Bueltan da Deustun Aferak bertso dinamika
2019-09-26 17:39 Kultura-aisialdia DeustualdeaGaur arratsaldeko 20:00etan emango diote hasiera Deustuko Herriko Tabernan Aferak bertso dinamikari. Gaurko saioan, Ane Peñagarikano, Ane Beloki, Urko Arregi eta Lierni Rekondo bertsolariak izango dira taula gainean.
Aste Nagusia 2019 azken igandea
2019-08-26 15:00 Jaiak BilboAmaiera polita eta jendetsua izan du aurtengoan ere Marijaiak. Arratsalde partean nagusitu diren ekintzak, Kaskagorri Gazte Konpartsaren eta Pa Ya! konpartsaren arteko guda zikina, Askapeñako txosnan izan den Rojo Cancioneroren emanaldia eta Arriagako atzekaldean Garilak 26 taldeak emandako kontzertua izan dira. Urtero bezala Marijaiaren erreketarekin eman diote amaiera aurtengo Aste Nagusiari.
Iritsi da konpartsen egun handia
2019-08-24 22:15 Jaiak BilboAste Nagusiko azken larunbatak badu protagonista nabarmen bat: Bilboko Konpartsak. Horrez gain, marmitako lehiaketa, bandera urdina eta marroiaren banaketa eta eraso sexisten aurkako elkarretaratzea izan dira eguneko zita garrantzitsuenak.
Ur jolasak beroari aurre egiteko
2019-08-23 17:52 Jaiak BilboEguzkia eta beroa heldu dira, baina jaiak ez du etenik Aste Nagusian. Goizean arraina pil-pil erara izan da protagonista: etxeko txikienek kokotxak prestatu dituzte, nagusiek aldiz, bakailaoa. Beroari aurre egiteko, konpartsen arteko ur jolasak ospatu dira goiz honetan.
Aste Nagusiko txupinera guztiei omenaldia egin diete
2019-08-22 19:48 Jaiak BilboAste Nagusiko osteguna txupineren eguna izaten da. Azken urteetan kargu hau bete duten emakumeak goiz goizetik elkartzen dira bilbotarren omenaldia jasotzeko. Euskaraz Bizi eguna ere izan da eta bertan Hau Pittu Hau konpartsak Seaska Ikastolako presidente Peio Jorajuriari eman dio Euskara Saria. Arratsaldean konpartsakideek Ikurriñari dantzatu eta urteroko omenaldia egin diote.
Kaskagorrik eraman du aurtengo Kanpaia Saria
2019-08-21 21:18 Jaiak BilboAsteazkenera heldu gara eta jaien erdia pasa da. Indar falta somatzen den arren, Bilbotarrek oraindik jai gogoak dituzte eta gogotsu azaldu dira jai gunean. Sukaldari lehiaketetan arrainen ordua iritsi da eta Kaskagorri konpartsari txosna politenaren saria eman diote.
Asteartea, areatzako egun handia
2019-08-20 21:40 Jaiak BilboAste Nagusiko patata tortillek areatza bete dute. Jaiaz gain, aldarrikapenek ere lekua izan dute gaurko egunean. Txori Barroten 'elkartasunari omenaldia' egin diote, igandean Ertzaintzak presoen irudiak kendu ostean. Jarraian areatzan elkarretaratzea egin dute egun hauetan izandako eraso sexistak salatzeko.
Aste Nagusiko sukaldaritza lehiaketak hasi dira
2019-08-19 21:37 Jaiak BilboPatatak saltsa berdeekin hasiera eman diote urte honetako lehiaketa gastronomikoei. Horrez gain, goizean milaka pertsona bildu dira pentsio duinak eskatzeko manifestazioan. Arratsaldean, berriz, dantzatzeko unea heldu da Kaia guneko aerobitoiarekin.
Euripean baina irrifartsu, gogotik egin dute festa bilbotarrek gaur ere
2019-08-18 20:33 Jaiak BilboEguraldi kaskarrak ezin izan du Marijaia geldiarazi eta Bilboko jaietako lehen igandeaz gozatu ahal izan dute txosnagunera gerturatu diren guztiek.
Aste Nagusia 2019 hasi da
2019-08-17 20:28 Jaiak BilboAste Nagusia Itsasne Nuñez Pa...Ya konpartsako kideak botatako txupinarekin hasi da. Betiko lez, Arriaga Plaza jendez gainezka egon da Marijaiari ongi etorria emateko. Igandera arte egun guztiak ekintzez beteta egongo dira.
Dena prest Marijaiari ongi etorria emateko
2019-08-16 11:13 Jaiak BilboItsasne Nuñez Txupinera eta Bea Sever Pregoilaria prest daude jaiei hasiera emateko. Bihar arratsaldeko 19:00etan helduko da Marijaia Arriaga Antzokiko balkoira eta elkarrekin hasiera emango diote Aste Nagusiari.
Euskalgunea: jai herrikoi, euskaldun eta parekideen gunea
2019-08-15 14:11 Jaiak BilboTxori Barrote, Hau Pittu Hau eta Eguzkizaleak konpartsek osotzen dute gunea eta egitarau oparoa prestatu dute Aste Nagusirako. Esne Beltza, Nøgen eta McOnak taldeak igoko dira guneko eszenatokira.
Algara, euskara ikasleen konpartsa
2019-08-13 14:02 Jaiak BilboAlgara Konpartsak 25 urte bete ditu aurten. Hori ospatzeko, Gabriel Aresti euskaltegitik sortutako konpartsak egitarau oparoa antolatu du. Horrez gain, Bilbo Hiria irratiak saio bereziak egingo ditu egunero zuzenean konpartsaren agertokitik.
Atzekaldea ekintzez beteta dator Kaskagorri konpartsaren 30. urteurrenean
2019-08-12 19:05 Jaiak BilboKaskagorri, Pa...Ya eta Kaixo konpartsek osotzen duten gunea ekintzez beteta dator aurten. Azkenengo urteetan egin duten lana jarraituz, goizeko eta eguneko programazioa indartu dute, umeentzako hainbat tailer antolatuz. Horrez gain, Kaskagorrik eta Kaixok abesti berriak aurkeztu dituzte.
Bilbon grabatzen ari diren ‘La línea invisible’ telesailak Euskal Herriko gatazkaren errelato partziala egiten duela salatu dute
2019-07-29 14:20 Politika BilboEuskal Herriko hainbat txokotan grabatuko dute Mariano Barroso zuzendariaren telesaila, La línea invisible. Euskal Herriko gatazka politikoaren hasiera 1968an kokatzen du, José Antonio Pardines eta Txabi Etxebarrietaren heriotzaren egunean.
#47akHerrian auziperatuei babesa adierazteko abestia aurkeztu dute
2019-07-16 10:17 Jendartea BilboIrailaren 16an hasiko da Herrira ekimenaren aurkako 11/13 sumarioko epaiketa. Denera, 47 lagun daude auzipetuta Espainiako Auzitegi Nazionalean, "ETAren espetxe frontea" osatzea egotzita eta, fiskalak, denera, 601 urteko eskaera egin du.
"Isun hauekin Udalak mezu argia bidali digu: Ez zaitezte antolatzen saiatu ere egin"
2019-06-27 15:54 Ekonomia-Lana BilboEraginek prentsaurrekoa eman du hiru kideri kartelak pegatzeagatik Udalak jarritako 6750 euroko isuna salatzeko. Zigor "bidegabea" dela esan dute eta Udalari bertan behera uzteko exijitu diote.
Zorionak, Alde Zaharra!
2019-06-12 08:42 Jaiak Alde ZaharraZaharrean Berri Jai Batzordeak iragan den ekainaren 1ean ospatu zituen Alde Zaharreko lehenengo jaiak. Bideo honetan egunak utzitako uneak laburtu dituzte.
Heldu dira Otxarkoagako jaiak
2019-06-07 09:31 Jaiak Otxarkoaga - TxurdinagaGaur bertan abiatuko dira auzoko jaiak Xatiro eta rap abeslariekin. Astean zehar Ze Esatek!, Bad Sound edo Habana 537 taldeek ere pasatuko dira auzoko eszenatokitik. Horrez gain, Punk taldeak, Flamenko kontzertuak eta Mariatxien ikuskizunak egongo dira.
Yogurinha Borovak 'Sentipenak Askatu' abesti berria aurkeztu du
2019-05-22 11:23 Kultura-aisialdia BilboBira Kulturan aurkeztu du Inun eta Bihotz Gorosperen laguntzarekin egindako lan berria. 'Sentipenak Askatu' Aniztasun Afektiboaren gaia lantzen du eta bideoklipean Dimako eskolako ikasleen laguntzarekin grabatu du.