Hiru Hiriburuak 2025 pilota-txapelketak aurten bere laugarren edizioa ospatuko du Gasteizen, Bilbon eta Donostian. Lehiaketa, beraz, irailaren 27an hasiko da Gasteizen eta finalaurrekoa Bilboko Esperantza frontoian jokatuko dute urriaren 5ean.
Bilboko Udal Musika Bandak PROFILAK kontzertua eskainiko du urriaren 5ean 12:00etan Euskalduna Jauregian. Profil bat identitate baten muina izan daiteke. Eta identitate bakoitza inguratzen gaituena ulertzeko moduetako bat da. Askotariko proposamen anitza eskaintzeko asmoz, Bilboko Udal Musika Bandaren 2025/2026 Kontzertu Denboraldia, PROFILAK izenekoa, nortasunak definitzen eta aniztasuna darien programen eskaintza baliatuz aurkeztu nahi dizuegu. Agian, horixe dateke musikaren muina.
Donostia Zinemaldiko azken edizioan estreinatutako KARINE VÉZINA eta ANDRÉ KADIren “KAIXO, FRIDA!” filma egongo da urriaren 5ean 16:30ean Alondigako Golem Zinemetan.
Kurkuluxetan Kultur Elkarteak Jaialdia antolatu du 25. urteurrena ospatzeko urriaren 5ean 17:30ean Kafe Antzokian.
Donostia Zinemaldiko azken edizioan estreinatutako REBECCA ZLOTOWSKIren “VIE PRIVÉE” filma egongo da urriaren 5ean 18:30ean Alondigako Golem Zinemetan.
Bost Haur Abesbatzek Pau Casals, Jerry Estes eta euskal konpositoreen lanak aurkeztuko dituzte urriaren 5ean 19:00etan Euskalduna Jauregian. Kontzertuak mugimendua, erritmoa eta keinu-adierazpena izango ditu osagai nagusi, eta horri esker, emaitza bateratu eta oso dinamikoa sortuko da. Guztira 8 eta 16 bitarteko 150 haur izango dira oholtza gainean. Egitarauan W. A. Mozart, Cesar Franck edota Jacques Charpentier bezalako konpositoreen obrak entzungo dira, organoa bakarlari bezala entzuteko aukera izanez.
Donostia Zinemaldiko azken edizioan estreinatutako ALAUDA RUIZ DE AZÚAren “LOS DOMINGOS” filma egongo da urriaren 5ean 20:30ean Alondigako Golem Zinemetan.
OPEN Bio jaialdiak datorren irailaren 29tik urriaren 5era programa zabal eta askotarikoa eskainiko du Bilboko hianbat tokitan, herritarrak gonbidatuz beren hiriko arkitekturan eta hirigintzan modu aktiboan parte har dezaten. Bederatzigarren edizio honetan, 89 espazio eta eraikin irekiko dira asteburuan, orain arteko kopururik handiena. Jaialdia irailaren 29an hasiko da, hitzaldi batekin; BBK Kunan izango da, 18:00etatik aurrera. Elikadura-subiranotasunari eta hiriek beren elikagaiak ekoizteko duten gaitasunari buruzko hitzaldia izango da.
ZORROTZAKO JAIAK irailaren 26tik urriaren 5era izango dira!
Urriak 4, 5 – 2025, 19:00 DANTZA | Estreinaldia Euskadin Eva Bertomeu | Valentzia - “Espantoso” “Espantoso” bakar-saioak bere bizitzako oroitzapenik garrantzitsuenak erakusten ditu, zazpi agerralditan zehar. Bere antze energetikoa eta ama hilzorian ohean etzana oroitu izana dira lehenengo eszenak, gainerakoen eragile, hala nola: bere alegiazko mundua, gurasoen liskarretatik ihes egiteko; aitak nire txip mentalean ezarri zuen erantzukizunaren zama; zuzen jokatzen ez banuen jazartzen ninduten munstroak; eta konturatu gabe nire bizitzan zehar etengabeko babes-sare bat eraiki zuten emakumeen familiarekin berriz elkartu izana.
Udal programa urriaren 2an hasiko da Otxarkoagako Udaltegian eskaini den Companyia del BAC-en Lear: entre la vida y la muerte lanarekin, eta abenduaren 18an agurtuko da Errekaldeko Udaltegian, Itxartu Antzerki Taldearen El zoo de las plumas antzezlanarekin.
Alondigako Golem Zinemek Zinemaldiko azken edizioan estreinatutako film sorta bat aurkezten du, Donostiako Zinemaldiarekin lankidetzan. Oraingoan, zikloak bederatzi film ditu, Sail Ofizialean, Perlak, Horizontes latinos eta New Directors sailetan erakutsiak. Bi euskal ekoizpenekin hasi eta amaituko da zikloa. Irailaren 29an abiatuko da Asier Altunaren azken lana den “Karmele” filmarekin. Zuzendariak emakume setatsu eta ausart horren istorioa aurkeztuko du Bilbon.
URIBARRIKO JAIAK irailaren 26tik urriaren 5era izango dira!
Vicente Blasco Ibáñez LA BARRACA antzezlana egongo da irailaren 3tik 5era 19:30ean Arriaga Antzokian. Istorio honek bizitza errealarekin lotzen gaitu, zentzumenen bidez sumatzen eta ulertzen dugunarekin.
¡AY, CARMELA! antzezlana egongo da irailaren 26tik 28ra eta urriaren 3tik 5era Pabellon 6en. Sanchis Sinisterra: “‘¡Ay, Carmela!’ arteak, gerraren basakeriari aurre egiteko eraiki duen manifestu bat da”. ¡Ay, Carmela! Ahazturaren kontrako garrasi bat da.Bi komiko txiro eta nekatuen istorioa da hau. Gerra Zibilean zonalde frankistan harrapatuta ikusiko dute euren burua eta ondorioz, derrigortuta, variete ikuskizun bat eskaini beharko diete tropa nazionalei eta Brigada Internazionaletako miliziarrei.
Zorrotzako Jaietako Gaztetxeko kontzertuak: Irailak 26: Trotsky Vengaran + Doble Fuerza Urriak 3: Moonshine Wagon Urriak 4: Ilberri Artikulo 30 Gatazka Urriak 5: Trapala Bajos Fondos
Zorrotzako Jaietako kontzertuak: Irailak 26: Kresala Irailak 27: orquesta Versus Irailak 28: forró tailera + Forró Goxua Urriak 3: Trikizio erromeria Urriak 4: Xsakara + Bad Sound System Urriak 5: Dj Ismeder