Patakon Begoña aldean, herri literaturan
2016-02-09 17:33 IritziaManuel Antonio Madariaga, Patakon, behin baino gehiagotan egon zen Begoñan. Seguru. Haren senideak gurera etorri ziren eta txakolindegi ospetsua eduki zuten Matikon. Eta herri literaturak ere hona ekarri zuen.
Petrikiloak, medikuen konpetentzia
2016-01-31 08:00Beste jarduera kualifikatu asko bezala, gizonezkoek euren buruei erreserbatu zieten medikuntza mende askotan Europako Mendebaldean. Eta, hala ere, ikasbiderik egin izan ez zuten emakume askok zeregin horretan jardun zuen, osagile eta zirujauei konpetentzia eginda. Deustuan, adibidez.
Heriotza eta boterearen antzerkia Boluetako Zubibarrin (1778)
2016-01-16 11:051778ko abuztuaren 6ko goizaldean gizon multzo bat agertu zen Boluetako Zubibarrin. Taketa paratu zuten lurrean eta, haren gainean, gako bati atxikitako burdinazko farol baten sartuta, giza burua laga zuten, handik igarotzen ziren guztien ikusgarri. Boterearen antzerkiaren azken atala zen.
Rafaela Iturriaga 'Aztua' eta Inkisizioa (eta II)
2016-01-11 16:15 JendarteaAzaroko PREST! aldizkarian 1786an Rafaela Iturriagaren aurka abiatutako ikerketen berri eman genuen. Aztua edo aztia zelakoan auzipetu zuten, galdu edo ostutako gauzak aurkitu, gaixoak sendatu eta urrun zirenen berri jakiteko gauza zelako. Zigortu ere egin zuten, baina zigorra bertan behera gelditu zen 1790ko uztailaren 19ra arte.
Jauntxoak herriari osten: Begoñako Artetxueta mendia (1776)
2015-12-16 20:41Lapur berba erabiltzen dugunean bidean atera eta poltsa emateko agintzen zuten bandoleroak etortzen zaizkigu burura. Baina ostu, benetan ostu, antzina eta orain, ahaltsuek egin izan dute. XVII. eta XVIII. mendeetan, Begoñan eta albo-herrietan, jauntxo eta merkatarien kasta lur sail zabalaz jabetu zen. Hona hemen lapurreta horietako bat, baina ustela, herriak eragotzi zuen eta.
Rafaela Iturriaga 'Aztua' eta Inkisizioa (I)
2015-12-04 08:36'Aztua' esaten zioten, ahaztutakoa aurkitzeko gai zelako. Ahaztutakoa, galdutakoa, ostutakoa, eta desagertutakoa topatzeko gauza zen, baita urrutiko pertsonen berri jakiteko eta gaixotasun gaiztoak sendatzeko ere. Aztua edo aztia, beraz, emakume ahaltsua zen Rafaela Iturriaga eta horregatik hiru bider auzipetu zuen Inkisizioak, demonioarekin itunak egiten zituelakoan.
Begoñako Ama Birjina Rociokoaz mozorrotu zutenekoa
2015-11-10 18:391937 urte ankerra izan zen gurean. Gerra latza, etxean. Hildakoak, ihes egindakoak, gosea eta errepresioa. Baina, horrez gain, Fermin Irigarai 'Larreko' nafarrak garai hartaz idatzi zuen bezala, gerla urte, gezur urte. Gezurra nagusitu zen Begoñako Ama Birjina ikutu arte. Celina Ribechini historialariak zabal jaso du bere liburu berrian.
Gure iraganaldiko emakume langileak
2015-11-03 08:45Adinean gora goazenontzat “sus labores” esaldia ezaguna da: emakumearen ogibidearen atalean jarri beharreko erantzuna zen frankismoan. Horrek ez zuen esan nahi andreek ez zutela lanik egiten, lan hori sektore jakin batzuetara bideratuta zegoela baizik. Are gehiago, lan hura ez zen ikusten, gehienbat etxe barruan egiten zelako. Eta gehienetan ez zen kobratzen. Tradizioaren izenean ezarri bazuten ere, zapalkuntza horrek ez zeukan aurrekaririk.
Artxanda denen esku jarri zuen funikularra
2015-10-21 11:00 IritziaUrrian ehun urte bete dira Artxandako funikularrak lehenengo bidaia egin zuenetik. Proiektu handia izan zen, tren zerbitzua ez ezik goialdean aisialdirako instalazioak atondu zituztelako. Harrera beroa egin zioten begoñarrek eta bilbotarrek.
Deustua, XVI. mendeko kronika batean
2015-10-11 18:03XVI. mendean idatzi bide zuten Ibarguen-Cachopin kronika. Bertan Bizkaiaren gaineko hamaika kontu islatu zituzten egileek. Tartean badira Deustuaren gaineko jakingarriak.
kaixo Hektor. bat nator Patxirekin, zorionak. Uriola.eus-en istorio interesgarriak topatzen dira, Bertonen gisan eta abar. Ez dakidana da pentsatu...
»» Athleticen gaineko lehenengo euskarazko albistea ...