Espainiako erregeak Azkoiendik euskaraz
2015-08-03 09:511875eko urtarrilean Deustuko leku batzuetan euskara hutsezko kartelak agertu ziren. Nork jarri zituen? Euskal Herrian Euskarazkoek akaso? Euskararen talibanak ote? Edo, errealistagoak izanda, haren laguntzaile Yodak agian? Ez, jaun-andreok. Deustuko alkatearen aginduz paratu zituzten paperok, nork eta gobernadore zibilak hala eskatuta Espainiako Erregearen mezua zabaltzeko. Munduaren aldrebesa!
Kirikiñok batutako kopla zaharrak
2015-07-15 20:491913an Ebaristo Bustintza Kirikiñok kopla zahar sorta bat argitaratu zuen Euzkadi egunkarian. Orotara, hogeita hiru ziren. Bada, lehenengo biak gure herriarekin lotuta dagoz. Nahi duzu jakin zeintzuk ziren?
Done Peri eguna, borroka eguna
2015-07-07 09:29 IritziaDone Peri edo San Pedro da Deustuko santu patroia. Elizakoa eta, gurean lehenengo herriak eliztarren elkarte gisa eratu ziren heinean, herrikoa. Ondorioz, egun handia izan zen urte askotan ekainaren 29a. Are borroka eguna bilakatu arte ere.
Txomin Betolaza, abertzaletasunari bertsotan
2015-07-01 08:15Berriro ere hartu dugu Txomin Betolaza Begoñako bertsolaria hizpide. Iazko azaroko BERTONen eta Uriolan haren berri eman genuen. Orain, jakingarri berriak dakartzagu, batez ere politikagintzari lotuta. Abertzalea izan zen Betolaza, eta sarritan kantatu zuen mitin eta ekitaldi politikoetan. Begoñan be bai. Eta aurreko BERTONeko Maria Aizpuru bezalaxe, ha be salatu egin zuten Gora Euskadi askatuta! deiadarra egin izanagatik.
Deustuarrak 1845eko dantza agerraldi bitxian
2015-06-04 16:28Ez dago zalantzarik. Dantzak leku nabarmena eduki zuen Lege Zaharreko euskal gizartean, oro har Europan eta are mundu osoan ere eduki zuen bezala. Deustuan ezaguna da herriko andreek Ofrenda Egunean dantzatzen zuten soka-dantza. Gaur mutilek 1845ean egindako dantzaldiaren berri dakargu.
Jose Landazabal Uriarte, Lakatos, Athleticen eta Bartzelonan jokatu zuen lehenengoa
2015-05-29 09:34 KirolakAthleticek eta Bartzelonak indarrak neurtuko dituzte, beste behin, Kopako finalean. Arerio zaharrak dira talde biak, zaharrak eta handiak direlako klub biak. Badira, izan, talde bietan aritu diren futbolariak. Ernesto Valverde bera, esate baterako. Edo Ezquerro, Jon Andoni Goikoetxea, Xabi Eskurtza, Alexanko, Jesus Garai mitikoa... Baina guztietan lehenengoa, antza denez, Jose Landazabal Uriarte (1898-1970) bilbotarra izan zen. Izen horrekin barik, Lakatos bezala igaro da historiara. Hona hemen bere ibilbidea.
Maria Aizpuru, lehenengo emakume abertzale presoa
2015-05-13 09:05Abertzaletasuna eta espetxea, zoritxarrez, oso lotuta egon dira, hasiera-hasieratik gaur arte. Abertzale asko giltzapetu ditu Espainiako estatuak 1895ez geroztik. Guztiok daukagu buruan nor izan zen arrazoi politikoen ondorioz espetxeratu zuten lehenengo gizon abertzalea. Baina lehenengo emakumea?
Ama Birjinaren mirariak deustuarrei
2015-05-08 08:40Euskal Herrian mirarigilerik egon bada, hori Ama Birjina izan da. Garai batean ohikoa zen fededunak eta fedegabeak aho bete hagin uztea, hain sinesgaitzak ziren haren egintzak. Deustuar batzuk ere mesedetu zituen Andra Mariak. Baina Andra Maria zen ala Mari jainkosa zaharra?
Eskerrik asko zuri Itxaso, datu piloa eman duzulako. Horixe emakume ausarta izan zela. Gomutan daukat zuk diozun argazkia, Berton aldizkarian...
Erantzuna | Maria Aizpuru, lehenengo emakume abertzale presoa