Ikasturte hasiera
2015-09-17 18:23Apolori gorazarre
2015-09-08 13:412015eko uztaila ez dugu berehalakoan ahaztuko Potojorrankideok. Are gutxiago Arrosan zendu zen gure patriarka oilar kantaria. Bere gorazarrez koplabiltzen eman dugu uda, bertsolari artean. Biba Apolo, biba bertsoa!
Egiguren, Olha, Goikoetxea eta Erik, ezustekoak ezuste, Xistera Mundialaren finalaurrekoetara
2015-09-08 08:00 KirolakEzuste nabarmenen bat eta beste kinka larriren baten ostean, sailkatu dira Pilotaren Kontseilu Mundialak antolatuko Munduko banan banango Xistera txapelketaren finalaurrekoak jokatzeko lau pilotariak, iragan asteburuan jokatutako partidaren ondoren. Finalaurrekoak, Egiguren, Olharen kontra eta Erik, Goikoetxearen aurka, ostiral honetan 19:30ean jokatuko dira, aurreko partidak bezala Bilboko Club Deportivo frontoian eta final nagusia bezala brontzearen lehiako partida, igandean, 13an 18:00etan, frontoi berean.
Xistera profesionaleko buruz buruko Mundiala, Bilbon
2015-09-04 12:03 KirolakMunduko Pilota Kontseiluak eratu duen Jai Alai World Tour-en eskutik, Bilboko Club Deportivoko frontoian jokatuko da aurtengo Buruz buruko Mundu txapelketa gaur hasita.
2. Igandea, Hemingway pozik etorriko zen Aste Nagusira
2015-08-30 09:00 Iritzia"My mojito en La Bodeguita, my daikiri en el Floridita" idatzita laga zuen Ernest Hemingway jai zale handiak, La Habanan egin zituen denboraldien oroimenak. "La Fiesta", Iruñeako jaiei buruzkoa, besteak beste idatzi zuen EEBBtako kazetari eta idazleak. Aski ezaguna gure artean, uztailaren bigarren astebete horretan Nafarroako hiriburuan bere burua, ezkutatu ez ezik, nabarmen erakusten zuelako.
Zapatuan, goitibeherak Zabalbidetik
2015-08-29 11:07 JaiakJende pila eta bero handia, atzokoan, Aste Nagusiaren bigarren asteburuari hasiera emateko. Bi mila lagunetik gora, jadanik, indarra hartzen doan Hiri Krosean; zer egingo ote dute 2016.ean, XX edizioa jokatuko delako. Beste gabe, arratsalde pasa baterako ekimen bezala asmatu zen hainbeste gazte eta ez hain gazterentzat ostiraleko ezinbesteko erreferentzia bihurtu dena.
Barikutxu, emakumeen harri proba eta bertsotan manomano
2015-08-28 09:58 IritziaManomanoak, buruz burukoak, frontoiko kontuak ematen dute boteprontoan, edo punpa lasterrean Euskitzek esango zuen legez. Gaurkoan, ordea, eguerdi eguerdian 13.00ean, Santiago plazan eta bertsotan izango dira, buruz buru, bai manomanoan, Amets Arzallus, jarduneko txapeldun handia eta Unai Iturriaga iurretarra.
Emakumeak herri kiroletan eta txupineren urte-bolanderak
2015-08-27 09:39 JaiakAste Nagusi moderno eta lehengoaren eguen edo osteguna egun handia izaten zen; merkatari, edozein motatako enpresek zein bertako langileek hobetsi zuten ostirala zela egokiagoa, hiru egun luzez jarrian opor izateko.
Eguaztena, Gastronomiari indar eta ohore
2015-08-26 09:43Gure bizitzan, telebistan eta hedabide guztietan bezala, Aste Nagusian ere neurriko garrantzia du gastronomiak. Hainbeste urteren ekinean, kazola eta jende pila biltzen da Areatzan, martitzenetik igandera, janari ezberdinen lehiaketan esku hartuz.
Martitzena, Urrutikoetxearen eguna
2015-08-25 16:39 JaiakBetidanik izan du euskal pilotak presentzia nabarmena Aste Nagusian. Gorabehera handiekin, dena den. Pala izan zen, urte askoz, Bizkaiko hiriburuko modalitatea. Lehen Euskaldunan eta gero Club Deportivoko frontoian pilotaren modalitate zailena, artistena, ikusteko aukera izan dugu.
Feminismoa eta bakegintza. Zertzelada batzuk
2015-08-25 14:10 IritziaGatazkak modu eraginkorrean eta etikoan eraldatzeko prozesua da bakegintza, labur-labur. Ez dago historian zehar feminismoen ekarpena bezalako eredurik bakegintza zer den azaltzeko: feminismoek gatazka zehatz bat (patriarkatua) identifikatu, azaleratu eta konponbideak mahai gainean jarri dituzte indarkeria-eza, desobedientzia, bide formalak, pertsonalak, komunitarioak etabar luze bat erabiliz. Bizitza eta giza duintasuna erdigunean jarririk, emakumeen zapalkuntza iraultzeko etengabeko negoziazioa abiarazi zuten lehengo feministek, eta bide luze hori egun ibiltzen jarraitzen dugu.
Astelehena: La Ribera plaza berritua eta bilbainadak
2015-08-24 10:08 IritziaBiharamuna, ajea, jaiostea eta antzekoak ohi dira astelehenaren sinonimoak. Aste Nagusian ez dago horretarako lekurik. Hasi baino egin ez bada! Ez dut egitaraua ematearen ardurarik, neure ibilbideari ekitea aski dudalako.
Txupinaren protokoloa Arriagan
2015-08-22 20:43 JaiakBolandera zaratatsua zerurantz bidaltzea edozer hasteko aitzakia bezala erabiltzen dugu. Sonatuenak herrietako jaiak eztanda egiteko erabiltzen direnak. Sua eman aurretik eztanda egiten dutenak era badira edonon.
Harrera beroa jaso dute Athletic-eko jokalariek Bilbon
2015-08-19 12:47 KirolakAthletic-eko jokalariei, klubeko talde teknikoko eta zuzendaritzako kideak aldean zituztela, harrera egingo zieten atzo Bilboko Udaletxean eta Bizkaiko Foru Jauregian. Jendetza bildu zen bertan eta txalo eta oihu artean hartu zituzten zaleek jokalariak.
Beste mahai horiek
2015-07-13 08:09 IritziaOrain dela, demagun, 10 urte Espainiako gobernua-ETA eta alderdi politikoak ziren konponbiderako bi espazioak; bakoitzak zegokion gaien inguruko akordioa lortzea zen soluzio egokiena eta ia-ia bakarra geure gogoetan. Gauzak bestela gertatu dira azkenean: “aldebakartasuna” etorri zitzaigun ate joka, eta egun, zorionez, ETAren indarkeriarik gabe bai, baina inolako akordio ofizial zabalik gabe ere bagaude, eta (ustez) ondorioz, dantzan gelditu diren gai garrantzitsuak noraezean geratu zaizkigu: presoen auzia, ETAren desegitea, eskubide zibilen urraketak, iragana nola landu…