Julián Pacomiok "TODA LA LUZ DEL MEDIODÍA" ikuskizuna aurkeztuko du urriaren 26an 19:00etan Harrobian. ESTREINALDIA EAEn. La Trilogía del Sol trilogiaren bigarren zatia da Toda la luz del mediodía. Trilogia hau eguzkiaren argiaren, eguerdiko orduaren eta iluntasunen inguruko imajinarioari buruzko ikerketa bat da. Lehenbiziko zatian, rave-aren ideia, eta gorputzak festa batean, egunsentian, nola dauden aztertu zen. Toda la luz del mediodía lanak, berriz, nekazarien bazkalaurreko siestari begiratzen dio, udako eguerdiko bero jasanezinari, eguzkiaren demonio eta mitoei eta haien iluntasun guztiei.
Udal programa urriaren 2an hasiko da Otxarkoagako Udaltegian eskaini den Companyia del BAC-en Lear: entre la vida y la muerte lanarekin, eta abenduaren 18an agurtuko da Errekaldeko Udaltegian, Itxartu Antzerki Taldearen El zoo de las plumas antzezlanarekin.
Jaialdiak, urriaren 16tik 26ra, hamar eguneko programazioan zehar, hiru estreinaldi absolutu eta lau euskal estreinaldi eskainiko ditu, dantza/performance, dramaturgia berriak edo antzerkia bezalako diziplinekin. Jaialdiak inklusioarekin eta aniztasunarekin duen konpromisoa indartzen du, hainbat gai eta errealitate jorratzen dituzten proposamen artistikoak hartuz.
| Urtarrila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |