Begoñako tranbian tiroka (1916)
2016-10-13 16:45Ez da erraza azaltzen 1916ko urriaren 16ko arratsaldeko ordu bietan Begoñako tranbia Dolaretxetik elizarako tartean ikusi zutenen harridura. Tranbiatik jaisteko nasan gizon bi auskan ziharduten, elkarri oratuta. Tiro hotsak entzun ziren baina borrokan segitu zuten, harik eta gizonetako bat tranbiatik jausi zen arte. Ernesto Bengoa zen, diputatu errepublikazalea. Tranbian gelditu zenak, ostera, Carlos Oruek, Begoñako alkatea izandakoak, bala zauri bi zeuzkan soinean.
Deustuko lehenengo sozialistak (1897)
2016-07-11 08:59 IritziaSozialismoaren aldeko borrokak aspaldiko sustraiak ditu gurean. Hain zaharrak ezen Deustuan eratu zen lehenengo alderdi politiko garaikidea alderdi sozialista izan baitzen. Hala ere, ez zuen babes sozial handirik eskuratu.
Begoñatik Kubara (1896)
2016-06-21 10:16 Iritzia1896an Kubara abiatu zen Garellano batailoia, matxinada independentista menderatzera. Begoñan bedeinkatuta eta eskapulario bana hartuta joan ziren zortzi haiek, kapitalaren interesak defendatzera aberria zaintzen zutelakoan.
Sari-ehiztariak Deustuan
2016-06-13 09:06 IritziaGiza-ehizak Mendebaldeko pelikuletako kontua ematen du, baina gurean ere izan ziren legez kanpokoak atxilotzearren diru sariak. 1799ko araudi zorrotz batek herritarrak elkar salatzera eta atxilotzera sakatu zituen. Bandolerismoaren urrezko aroa hasi berria zen.
Begoñako kanposantuaren gaineko jakingarriak
2016-05-23 09:06 IritziaBegoñako herria 1925eko urtarrilaren 1ean desagertu bazen ere, zutunik zeuden haren ikur guztiak eta bizirik begoñarrak eurak, jakina. Ehun urte bete orduko ikur guzti haiek desagertu dira. Azkena, kanposantua, laster baten Bilboko Udalak eraitsiko du eta.
1916, futbola Deustuan indartu zen urtea
2016-05-10 09:12 IritziaDeustuko futbol taldearentzat urte erabakigarria izan zen 1916. Batetik, Bizkaiko bigarren mailako txapeldun gelditu zen eta lehenengo mailara igotzekotan egon zen. Bestetik, futbol zelaia atondu zuten. 1917ko urtarrilean ireki zuten.
Hizkuntza politika, Begoñako elizatik ikusita (1844-1938)
2016-04-18 07:57Ehun urte baino gutxiago behar izan zuen euskarak Begoñako elizako sermoietako hizkuntza bakarra izatetik galarazota izatera igarotzeko. Bidean, mespretxuak, kriminalizazioak, bazterketa eta debekuak jasan zituen. Ehun urte, beraz, euskara isilarazi eta gaztelania inposatzeko.
1861eko Deustuko estropada, ingelesen ikuspegitik
2016-04-04 09:10 Iritzia1861eko irailean trainerilla eta batel estropada jokatu zuten Ibaizabaleko uretan, Bilboko Areatza eta Lutxanako zubia bitartean. Jakin-min itzela eragin zuen inguruotan, baina baita atzerrian ere. Ikusi besterik ez dago zelako oihartzuna egin zioten Ingalaterrako prentsan.
Zumalakarregiren azken proklama, Begoñatik
2016-03-12 17:30 JendarteaHamaika kontu esan dira eta makina bat idazlan idatzi Zumalakarregi Begoñan egon zeneko egunen gainean. Bertan zauritu eta aste bigarrenean hil zen, Zegaman. Hala ere, ez da batere ezaguna Begoñatik bilbotarrei idatzi zien proklama, bere bizitzan argitaratu zuen azkena.
Deustua 1879-1911, herria goitik behera aldatu zen unea
2016-03-01 10:37 IritziaBigarren karlistada amaitu eta gero, Deustuan aldaketa itzelak gertatu ziren. Garapen kapitalistari ateak ireki eta herritarren bizimodua zeharo aztoratu zen. Lege Zaharreko nekazaritza eta artisautza bigarren mailan gelditu ziren industria jaio berriaren alboan.
kaixo Hektor. bat nator Patxirekin, zorionak. Uriola.eus-en istorio interesgarriak topatzen dira, Bertonen gisan eta abar. Ez dakidana da pentsatu...
»» Athleticen gaineko lehenengo euskarazko albistea ...