Hiru ertzain epaituko dituzte Iñigo Cabacasen heriotzaren auziaren baitan

uriola.eus 2017ko api. 3a, 15:44

Ahozko epaiketa egiteko autoa kaleratu du gaur epaileak, instrukzio aldiari amaiera emanez. Zuhurtziagabekeriazko giza hilketa egitea egotzi die 2012ko apirilaren 5ean Cabacasen heriotza eragin zuen operatiboko hiru furgonetetako arduradunei. Igandean 5 urte beteko dira Iñigo Cabacas Athleticzale gazte hil zenetik; aurten ere, bere senide eta lagunek, Iñigo Gogoan Herri Ekimenarekin elkarlanean omenaldia eskainiko diote Maria Diaz Harokoaren kalezuloan, zauritu zuten leku berean eta Justizia Jauregia inguratzeko deialdia ere zabaldu dute.

Cabacas auzia instruzio fasean egon da gaur arte, gaztea hil zenetik bost urte igaro badira ere. Cabacasen defentsak sei ertzain auzipetzeko eskatu dio epaile instruktoreari, zuhurtzigabekeriazko hilketa leporatuta; tiro egiteagatik eta arrisku egoera bat sortzeagatik. Sei ertzainen artean operazioa zuzendu zuena, bi buru eta gertakarien lekuan zeuden beste hiru daude.

Epaileak ez du operazioa zuzendu zuen ofiziala auzipetu ezta gomazko pilotak jaurti zituen ertzaina ere ez.

Bosgarren urteurrena

Apirilaren 7an, ostirala, 19:30ean giza katea deitu du Iñigo Gogoan Herri Ekimenak. Helburua Justizia Jauregia inguratzea da "inpunitatearekin amaitu eta justizia exijitzeko" asmoz. Aldiz, larunbatean, urteroko omenaldia antolatu dute senide eta lagunek Kirruli plazan 12:30ean.

Iñigo Cabacas 2012ko apirilaren 9an hil zen, Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota batek jo eta lau egunetara. Apirilaren 5eko gauerdiaren inguruan iritsi zen Basurtuko Unibertsitate Ospitalera, leherketaz buru hezurra hautsita eta garuneko lesio larriekin. Koma egoeran egon zen aireztapen mekanikoarekin, medikuek garuneko heriotza egiaztatu zuten arte.

Iñigo Gogoan Herri Harmailaren omenaldia

Bihar, apirilak 4, asteartea, Athleticek RCD Espanyol taldearen aurka San Mamesen 19:30etan jokatuko duen partiduan, Iñigo Gogoan Herri Harmailak omenaldia egingo dio Iñigo Cabacasi. Partidua hasi aurretik kartulina batzuk banatuko dituzte eta 28. minutuan (Cabacas hil zutenean zuen adina), zenbaki bera irudikatuko dute harmailan. 

 

[2017-02-24] Manu Cabacas: "Justizia kenduko digute, baina egia ez, mundu guztiak dakielako zer gertatu zen"

[2016-12-01] Manifestazioa egingo dute gaur 'Iñigo Cabacas, injustizia gehiagorik ez' lelopean

[2016-11-30] Arrisku larri baten aurrean gaude; gerta liteke kasua artxibatzea eta epaiketarik ez egitea

[2016-11-08] Iñigo Cabacasen familia ikerketa ixtearen beldur da, epaitegien jarreraren aurrean

[2016-07-13] 'Cabacas auzia' Europako Parlamentura eramango dute senide eta lagunek

[2016-06-30] Iñigo Cabacasen familiak "ez du etsiko" semearen hilketaren kasua argitu arte

[2016-06-06] Epaileak beste sei hilabetez luzatu du Cabacasen auziaren instrukzio fasea

[2016-06-06] Gaur erabakiko dute Cabacasen auziaren etorkizuna

[2016-06-03] Kideei gezurretan ibiltzea leporatu dieten ertzainek berriro deklaratzea eskatu du Iñigo Cabacasen familiak

[2016-04-10] Iñigo Cabacasen heriotzaren laugarren urteurrenean justiziaren aldarria nagusi

[2016-04-08] Oroimenak eta justizia eskaerak bat egingo dute Cabacasen heriotzaren 4.urteurrenean

[2016-04-08] Cabacas auzia, lau urte eta epaiketara ezin iritsiz

[2016-04-06] LAB: "Lau urte daramate Cabacasen senitarteko eta lagunek justizia eskatzen"

[2016-04-05] Cabacas auzia, lau urte "lotsagarri eta mingarri"

[2016-04-05] “Mingarria da Iñigo Cabacasen erailketaren arduradunik eza urtero salatu beharra”

[2016-03-01] Iñigo Gogoan: "Lau urte eta ez dago epaiketarik, eta baliteke ez egotea"

[2016-02-29] "Injustizia egoera lazgarria" salatuko dute Cabacasen senide eta lagunek

[2016-02-22] Cabacas hil zuen operatiboko buruak hildakoaren familiari 777.000 euro eskatu dizkio

[2016-02-10] Cabacas auzian beste ertzain bat inputatu du epaileak

[2015/06/26] Aresen izendapena Memoriaren Institutuan "ilogikoa" eta "mingarria" da Cabacasen hurkoentzat

[2015/06/17] 'Ugartekok' hiru urteren ostean deklaratzea "ulertezina" eta "lazgarria" da Iñigo Cabacasen lagun eta senideentzat

[2015/06/16] Cabacas kasuaren baitan 'Ugartekok' lekuko gisa deklaratuko du bihar Cabacas kasuaren baitan 'Ugartekok' lekuko gisa deklaratuko du bihar

[2015/04/09] Iñigo Cabacas, 1.095 egun erantzukizunak argitu gabe

[2015/03/24] Udalak Iñigo Cabacas omenduko du ostiralean

[2015/02/12] "Hiru urte eta gero beharrezkoa da honekin bukatzea; gurasoengatik eta Iñigogatik"