Emakume migratzaileen hausnarketa- eta sendatze-prozesu kolektiboaren azterketa, haien eskubide eta borroketan oinarritutako dokumentala. Warmpirua ahalduntze feministako eta arrazakeriaren aurkako proiektu bat da, emakume guztien eskubideen alde batera lan egin nahi duena. Ondorengo eztabaida. Emanaldiaren ondoren, Warmipura taldeko, Mujeres con Voz elkarteko eta Calala Fondo de Mujeres elkarteko kideek parte hartuko dute, landutako gaiei buruzko eztabaida egiteko.
Euskal ikertzaile gazteei plaza emango zaie beraien ikerkuntzak era jostagarri eta dibulgatzailean jendaurrean azaltzeko.
Ibai Atutxak bere liburua aurkeztuko du urriaren 24an, 18:30ean, Zirika! Herri Gunean.
Ikuskizun honek ez du erronka makala bere gain, euskaldun zaharrei euskaldun berriak zuzentzea zergatik hainbeste kostatzen zaie argitzea?, eta euskaldun berriek zergatik dute halako beldur izugarria akatsak egiteari? Solasaldi, eztabaida eta gaizki-ulertuen bidez gai honi argi pixka bat ematen saiatuko da. Ez da erraza izango, ezta serioa ere. Zer esango dute euskaldun berri batek eta euskaldun zahar batek euskarari buruz? Euskararekin duten erlazioaz? Beren istoriaz? Istorioa? Historia? H-rekin edo gabe? A itsatsia dauka? Baina nondik hasi? Galdera horien erantzunen berri izateko urriaren 24an San Frantiskoko Udaltegira hurbildu. Sarrera librea da.
Urriaren 24ean CAMILA HUNCK fikziozko film laburra proiektatuko da 19:30ean. Gerraosteko (Asturias, 1950), makien bitartekaritzan aritzen zen neska nerabe baten bizitzaz dihardu. Gaztea, gerrillako lotura izanik, ihes egindako maki bat zaintzeaz eta babesteaz arduratuko da bere bizitza eta bere senideena arriskuan jarriz. Toño Pérezek zuzendutako film laburra da. Sarrera librea da, baina erreserbatu egin behar da. Ondoren solasaldi bat izango da bertaratzen direnekin.
Europa Leagueko beste hitzordu bat. Slavia Praharen aurka arituko da San Mamesen gaueko 21:00etan
Urriaren 24an eta 25ean, hainbat erakunde sozialekin lankidetzan, Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) antolatu dituzte jardunaldiak. Guztira lau ordu eta erdiko iraupena izango dute, 9:30etik 14:00etarino.
Zinemakumeak gara!ren 29. edizioa ospatuko dute urriaren 21etik 26ra, Bilboko hainbat gunetan. Talentu berria ikusarazi eta emakumeek euskal ikus-entzunezkoak garatzeko egiten duten lana nabarmentzen da zinema erakusketa honetan.
Basque Dok Festivalek (BDF), Europa hegoaldeko irudi garaikidearen esparruan erreferentzia den ekitaldiak, bosgarren edizioa ospatuko du Azkuna Zentroan eta beste gune enblematiko batzuetan, hala nola San Telmo Museoan eta Blackkamera Eskolan. "Lurraldeak eta Identitateak" ardatz dituen programazioarekin, jaialdiak ikusizko narratiba berriak aztertuko ditu, tokiaren eta nortasunaren kontzeptuei buruz hausnartzeko, etengabe aldatzen ari den testuinguru globalizatu batean.
Bizkaiko Foru Aldundiak Markos Gimenoren Karteletrak erakusketa antolatu du urriaren 7tik 31ra bitartean. Bisitak goizez zein arratsaldez egin ahal izango dira.
Miñan (anaiatxoa) Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da, Amets Arzallusek lehen pertsonan kontatua eta Artedramak antzerkira egokitua.
Deustuko eta Begoñako errepublikak Bilbora anexionatu zirenetik 100 urte pastau diren honetan, zenbait ekitaldi antolatuko dira urrian zehar. Ospakizun nagusia urriaren 20an izango da, eta horrez gain, museo bisita gidatuak, kakorratz-lana, eta zientzia berbalagunak egongo dira.
Bilboko hainbat espazio dantza/performance, dramaturgia berriak edo antzerkia bezalako diziplinekin beteko dira urriaren 17tik 27ra. Jaialdiak hainbat estreinaldi eskainiko ditu.
Urbanbatek antolatu du jaialdia, hirigintzan, arkitekturan, parte-hartzean eta hiri-eraldaketen ikerketan diharduen gizarte-ekimeneko kooperatibak.