Josemi Arribalzaga: “Paregabea izan litekeen arren, parke eskasa da Etxebarriakoa”
2017-03-10 10:14 JendarteaBere lantegia ordezkatu zuen parkeaz ikerketa egin du Josemi Arribalzagak. Eta larritu da. Etxebarriakoa ez da parkea, parke paregabea izateko Bilbo galtzen ari den aukera baizik.
Carlos Orue, ahotan gehien ibilitako alkatea (I)
2017-02-27 17:08 Begoñako alkateen artean zer esan handiena eman zuenetako bat Carlos Orue Olabarria izan zen. Oposizio latza egin zuen eta hari are gogorrago egin zioten. Baina horrez gain, nortasun handia erakutsi zuen kinka guztietan. Batzuetan, handiegia.Areto bete jenderen aurrean aurkeztu du Agirreazkuenagak bere liburu berria
2017-02-16 07:51 Kultura-aisialdiaJende asko batu zen atzo Bilboko Poza kaleko Elkar aretoan Joseba Agirreazkuenaga katedratikoaren liburu berriaren aurkezpenean.
Deustuko lehenengo euskarazko kronika prentsan (1914)
2017-02-08 09:07Deustua 1914ko martxoaren 20an sartu zen euskarazko kazetaritzaren historian. Egun hartan argitaratu zen aurkitu dugun herriko albisterik zaharrena. Euzkadi egunkarian agertu zen eta egileak 'Ibarrekolanda' sinatu zuen.
Begoñako errotak eta tabernak (1640)
2017-01-25 08:381640an Begoñan azaldu zen Korrejidorearen Tenientea. Bizkaiko gainerako herrietan bezala, gurean ere fielen (alkateen) lana eta industria zein zerbitzuen jarduna ikuskatu zituen. Horrela, Begoñaren argazki bitxia laga zigun.
Benita Unamunoren etxetxoa
2017-01-12 08:00 JendarteaMigel Unamunok uda batzuk eman zituen Deustuan gaztetan, amamaren oporretako etxetxoan. Berak aitortu zuenez, betiko iltzaturik gelditu zitzaizkion gomutan, umeetako oroitzapenek bakarrik lor dezaketen moduan.
Bilbo irudikatzeko beste armarri bat (1931)
2016-12-20 18:02Azaroaren 24an Bilboko Udalak bere armarria legearen moldeen arabera finkatu zuen. Armarri zaharra da, gutxienez XVI. mendetik hona San Antoneko eliza eta zubia erakutsi ditu eta. Denok ezagutzen dugu. Gaur txoko honetara beste bat ekarriko dugu. Ez zuen biderik egin, baina leku bat merezi du.
Gerardo Bilbao, futbolari, txapeldun eta erbesteratu politikoa (eta II)
2016-12-05 09:10 IritziaGerardo Bilbao (1907-1982) deustuarraren kirol ibilbidea jorratzen ari gara. Aurreko atalean gerra aurreko jarduna laburbildu genuen, Arenas eta, batez ere, Athleticen egindako balentriak. 1936ko kolpe militarrak zeharo aldatu zion bizitza.
Santa Zezilia Begoñan
2016-11-21 09:07 Iritzia1857ko azaroaren 22an Bilboaldeko musikazaleek Santa Zezilia omendu zuten egundoko kontzertua emanda. Denetara 80tik gora lagunek hartu zuten parte. Musika saio bikain hartarako Begoñako eliza hautatu zuten. Izan ere, harreman estua eduki du beti santutegiak musikarekin.
Gerardo Bilbao, futbolari, txapeldun eta erbesteratu politikoa (I)
2016-11-04 07:45Athleticeko hamaikakorik loriatsuenetako batean jokatu zuen Gerardo Bilbao deustuarrak. Liga bi eta kopa bat irabazi zituen, horra hor uzta joria. Athleticen ez ezik, Arenasen eta Bartzelonan jokatu zuen, baita euskal selekzioarekin eta Kataluniakoarekin ere. Egindakoak egin arren, ia ezezaguna da gure artean. Segurutik, bizitzaren erdia baino gehiago Euskal Herritik kanpo eman zuelako, Venezuelan erbesteraturik.
kaixo Hektor. bat nator Patxirekin, zorionak. Uriola.eus-en istorio interesgarriak topatzen dira, Bertonen gisan eta abar. Ez dakidana da pentsatu...
»» Athleticen gaineko lehenengo euskarazko albistea ...