Cabacasen "hilketaren arduradun guztien" epaiketa exijituko dute

uriola.eus 2017ko api. 7a, 12:21

Leioako campusean Cabacas familiak ikasleen omenaldia jaso zuen, eta ostean manifestazioa egin zuten (Arg. @inigogogoan)

Iñigo Gogoan Herri Ekimeneko kideek argiro azaldu dute Iñigoren "hilketaren arduradun guztien epaiketa nahi dugula", eta ez soilik hiru ertzainena. Gaur, iaz egin bezala, Justizia Jauregia inguratzeko deia zabaldu dute herritarren artean. Bihar, larunbata, urteroko omenaldia antolatu dute Cabacasen senide eta lagunek Kirruli plazan, Iñigok Ertzaintzaren pilotakada jaso zuen lekuan.

Giza katea osatuz Justizia Jauregia inguratuko dute gaur 19:30ean Iñigo Gogoan Herri Ekimenak deituta. "Inpunitatearekin amaitu eta justizia exijitzea" du helburu ekimenak. Iñigoren aita Manu Cabacasek adierazi duenez "hobe" da hiru ertzainen inputazioa kasuaren itxiera baino; baina "diren guztiak ez daudela" inputatuta zehaztu du.

Jone Goirizelaia Cabacas familiaren abokatuaren arabera Ana Torres instrukzio epailearen autoak  "garrantzia handia daukala", argi uzten duelako gaztea Ertzaintzak hil zuela pilotakada batez. Baita ere, operazioa ez zela "beharrezkoa" eta "neurriz kanpokoa, arduragabea eta Espainiako eta Europako legeriaren kontrakoa" izan zela. Hala ere, ertzain etxetik operazioa zuzendu zuen ertzainburua, Ugarteko ezizenez ezaguna dena, ez auzipetzea deigarria iruditu zaio abokatuari. 

Argitaragabeko informazioa

Cabacas kasuan argitaragabeko informazioa zabaldu du Estado de Excepcion saioak. Hedabide handietan sekula aurkituko ez diren eduki eta hausnarketak eskaini ditu saioak. Iñigoren hilketari buruzko informazio zabala eta zehatza.

 

Bost urteko ikerketa

Bost urte eman dituzte Iñigo Cabacasen senide eta lagunek, Iñigo Gogoan Herri Ekimenaren laguntzaz eta herritarren babesarekin, 'Cabacas auzian' justizia eskatzen. Bost urtez, kasua instrukzio fasean egon da epaiketa egingo zen jakin gabe. Cabacasen defentsak sei ertzain auzipetzea eskatu zion epaile instruktoreari, zuhurtzigabekeriazko hilketa leporatuta; tiro egiteagatik eta arrisku egoera bat sortzeagatik. Sei ertzainen artean operazioa zuzendu zuena, bi buru eta gertakarien lekuan zeuden beste hiru daude. Azkenik, bost urte eta gero, astelehenean kaleratu zuen epaileak ahozko epaiketa egiteko autoa; baina Cabacasen heriotza eragin zuen operatiboan parte hartu zuten hiru furgonetetako mandoak baino ez ditu auzipetu, ofiziala eta beste bi ertzaina epaiketatik kanpo utzita. 

Iñigo Cabacas 2012ko apirilaren 9an hil zen, Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota batek jo eta lau egunetara. Apirilaren 5eko gauerdiaren inguruan iritsi zen Basurtuko Unibertsitate Ospitalera, leherketaz buru hezurra hautsita eta garuneko lesio larriekin. Koma egoeran egon zen aireztapen mekanikoarekin, medikuek garuneko heriotza egiaztatu zuten arte.

 

[2017-04-06] Cabacas kasuan argitaragabeko informazioa zabaldu du 'Estado de Excepcion' saioak

[2017-04-06] Iñigo Cabacasen hilketaren bosgarren urteurrenean, zigorgabetasunaren kontrako giza-katea

[2017-04-05] Bost urteren ondoren justiziaren aldarriak kalean dirau

[2017-04-04] Iñigo Cabacasi omenaldia egingo zaio gaurko partidan

[2017-04-03] Hiru ertzain epaituko dituzte Iñigo Cabacasen heriotzaren auziaren baitan

[2017-02-24] Manu Cabacas: "Justizia kenduko digute, baina egia ez, mundu guztiak dakielako zer gertatu zen"

[2016-12-01] Manifestazioa egingo dute gaur 'Iñigo Cabacas, injustizia gehiagorik ez' lelopean

[2016-11-30] Arrisku larri baten aurrean gaude; gerta liteke kasua artxibatzea eta epaiketarik ez egitea

[2016-11-08] Iñigo Cabacasen familia ikerketa ixtearen beldur da, epaitegien jarreraren aurrean

[2016-07-13] 'Cabacas auzia' Europako Parlamentura eramango dute senide eta lagunek

[2016-06-30] Iñigo Cabacasen familiak "ez du etsiko" semearen hilketaren kasua argitu arte

[2016-06-06] Epaileak beste sei hilabetez luzatu du Cabacasen auziaren instrukzio fasea

[2016-06-06] Gaur erabakiko dute Cabacasen auziaren etorkizuna

[2016-06-03] Kideei gezurretan ibiltzea leporatu dieten ertzainek berriro deklaratzea eskatu du Iñigo Cabacasen familiak

[2016-04-10] Iñigo Cabacasen heriotzaren laugarren urteurrenean justiziaren aldarria nagusi

[2016-04-08] Oroimenak eta justizia eskaerak bat egingo dute Cabacasen heriotzaren 4.urteurrenean

[2016-04-08] Cabacas auzia, lau urte eta epaiketara ezin iritsiz

[2016-04-06] LAB: "Lau urte daramate Cabacasen senitarteko eta lagunek justizia eskatzen"

[2016-04-05] Cabacas auzia, lau urte "lotsagarri eta mingarri"

[2016-04-05] “Mingarria da Iñigo Cabacasen erailketaren arduradunik eza urtero salatu beharra”

[2016-03-01] Iñigo Gogoan: "Lau urte eta ez dago epaiketarik, eta baliteke ez egotea"

[2016-02-29] "Injustizia egoera lazgarria" salatuko dute Cabacasen senide eta lagunek

[2016-02-22] Cabacas hil zuen operatiboko buruak hildakoaren familiari 777.000 euro eskatu dizkio

[2016-02-10] Cabacas auzian beste ertzain bat inputatu du epaileak

[2015/06/26] Aresen izendapena Memoriaren Institutuan "ilogikoa" eta "mingarria" da Cabacasen hurkoentzat

[2015/06/17] 'Ugartekok' hiru urteren ostean deklaratzea "ulertezina" eta "lazgarria" da Iñigo Cabacasen lagun eta senideentzat

[2015/06/16] Cabacas kasuaren baitan 'Ugartekok' lekuko gisa deklaratuko du bihar Cabacas kasuaren baitan 'Ugartekok' lekuko gisa deklaratuko du bihar

[2015/04/09] Iñigo Cabacas, 1.095 egun erantzukizunak argitu gabe

[2015/03/24] Udalak Iñigo Cabacas omenduko du ostiralean

[2015/02/12] "Hiru urte eta gero beharrezkoa da honekin bukatzea; gurasoengatik eta Iñigogatik"