Cabacas auziak instruzio fasean jarraitzen du Iñigo hil zutenetik ia bost urte pasatu direnean. Gaur, beste bi ertzain auzitegira joan dira deklaratzera familiak eskatuta. Honen aurrean, Jone Goirizelaia abokatua pozik agertu da helegitea onartu izanagatik, baina azpimarratu du, bi ertzainen deklarazioa ia urtebete eskatu zutela: "Diligentzia honen garrantzia gure idatzian aurkeztu genuen eta instruktoreak ezezko eman zigun; beraz orain audientziak helegitea onartzean ikusi da lekuko hauen deklarazioa garrantzitsua dela".
Goirizelaiak gehitu du, gaurko deklarazioak eta gero ikusiko dutela ea froga gehiago eskatu behar dituzten edo prozedurak eskatzen duen beste fase bati ekin, eta ahozko epaiketa prestatzen hasi.
Familiari begira abokatuak azaldu du "nekatuta" daudela prosezua "oso astiro" doalako. Haien froga gehienak ez direla kontuan hartu gaitzetsi du eta bere ustez fiskalaren jarrera ez da "behar zena" izan: "Ez ditu frogak eskatu eta guk eskatu ditugunean, kontra azaldu da askotan".
Bere aldetik, Iñigo Cabacasen aitak, Manu Cabacasek erantsi du "desolaturik" daudela eta ez dutela ulertzen fiskalen eta epaileen jarrera. "Justizia kenduko digute, baina egia ez, mundu guztiak dakielako zer gertatu zen".
Protestak epaitegiaren kanpoaldean
Iñigo Gogoa Herri Ekimenak deituta, elkarretaratzea egin dute epaitegi aurrean, Buenos Aires kalean, 09:30etatik 10:00etara. Bertan egon dira herri ekimeneko kideak, Iñigoren senide eta lagunak eta beste hainbat norbanako.
[2016-12-01] Manifestazioa egingo dute gaur 'Iñigo Cabacas, injustizia gehiagorik ez' lelopean
[2016-11-08] Iñigo Cabacasen familia ikerketa ixtearen beldur da, epaitegien jarreraren aurrean
[2016-07-13] 'Cabacas auzia' Europako Parlamentura eramango dute senide eta lagunek
[2016-06-30] Iñigo Cabacasen familiak "ez du etsiko" semearen hilketaren kasua argitu arte
[2016-06-06] Epaileak beste sei hilabetez luzatu du Cabacasen auziaren instrukzio fasea
[2016-06-06] Gaur erabakiko dute Cabacasen auziaren etorkizuna
[2016-04-10] Iñigo Cabacasen heriotzaren laugarren urteurrenean justiziaren aldarria nagusi
[2016-04-08] Oroimenak eta justizia eskaerak bat egingo dute Cabacasen heriotzaren 4.urteurrenean
[2016-04-08] Cabacas auzia, lau urte eta epaiketara ezin iritsiz
[2016-04-06] LAB: "Lau urte daramate Cabacasen senitarteko eta lagunek justizia eskatzen"
[2016-04-05] Cabacas auzia, lau urte "lotsagarri eta mingarri"
[2016-04-05] “Mingarria da Iñigo Cabacasen erailketaren arduradunik eza urtero salatu beharra”
[2016-03-01] Iñigo Gogoan: "Lau urte eta ez dago epaiketarik, eta baliteke ez egotea"
[2016-02-29] "Injustizia egoera lazgarria" salatuko dute Cabacasen senide eta lagunek
[2016-02-22] Cabacas hil zuen operatiboko buruak hildakoaren familiari 777.000 euro eskatu dizkio
[2016-02-10] Cabacas auzian beste ertzain bat inputatu du epaileak
[2015/06/16] Cabacas kasuaren baitan 'Ugartekok' lekuko gisa deklaratuko du bihar Cabacas kasuaren baitan 'Ugartekok' lekuko gisa deklaratuko du bihar
[2015/04/09] Iñigo Cabacas, 1.095 egun erantzukizunak argitu gabe
[2015/03/24] Udalak Iñigo Cabacas omenduko du ostiralean
[2015/02/12] "Hiru urte eta gero beharrezkoa da honekin bukatzea; gurasoengatik eta Iñigogatik"