EH Bilduk konferentzia politikoa egingo du larunbatean, hilak 17, Euskalduna jauregian, 9:15ean hasita.
Irailaren 17an, larunbata, Beti Jai Alai Taldeko Musikariak itxiko dute aurtengo “Plazarik Plaza” edizioa (13:00etan, auzoko kaleetan zehar); eta Ibai-Ega Dantza Taldeak, Lizarratik etorritako dantza taldeak, eta Beti Jai Alai Dantzari Taldeak, kalejira egingo dute elkarrekin (18:30ean). 19:00etatik aurrera, bi taldeek dantza emanaldi batekin agurtuko dute eguna (Sabino Arana, 50).
Guztira, tokiko 22 konpainia protagonista dituzten 63 kultur proposamenek osatzen dute “Eszena Kalera” Irailak 17, 13:00etan. Uribarri (Eskolako landa). OIHULARI CLOWN - Hor konpon
Guztira, tokiko 22 konpainia protagonista dituzten 63 kultur proposamenek osatzen dute “Eszena Kalera” Irailak 17, 18:00etan. Masustegi (Eliza Parkea). XILIPURDI - Pepa eta Kutxo pailazokeriak
Guztira, tokiko 22 konpainia protagonista dituzten 63 kultur proposamenek osatzen dute “Eszena Kalera” Irailak 17, 18:00etan. Ibarrekolanda (Kontserbatorioaren ondoko plaza) SINVERGÜENZAS EXPRÉSATE - Lo que me sale de la concha
Bilboko Udalak, urteko 365 egunetan kultura eta diziplina guztiak hiribilduko bizilagunengana hurbiltzearen aldeko apustuan, ekimen berri bat jarri du abian: “Ibaiondo Dantzan”. LARUNBATA, HILAK 17, GAS PLAZAN • MATXALEN BILBAO (19:00 horas)“Fugas” Fugas lanak taldearen ideiaren inguruan hausnartzen jarraitzen du, GEAR hiri-espazioetarako aurreko piezan landu zen ideian; azken horretan, engranajeen, migrazioen eta konposizio eskultorikoen irudiak landu ziren sorkuntza-iturri gisa. Beste ikuspegi batetik, Fugasek harreman-modu berriak formulatzen ditu, hainbat mendekotasun-mota antolatzen ditu Kontzeptu berari buruzko hainbat egoera zabaltzen ditu: “Taldea”. Chopin eta Bachen musikaren bidez, antolaketa eta konposizio eskultorikoen irudiak lotzen dira Fugas lanean. Konposatzaile horiek sormen-kliskagailu modura erabiltzen dira atmosfera atenporala eraikitzeko, non erreferentzia klasikoak egungoekin alderatzen baitira, non Chopinen -ntasuna eta Bachen indarra alderatzen baitira. Bidaia zirraragarri eta laburra. • CÍA. MOVEO (19:30 horas)“Echoes” Konpainiak 15 urte bete dituenean dator “Cía Moveo”ren lan berria, eta errealitatearen eta -kzioaren arteko harremanari buruzko trilogia baten barruan dago. Nondik jaiotzen dira gure ekintzak, gure gogoetak, gure desirak? Geureak dira ala inguratzen gaituen munduaren oihartzunak dira? ECHOESek modu ludikoan eta ironikoan jorratzen du indibidualtasun-nahia eta gure arteko harremanak/elkarreraginak, hizkuntza ¬siko batean, antzerkia, dantza eta akrobazia nahasiz, esperientzia kolektibo batean.
Guztira, tokiko 22 konpainia protagonista dituzten 63 kultur proposamenek osatzen dute “Eszena Kalera” Irailak 17, 19:00etan. Ibarrekolanda (Kontserbatorioaren ondoko plaza). ZIRKO TXOSKO - Oh-Pera
Guztira, tokiko 22 konpainia protagonista dituzten 63 kultur proposamenek osatzen dute “Eszena Kalera” Irailak 17, 19:00etan. Zurbaranbarri (Iturriondo Plaza). MALAS COMPAÑÍAS ZIRKO TALDEA - Zirkus
Ikasturte honetan, matrikula soilik online egin ahal izango da, Museoaren webgunean: www.bilbokoberreginenmuseoa.eus Matrikula irailaren 13tik (10:00etatik aurrera) 18ra (19:00ak arte) bitartean egingo da Edozein arrazoi dela-eta matrikula etxean online egin ezin duten pertsonei Museoan bertan (San Frantzisko Kalea 14) eskainiko zaie sarbide digitalerako gunea Pertsona bakoitzeko matrikula bakarra onartuko da Ikasturtean, alor hauetako hainbat trebetasun landuko dira: marrazketa naturala, akuarelak, olio-pintura, bernizak eta akrilikoak
Badator, hamahirugarrenez, umorezko artearen eta literaturaren inguruko Ja! jaialdia. Irailaren 29an hasiko da, eta urriaren 11ra arte iraungo du. Zorte txarrari barre egitea hautatu dute aurtengoan, kartelak iradokitzen duen moduan. Egitarauan ikus daitezkeen izen handien artean daude, besteak beste, Caitlin Moran idazle britainiar famatua, Itziar Lazkano aktorea, aurtengo Aste Nagusian pregoilari izan dena, eta Imanol Ituiño magoa.
D8 Sorkuntza Faktoriak denboraldi berriko lehenengo ikuskizuna dakar: Gabriel Matías bailaorearen erakustaldia. Irailaren 16an eta 17an Zorrotzako Gaztetxean, 20:00etan. Sarrera: 10-12 euro
Secun de la Rosaren LAS PISCINAS DE BARCELONETA izango da, Pabellón 6eko 2022-23 denboraldi honetako lehen ikuskizun gonbidatua. Egileak, nostalgia eta introspekziozko ariketa bat egiten du bakarrizketa formatua duen lan hunkigarri honekin. LAS PISCINAS DE LA BARCELONETA antzezlanak Sebastian Alonso Roca protagonistaren oroitzapenak aztertzen ditu, eta bereziki 77ko uda azpimarratzen du, “la Barceloneta” ezagutu eta bisitatzen hasi zeneko sasoia. Pertsonaia berri batzuek mundu berri bat erakusten diote. Uda anekdotikoa izaten hasi bazen ere, gerora, bere bizitzako abenturarik handiena bihurtuko da. Libertarioen poetikari, heroi anonimoei, borrokalariei… eginiko omenaldia da. Antzezlan honek, eskubideak eta askatasunak lortzeko, lehen urratsa eman zuten gutxi batzuen borroka izan zen garaia eta leku jakin bateko errealitatea islatzen du. Izan ere, antzerkiak, bere funtzio soziala betetzea ere beharrezkoa baita. Secun de la Rosak idatzi, zuzendu eta protagonizatutako lana irailaren 17an eta 18an antzeztuko da (larunbateko emanaldia 20:00etan eta igandekoa 19:00etan) eta sarrerak www.pabellon6.org webgunean daude eskuragarri.