Urriaren 4an, jada bi urte luzez luzatu den sarraskia salatzeko manifestazioa egongo da Iruñan, 12:00etan, Antoniuttitik. Plaestinarekin Elkartasuna plataformak dei egin die euskal kazetari guztiei.
Donostia Zinemaldiko azken edizioan estreinatutako TOBIAS SCHWARZ eta AIZEA ROCAren “HEIDI, KATAMOTZAREN ERRESKATEA” filma egongo da urriaren 4an 16:30ean Alondigako Golem Zinemetan.
Beste urte batez, Bilboko Uribarri auzoan egingo da Uribarriko Hiri Milia urriaren 4an, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Probaren zirkuitua, “aldapen milia” izenez ere ezagutua, Uribarri kaleko 29. zenbakian hasiko da, gero Funikularraren trenbidearen arkuetaraino jaitsiko da eta, ezkerrera biratu ondoren, Montaño Etxealde kaletik gora egingo du, berriz ere Uribarri kalearekin bat egin arte. Txapelketak bost lehiaketa-kategoria izango ditu: 9 urtera arteko haurren lasterketa (500 m), senideek lagunduta 10 eta 13 urte bitarteko haurren lasterketa (1000 m) 14 eta 17 urte bitarteko gazteen hiri milia 18 urtetik gorako senior hiri milia Kirol egokitua. Izen-ematearen kostua 5€-koa izango da senior kategorian, dortsala, ekitaldiaren kamiseta eta hornidura barne. Hitzordu honek kategoria bakoitzeko hiru parte-hartzaile onenak sarituko ditu.
Ligako 8. jardunaldia: Athleticek RCD Mallorca taldearen aurka jokatuko du urriaren 4an 18:30ean, San Mamesen.
Donostia Zinemaldiko azken edizioan estreinatutako EMILIE THALUNDen “WEIGHTLESS” filma egongo da urriaren 4an 18:30ean Alondigako Golem Zinemetan.
Euskadiko Orkestrak BERLIOZ | RAVEL kontzertua eskainiko du urriaren 4an 19:30ean Euskalduna Jauregian.
Donostia Zinemaldiko azken edizioan estreinatutako STROMA CAIRNSen “THE SON AND THE SEA” filma egongo da urriaren 4an 20:30ean Alondigako Golem Zinemetan.
EZVIT 810 Bella Sombra taldeak kontzertua eskainiko du urriaren 4an 21:00etan Santana27 aretoan (Sala Blue).
Armenian taldeak kontzertua eskainiko du urriaren 4an 21:30ean Azkena Aretoan.
Azzurro Arcade Rock Puben 50. urteurren jaia antolatu dute urriaren 4an 21:30ean Kafe Antzokian. Power Scream (Zuzenean)
OPEN Bio jaialdiak datorren irailaren 29tik urriaren 5era programa zabal eta askotarikoa eskainiko du Bilboko hianbat tokitan, herritarrak gonbidatuz beren hiriko arkitekturan eta hirigintzan modu aktiboan parte har dezaten. Bederatzigarren edizio honetan, 89 espazio eta eraikin irekiko dira asteburuan, orain arteko kopururik handiena. Jaialdia irailaren 29an hasiko da, hitzaldi batekin; BBK Kunan izango da, 18:00etatik aurrera. Elikadura-subiranotasunari eta hiriek beren elikagaiak ekoizteko duten gaitasunari buruzko hitzaldia izango da.
URIBARRIKO JAIAK irailaren 26tik urriaren 5era izango dira!
ZORROTZAKO JAIAK irailaren 26tik urriaren 5era izango dira!
Udal programa urriaren 2an hasiko da Otxarkoagako Udaltegian eskaini den Companyia del BAC-en Lear: entre la vida y la muerte lanarekin, eta abenduaren 18an agurtuko da Errekaldeko Udaltegian, Itxartu Antzerki Taldearen El zoo de las plumas antzezlanarekin.
Urriak 4, 5 – 2025, 19:00 DANTZA | Estreinaldia Euskadin Eva Bertomeu | Valentzia - “Espantoso” “Espantoso” bakar-saioak bere bizitzako oroitzapenik garrantzitsuenak erakusten ditu, zazpi agerralditan zehar. Bere antze energetikoa eta ama hilzorian ohean etzana oroitu izana dira lehenengo eszenak, gainerakoen eragile, hala nola: bere alegiazko mundua, gurasoen liskarretatik ihes egiteko; aitak nire txip mentalean ezarri zuen erantzukizunaren zama; zuzen jokatzen ez banuen jazartzen ninduten munstroak; eta konturatu gabe nire bizitzan zehar etengabeko babes-sare bat eraiki zuten emakumeen familiarekin berriz elkartu izana.
Alondigako Golem Zinemek Zinemaldiko azken edizioan estreinatutako film sorta bat aurkezten du, Donostiako Zinemaldiarekin lankidetzan. Oraingoan, zikloak bederatzi film ditu, Sail Ofizialean, Perlak, Horizontes latinos eta New Directors sailetan erakutsiak. Bi euskal ekoizpenekin hasi eta amaituko da zikloa. Irailaren 29an abiatuko da Asier Altunaren azken lana den “Karmele” filmarekin. Zuzendariak emakume setatsu eta ausart horren istorioa aurkeztuko du Bilbon.
Vicente Blasco Ibáñez LA BARRACA antzezlana egongo da irailaren 3tik 5era 19:30ean Arriaga Antzokian. Istorio honek bizitza errealarekin lotzen gaitu, zentzumenen bidez sumatzen eta ulertzen dugunarekin.
¡AY, CARMELA! antzezlana egongo da irailaren 26tik 28ra eta urriaren 3tik 5era Pabellon 6en. Sanchis Sinisterra: “‘¡Ay, Carmela!’ arteak, gerraren basakeriari aurre egiteko eraiki duen manifestu bat da”. ¡Ay, Carmela! Ahazturaren kontrako garrasi bat da.Bi komiko txiro eta nekatuen istorioa da hau. Gerra Zibilean zonalde frankistan harrapatuta ikusiko dute euren burua eta ondorioz, derrigortuta, variete ikuskizun bat eskaini beharko diete tropa nazionalei eta Brigada Internazionaletako miliziarrei.
Zorrotzako Jaietako Gaztetxeko kontzertuak: Irailak 26: Trotsky Vengaran + Doble Fuerza Urriak 3: Moonshine Wagon Urriak 4: Ilberri Artikulo 30 Gatazka Urriak 5: Trapala Bajos Fondos
Zorrotzako Jaietako kontzertuak: Irailak 26: Kresala Irailak 27: orquesta Versus Irailak 28: forró tailera + Forró Goxua Urriak 3: Trikizio erromeria Urriak 4: Xsakara + Bad Sound System Urriak 5: Dj Ismeder
URIBARRI ETA MATIKOKO Jaietako kontzertuak: Irailsak 26: Akerbeltz erromeria Irailak 27: Kokein + Ziztada & Rlantz eta Komadü Urriak 2: Somak Urriak 3: Chuleria Joder + Akatz Urriak 4: Bidean erromeria