Defentsak behin eta berriz eskatu du ertzain ezberdinen inputazioa, haien artean Ugarteko arduradunarena, “cargar con todo” agindua eman zuelako, kalezuloan inolako istilurik ez zegoela argi bazegoen ere. Hainbat informazio berri ertzain batzuek El Correo egunkarian emandako elkarrizketa baten ondoren ezagutu dira, eta defentsak ertzain hauei deklarazioa berriro hartzea eskatu duenean. Eskaera hauek ez dute erantzunik izan eta aldiz abenduaren 6rako Instrukzio Epaitegiak auziarekin zer egin erabaki beharko du.
Zer nolako egoeraren aurrean uzten gaitu honek?
Gure ustez arrisku larri baten aurrean gaude; gerta liteke kasua artxibatzea eta epaiketarik ez egitea.
Hori da une honetan salatu nahi duguna: Iñigoren erailketa ezin da artxibatu!
Ezin da arduradun polizial eta politikorik gabe kasu hau itxi. Horrek inpunitatearen aurrez aurre jarriko gintuen. Eta hainbatetan salatu duguna ziurtatuko litzateke; arduradunak estaltzen ari dira batzuen eta besteen artean. Eta are larriagoa dena; inork ez du ezer egingo hau berriro gerta ez dadin. Gomazko piloten erabileraren debekurik ez dugu, Iñigoren erailketaren arduradunik ez dugu. Beraz, zeinek ziurtatzen digu hau berriro gertatuko ez denik?
Hurrengo egunetan instrukzio epaitegiak kasuarekin aurrera egin (eta epaiketa egitea) edo artxibatzea erabakiko du. Eta gu beldur gara. Txarrena espero dugulako.
Beraz, gure deialdia argia da; kalera atera gaitezen inpunitatearekin bukatzeko, kalera atera gaitezen kasua ezin dela artxibatu ozen esateko.
Horregatik, hurrengo ostegunean abenduak 1, Injustizia gehiagorik ez lelopean mobilizazio bat deitu dugu Indautxuko Kirruli tabernatik Bilboko epaitegietara arratsaldeko 19:00etan. Mezu argi bi zabaltzeko: “Injustizia gehiagorik ez” eta “Inpunitateari STOP”.
[2016-11-28] Manifestazioa deitu dute ostegunean 'Iñigo Cabacas, injustizia gehiagorik ez' lelopean
[2016-11-08] Iñigo Cabacasen familia ikerketa ixtearen beldur da, epaitegien jarreraren aurrean
[2016-07-13] 'Cabacas auzia' Europako Parlamentura eramango dute senide eta lagunek
[2016-06-30] Iñigo Cabacasen familiak "ez du etsiko" semearen hilketaren kasua argitu arte
[2016-06-06] Epaileak beste sei hilabetez luzatu du Cabacasen auziaren instrukzio fasea
[2016-06-06] Gaur erabakiko dute Cabacasen auziaren etorkizuna
[2016-04-10] Iñigo Cabacasen heriotzaren laugarren urteurrenean justiziaren aldarria nagusi
[2016-04-08] Oroimenak eta justizia eskaerak bat egingo dute Cabacasen heriotzaren 4.urteurrenean
[2016-04-08] Cabacas auzia, lau urte eta epaiketara ezin iritsiz
[2016-04-06] LAB: "Lau urte daramate Cabacasen senitarteko eta lagunek justizia eskatzen"
[2016-04-05] Cabacas auzia, lau urte "lotsagarri eta mingarri"
[2016-04-05] “Mingarria da Iñigo Cabacasen erailketaren arduradunik eza urtero salatu beharra”
[2016-03-01] Iñigo Gogoan: "Lau urte eta ez dago epaiketarik, eta baliteke ez egotea"
[2016-02-29] "Injustizia egoera lazgarria" salatuko dute Cabacasen senide eta lagunek
[2016-02-22] Cabacas hil zuen operatiboko buruak hildakoaren familiari 777.000 euro eskatu dizkio
[2016-02-10] Cabacas auzian beste ertzain bat inputatu du epaileak
[2015/06/16] Cabacas kasuaren baitan 'Ugartekok' lekuko gisa deklaratuko du bihar Cabacas kasuaren baitan 'Ugartekok' lekuko gisa deklaratuko du bihar
[2015/04/09] Iñigo Cabacas, 1.095 egun erantzukizunak argitu gabe
[2015/03/24] Udalak Iñigo Cabacas omenduko du ostiralean
[2015/02/12] "Hiru urte eta gero beharrezkoa da honekin bukatzea; gurasoengatik eta Iñigogatik"