Cabacas auziaren balizko artxibatzearen aurrean justizia eskatu dute Iñigorentzat

uriola.eus 2016ko abe. 2a, 11:47

Ehunka lagun kalera atera ziren atzo arratsaldean, abenduak 1, Iñigo Cabacasen auzian "injustiziekin bukatzea" exijitzeko eta bere senide zein lagunei babesa agertzeko. Ana Torres epaileak datorren astean erabakiko du epaiketa egin edo auzia artxibatuko duen.

Cabacas auziaren ikerketa ixtearen beldur dira familia eta lagunak "txarrena espero" dutelako, kasua artxibatzea. Hain zuzen ere, asteartean, abenduak 6, amaitzen da instrukzio fasearen sei hilabeteko luzapena eta ondorioz, Ana Torres epaileak epaiketa egin edo kasua artxibatzea erabaki beharko du datorren astean bertan. Egoera honen aurrean, Iñigo Cabacasen senide eta lagunak ikerketa ixtearen beldur dira eta "injustiziatzat" jo dute kasuaren balizko artxibatzea. Hori dela eta, atzo arratsaldean manifestazioa egin zuten ehunka herritarrekin batera Bilboko kaleetan barrena, Iñigo Cabacas injustizia gehiagorik ez lelopean.

Martxa Iñigo Cabacas zauritu zuten lekuan bertan hasi zen, Maria Diaz de Haroko kalezuloan, eta ibilbide osoan zehar "Iñigorentzat justizia" eskatzen zuten oihuak nagusitu ziren. 

Bizkaiko Justizia Jauregira heltzean, Iñigo Gogoan plataformako kidea den David Gonzalezek adierazi zuen 4 urte eta 7 hilabete pasatu direla Iñigo gabe, "justizia gabe". Instrukzio fasea sei hilabetez luzatzea lortu bazuten ere, gogora ekarri zuen "intrukzioa ez dela epaiketa bat, Iñigok ez duela oraindik epaiketarik izan eta baliteke inoiz ez izatea".

Hain zuzen ere, ekainean bukatu behar zen instrukzio fasea baina familiaren defentsako abokatuak honen luzapena eskatu zuen, “proba guztiak ez zirelako egin eta egia osoa ezagutzen ez delako”. Momentu hartan bi helegite jarri zituzten; lehenengoa Ugarteko ezizenaz ezaguna den ertzainburuaren inputazioa eskatzeko; eta bigarrena, El Correo agerkarian elkarrizketa bat eskaini zuten inputatutako poliziek berriro deklaratzea eskatzeko. Elkarrizketa hartan Iñigo zauritu zuten egunean ertzain gehiagok egin zutela tiro adierazi zuten, epailearen aurrean horrelakorik esan ez zuten arren.

Helegiteak jarri zituztenetik 6 hilabete igaro direnean, "inolako erantzunik jaso ez dutela" gogor salatu zuten; "familiarekiko begirune falta" azpimarratuz.

Argazki gehiago

@inigogogoan  

 

[2016-12-01] Manifestazioa egingo dute gaur 'Iñigo Cabacas, injustizia gehiagorik ez' lelopean

[2016-11-30] Arrisku larri baten aurrean gaude; gerta liteke kasua artxibatzea eta epaiketarik ez egitea 

[2016-11-08] Iñigo Cabacasen familia ikerketa ixtearen beldur da, epaitegien jarreraren aurrean

[2016-07-13] 'Cabacas auzia' Europako Parlamentura eramango dute senide eta lagunek

[2016-06-30] Iñigo Cabacasen familiak "ez du etsiko" semearen hilketaren kasua argitu arte

[2016-06-06] Epaileak beste sei hilabetez luzatu du Cabacasen auziaren instrukzio fasea

[2016-06-06] Gaur erabakiko dute Cabacasen auziaren etorkizuna

[2016-06-03] Kideei gezurretan ibiltzea leporatu dieten ertzainek berriro deklaratzea eskatu du Iñigo Cabacasen familiak

[2016-04-10] Iñigo Cabacasen heriotzaren laugarren urteurrenean justiziaren aldarria nagusi

[2016-04-08] Oroimenak eta justizia eskaerak bat egingo dute Cabacasen heriotzaren 4.urteurrenean

[2016-04-08] Cabacas auzia, lau urte eta epaiketara ezin iritsiz

[2016-04-06] LAB: "Lau urte daramate Cabacasen senitarteko eta lagunek justizia eskatzen"

[2016-04-05] Cabacas auzia, lau urte "lotsagarri eta mingarri"

[2016-04-05] “Mingarria da Iñigo Cabacasen erailketaren arduradunik eza urtero salatu beharra”

[2016-03-01] Iñigo Gogoan: "Lau urte eta ez dago epaiketarik, eta baliteke ez egotea"

[2016-02-29] "Injustizia egoera lazgarria" salatuko dute Cabacasen senide eta lagunek

[2016-02-22] Cabacas hil zuen operatiboko buruak hildakoaren familiari 777.000 euro eskatu dizkio

[2016-02-10] Cabacas auzian beste ertzain bat inputatu du epaileak

[2015/06/26] Aresen izendapena Memoriaren Institutuan "ilogikoa" eta "mingarria" da Cabacasen hurkoentzat

[2015/06/17] 'Ugartekok' hiru urteren ostean deklaratzea "ulertezina" eta "lazgarria" da Iñigo Cabacasen lagun eta senideentzat

[2015/06/16] Cabacas kasuaren baitan 'Ugartekok' lekuko gisa deklaratuko du bihar Cabacas kasuaren baitan 'Ugartekok' lekuko gisa deklaratuko du bihar

[2015/04/09] Iñigo Cabacas, 1.095 egun erantzukizunak argitu gabe

[2015/03/24] Udalak Iñigo Cabacas omenduko du ostiralean

[2015/02/12] "Hiru urte eta gero beharrezkoa da honekin bukatzea; gurasoengatik eta Iñigogatik"