Aresti euskaltegiko jaia Kafe Antzokia

Gabriel Aresti euskaltegiko hiruhilabete bukaerako jaia Kafe Antzokian: afaria, musika, jolasak… Euskara modu naturalean praktikatzeko.


11:00

XIII. edizioa Paper Arte eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdiak hitzordua azaroaren 28tik abenduaren 1era

Euskalduna Jauregia, Abando - Indautxu

FIG Bilbao Euskaldunara itzuliko da bere hamahirugarren edizioa ospatzeko. Lau egunetan zehar, 60 galeria, inprimaketa-tailer, argitaletxe eta nazioko eta nazioarteko beste arte-gune batzuk bilduko dira. 500 artista baino gehiagoren parte-hartzea egongo da.

XIII. edizioa Paper Arte eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdiak hitzordua azaroaren 28tik abenduaren 1era Euskalduna Jauregia

FIG Bilbao Euskaldunara itzuliko da bere hamahirugarren edizioa ospatzeko. Lau egunetan zehar, 60 galeria, inprimaketa-tailer, argitaletxe eta nazioko eta nazioarteko beste arte-gune batzuk bilduko dira. 500 artista baino gehiagoren parte-hartzea egongo da.


19:00

ZINEXIT Zinema eta Giza Eskubideen 14. erakustaldia

Alondegia, Abando - Indautxu | Zinema jaialdia

Azaroaren 25 eta 29 artean Azkuna Zentroko Golem zinemetan izango da ZINEXIT Zinema eta Giza Eskubideen 14. erakustaldia.

ZINEXIT Zinema eta Giza Eskubideen 14. erakustaldia Alondegia

Azaroaren 25 eta 29 artean Azkuna Zentroko Golem zinemetan izango da ZINEXIT Zinema eta Giza Eskubideen 14. erakustaldia.


19:30

ALICE ikuskizun berria Arriaga Antzokian

Arriaga Antzokia, Bilbo | Antzerkia

MOMIX dantza konpainia prestigiotsua Arriaga Antzokira iritsiko da ALICE ikuskizun berriarekin, zeina ilusio, akrobazia, magia eta fantasia istorio bat baita. Alice, konpainiaren sortzaile eta zuzendari artistikoa den Moses Pendletonen azken sorkuntza, Lewis Carrollen Alizia herrialde miresgarrian mitikoan inspiratzen da. Ilusioa, akrobazia, magia eta fantasia, irudimenari hegan egiten uzteko gonbidapena da. Arriaga Antzokian zazpi emanaldi egongo dira azaroaren 26tik abenduaren 1era bitartean: asteartetik ostiralera 19:30ean, larunbatean bi saio, 17:30ean eta 21:30ean, eta igandean 18:00etan.

ALICE ikuskizun berria Arriaga Antzokian Arriaga Antzokia

MOMIX dantza konpainia prestigiotsua Arriaga Antzokira iritsiko da ALICE ikuskizun berriarekin, zeina ilusio, akrobazia, magia eta fantasia istorio bat baita.

Alice, konpainiaren sortzaile eta zuzendari artistikoa den Moses Pendletonen azken sorkuntza, Lewis Carrollen Alizia herrialde miresgarrian mitikoan inspiratzen da. Ilusioa, akrobazia, magia eta fantasia, irudimenari hegan egiten uzteko gonbidapena da.

Arriaga Antzokian zazpi emanaldi egongo dira azaroaren 26tik abenduaren 1era bitartean: asteartetik ostiralera 19:30ean, larunbatean bi saio, 17:30ean eta 21:30ean, eta igandean 18:00etan.


19:30

ESTA TARDE EN MENTXAKA antzezlana Pabellón 6en

Pabellon 6, Deustualdea | Antzerkia

“Esta tarde en Mentxaka” istorioei buruzko istorio bat da: kontatzen ditugunak, besteek guri buruz sortzen dituztenak eta, batez ere, geure buruari kontatzen dizkiogunak. Baina, batez ere, berriz elkartzeko bidaiaren historia da: besteekin eta norberarekin, etxera betiko itzultzean. Ostiral eta larunbateko ekitaldiak 19:30ean izango dira eta eta igandekoa 19:00etan. Itxaso Quintana, Diego Pérez, Unai Izquierdo, Itxaso Gil, Markel Vázquez eta Josu Iriarte dira lan honetako protagonistak. Iñigo Cobo da dramaturgiaren arduraduna eta antzezlanaren zuzendaria.

ESTA TARDE EN MENTXAKA antzezlana Pabellón 6en Pabellon 6

“Esta tarde en Mentxaka” istorioei buruzko istorio bat da: kontatzen ditugunak, besteek guri buruz sortzen dituztenak eta, batez ere, geure buruari kontatzen dizkiogunak. Baina, batez ere, berriz elkartzeko bidaiaren historia da: besteekin eta norberarekin, etxera betiko itzultzean.

Ostiral eta larunbateko ekitaldiak 19:30ean izango dira eta eta igandekoa 19:00etan.

Itxaso Quintana, Diego Pérez, Unai Izquierdo, Itxaso Gil, Markel Vázquez eta Josu Iriarte dira lan honetako protagonistak. Iñigo Cobo da dramaturgiaren arduraduna eta antzezlanaren zuzendaria.