Egun osoko egitaraua prestatu du Indautxuko Suziri Gazte Konpartsak!
Deustu Bilbora anexionatu zenetik 100 urte pasatu direnez Gora Deustu Herriak egun osoko egitaraua prestatu du. Goizean Deustuko II. KM Bertikala egingo dute.1KM baina, malda potoloarekin batez ere ibilbidearen erdikaldean dagoen paretarekin. Proba erlojuaren aurka izango da, bakoitzak bere erritmoa hartu eta horrela lasterketa labur baina pikoa ikustera hurbiltzen direnek bere auzokide guztiak korrika egiten pasatzen ikusteko.
Urriaren 26an, Atxuri auzoko Enkarnazio Plazan Antirrazismoa Partekatu Jaialdiaren 5. Edizioa ospatuko dute. Egun osoko jarduerak eskainiko dituzte, goizeko 11:00etatik aurrera, besteak beste, zuzeneko musika, performanceak, poesia eta elkartasun bazkaria.
Biziz bizik (bizizbizi.org) antolatuta, Ibaizabal bizikleta zeharkaldia ibilbide segurua eskatzeko, Bilbo-Etxebarri-Basauri eta Galdakao artean. Hilaren azken larunbatetan bizikleta martxa!
Hiru asteburutan zehar, hiru ibilaldi egingo dira, Bilbok XIV. mendetik XXI. mendera arte izan duen hiri-bilakaera ezagutzeko eta Artearen eta Arkitekturaren arteko lotura ezagutzeko: Bilbo, Artea eta Arkitektura. Urriaren 26an, lehenengo ibilaldia: Atxuritik Boluetara oinez. Topagunea Bilbao Arten izango da goizeko 11:00etan. Jardueretan parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko da 944155097 telefonora deituz.
Urriaren 26an, Beti Jai Alai Dantzari Taldeak kalejira egingo du Basurtu auzoan zehar eguerdiko 13:00etan. Salbatzaile Dantza Taldeak Erromeria eskainiko du Santiago Plazan (Zazpi kaleak), arratsaldeko 20:00etan.
Lau neska gazte, umetatik lagun, betidanik dantzan eta ondo pasatzeko gogoz beteta… Geu gara HMNDK ETXERA! (Hemendik etxera).
Urriaren 26an, La Higuerak EL DÍA QUE DEJÉ DE OLER A MI antzezlana ekarriko du 19:30ean. Maitasunaren inguruan bikotean sortzen diren gatazkei buruz hitz egiten du, baina maitatzeko modu berrietan errepikatzen diren ereduei buruz ere hitz egiten du. Irene Zarrabeitia eta Libe Estebaranz dira lan honetako protagonistak. Libe Estebaranz da dramaturgiaren arduraduna eta Irene Zarrabeitia arduratu da antzezlanaren zuzendaritza.
Zinemakumeak gara!ren 29. edizioa ospatuko dute urriaren 21etik 26ra, Bilboko hainbat gunetan. Talentu berria ikusarazi eta emakumeek euskal ikus-entzunezkoak garatzeko egiten duten lana nabarmentzen da zinema erakusketa honetan.
Basque Dok Festivalek (BDF), Europa hegoaldeko irudi garaikidearen esparruan erreferentzia den ekitaldiak, bosgarren edizioa ospatuko du Azkuna Zentroan eta beste gune enblematiko batzuetan, hala nola San Telmo Museoan eta Blackkamera Eskolan. "Lurraldeak eta Identitateak" ardatz dituen programazioarekin, jaialdiak ikusizko narratiba berriak aztertuko ditu, tokiaren eta nortasunaren kontzeptuei buruz hausnartzeko, etengabe aldatzen ari den testuinguru globalizatu batean.
Bizkaiko Foru Aldundiak Markos Gimenoren Karteletrak erakusketa antolatu du urriaren 7tik 31ra bitartean. Bisitak goizez zein arratsaldez egin ahal izango dira.
Miñan (anaiatxoa) Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da, Amets Arzallusek lehen pertsonan kontatua eta Artedramak antzerkira egokitua.
Deustuko eta Begoñako errepublikak Bilbora anexionatu zirenetik 100 urte pastau diren honetan, zenbait ekitaldi antolatuko dira urrian zehar. Ospakizun nagusia urriaren 20an izango da, eta horrez gain, museo bisita gidatuak, kakorratz-lana, eta zientzia berbalagunak egongo dira.
Urbanbatek antolatu du jaialdia, hirigintzan, arkitekturan, parte-hartzean eta hiri-eraldaketen ikerketan diharduen gizarte-ekimeneko kooperatibak.
Bilboko hainbat espazio dantza/performance, dramaturgia berriak edo antzerkia bezalako diziplinekin beteko dira urriaren 17tik 27ra. Jaialdiak hainbat estreinaldi eskainiko ditu.
Artista nabarmenek Fernando Velazquezek konposatutako orkestra-bertsioak interpretatzen dituzte, 70eko hamarkadatik gaur egunera arte, BilbokoOrkestra Sinfonikoak eta Bilboko Koral Elkarteak lagunduta. Urriaren 25 eta 26an izango da, 20:00etan