IGORRR + Master Boot Record + Imperial Triumphant taldeek kontzertua eskainiko du urriaren 3an 18:00etan Santana27 aretoan (Sala Gold).
Deustuko Erribera eta Zorrotzaurre artean dauden Lancor eta Consonni Pabilioiak desalojo eta berehalako eraisketaren arriskuan daudela jakinarazi dute Deustuko Erriberako auzokideek, eta horren aurrean, Elkartasun Afaria antolatzea erabaki dute ostiral honetan, urriaren 3an.
Donostia Zinemaldiko azken edizioan estreinatutako HASAN HADIren “THE PRESIDENT’S CAKE” filma egongo da urriaren 3an 19:00etan Alondigako Golem Zinemetan.
WOP Festivala egongo da urriaren 3an 19:30ean Stage Liven.
Antílopezek kontzertua eskainiko du urriaren 3an 21:00etan Azkena Aretoan.
Ciclonautas + Malaputa taldeek kontzertua eskainiko dute urriaren 3an 22:00etan Kafe Antzokian.
Stereorocks – bat gaua – Elena Barker + Tronis + /GÖO! Urriak 3, 01:00etan Kafe Antzokiko goiko partean.
OPEN Bio jaialdiak datorren irailaren 29tik urriaren 5era programa zabal eta askotarikoa eskainiko du Bilboko hianbat tokitan, herritarrak gonbidatuz beren hiriko arkitekturan eta hirigintzan modu aktiboan parte har dezaten. Bederatzigarren edizio honetan, 89 espazio eta eraikin irekiko dira asteburuan, orain arteko kopururik handiena. Jaialdia irailaren 29an hasiko da, hitzaldi batekin; BBK Kunan izango da, 18:00etatik aurrera. Elikadura-subiranotasunari eta hiriek beren elikagaiak ekoizteko duten gaitasunari buruzko hitzaldia izango da.
Alondigako Golem Zinemek Zinemaldiko azken edizioan estreinatutako film sorta bat aurkezten du, Donostiako Zinemaldiarekin lankidetzan. Oraingoan, zikloak bederatzi film ditu, Sail Ofizialean, Perlak, Horizontes latinos eta New Directors sailetan erakutsiak. Bi euskal ekoizpenekin hasi eta amaituko da zikloa. Irailaren 29an abiatuko da Asier Altunaren azken lana den “Karmele” filmarekin. Zuzendariak emakume setatsu eta ausart horren istorioa aurkeztuko du Bilbon.
Udal programa urriaren 2an hasiko da Otxarkoagako Udaltegian eskaini den Companyia del BAC-en Lear: entre la vida y la muerte lanarekin, eta abenduaren 18an agurtuko da Errekaldeko Udaltegian, Itxartu Antzerki Taldearen El zoo de las plumas antzezlanarekin.
URIBARRIKO JAIAK irailaren 26tik urriaren 5era izango dira!
ZORROTZAKO JAIAK irailaren 26tik urriaren 5era izango dira!
Vicente Blasco Ibáñez LA BARRACA antzezlana egongo da irailaren 3tik 5era 19:30ean Arriaga Antzokian. Istorio honek bizitza errealarekin lotzen gaitu, zentzumenen bidez sumatzen eta ulertzen dugunarekin.
¡AY, CARMELA! antzezlana egongo da irailaren 26tik 28ra eta urriaren 3tik 5era Pabellon 6en. Sanchis Sinisterra: “‘¡Ay, Carmela!’ arteak, gerraren basakeriari aurre egiteko eraiki duen manifestu bat da”. ¡Ay, Carmela! Ahazturaren kontrako garrasi bat da.Bi komiko txiro eta nekatuen istorioa da hau. Gerra Zibilean zonalde frankistan harrapatuta ikusiko dute euren burua eta ondorioz, derrigortuta, variete ikuskizun bat eskaini beharko diete tropa nazionalei eta Brigada Internazionaletako miliziarrei.
Bilboko Orkestra Sinfonikoa: EL MAR COMO INSPIRACIÓN kontzertua egongo da urriaren 2an eta 3an 19:30ean Euskalduna Jauregian.
Zorrotzako Jaietako Gaztetxeko kontzertuak: Irailak 26: Trotsky Vengaran + Doble Fuerza Urriak 3: Moonshine Wagon Urriak 4: Ilberri Artikulo 30 Gatazka Urriak 5: Trapala Bajos Fondos
Zorrotzako Jaietako kontzertuak: Irailak 26: Kresala Irailak 27: orquesta Versus Irailak 28: forró tailera + Forró Goxua Urriak 3: Trikizio erromeria Urriak 4: Xsakara + Bad Sound System Urriak 5: Dj Ismeder
URIBARRI ETA MATIKOKO Jaietako kontzertuak: Irailsak 26: Akerbeltz erromeria Irailak 27: Kokein + Ziztada & Rlantz eta Komadü Urriak 2: Somak Urriak 3: Chuleria Joder + Akatz Urriak 4: Bidean erromeria