Orri zuria
2020-11-16 18:25 IritziaIdaztea tokatzen zaizu. Egutegiari erreparatzerakoan konturatu zara gainean duzula hurrengo ekarpena egiteko eguna. Buruari eragin eta eragin arren, orria bezain txuri dago burmuina. Dokumentua ireki duzu zerbait idazten hasteko asmoz. Tartetxo baten ostean, urduri, ordenagailuaren aurretik altxatu eta hozkailura hurbildu zara, ahaztutako brokoli zatiaren eta txokolate tabletaren artean inspirazioa aurkitzeko esperantzaz. Baina ez da inondik ere agertzen.
'Refugees' lives matter' Ibon Elorrietaren ilustrazioa
2020-11-16 10:43 IritziaIbon Elorrieta ilustratzaileak hilabete honetan Uriolarako egindako kolaborazioa. 'Refugees' lives matter'
Trenak politik(o)a(k) dira
2020-11-13 08:30 IritziaTrenean irakurtzea keinu erromantikoa da. Ez da txantxa.
Hilaren 19an mobilizatu egingo gara, maite dugun horren alde!
2020-11-11 16:06 IritziaBilboko Alde Zaharreko hezkuntza-komunitateek eta hainbat elkartek dei egin digute auzoko eskola publikoaren alde prestatzen ari diren jardueretan parte hartzera; auzotar gehienak harro sentitzen garenaren alde mobilizatzera. Baina, era berean, kezkatuta eta haserre ere bagaude, erakunde publikoen aldetik, Eusko Jaurlaritzaren eta Udalaren aldetik alegia, jasotzen duten tratu txarra ikusita.
Arduraz jokatu? Bai, erakundeak barne
2020-11-10 15:19 IritziaAditu guztiek aurreikusi bezala, udazkenarekin batera pandemiaren bigarren olatuak bete-betean jotzen ari gaitu. Egoerari aurre egiteko erakundeetatik hartu diren neurriak, oro har, birusaren hedapena gelditzea dute helburu eta herritarren mugikortasuna zein harreman sozialak mugatzera bideratuta daude.
Urria: harro
2020-11-10 09:09 PolitikaAtea ixtea desatsegina da niretzat eta boladarik txarrenetan bueltatu naiz kaletik korrika, zabalik ahaztu dudalakoan.
Sindikatuen batasunaren bidetik, urrats berriak presoen eskubideen alde
2020-11-02 08:15 Iritzia2019ko urtarrilaren 18tik aurrera hilero egin dugun bezala (nahitaez konfinatu beharreko hilabeteak izan ezik), urriaren 23an 10 sindikatu kontzentratu ginen "Konponbide garaia da. Orain presoak" lelopean.
Bilbon euskaraz: XV.-XVII. mendeetako euskara eta euskara batua
2020-10-29 09:43 IritziaUriolako nire lehenengo ekarpen honetan gustatuko litzaidake hastea Bilboko euskarari buruzko ohar batzuk emanez.
Gaitasunak antolatzearen beharraz
2020-10-29 08:30 IritziaBi urte igaro dira ITAIA emakume sozialisten sarea sortu zenetik. Genero auzia ikuspuntu proletariotik lantzeko helburuarekin, emakume langileon zapalkuntza fenomenoak aztertu eta egoera bakoitzari aurre egiteko proposamenak garatzen aritu da ITAIA.
Hemen, Guggenheimen herrian
2020-10-28 17:04 IritziaBeti irudikatzen dut Bilbo zaharra zuri-beltzezko hiri baten moduan. Industria, zikinkeria, kea, itsasontziak edo itsasadarra koloretan imajinatzea kostatu egiten zait. 80ko hamarkadako industriaren gainbeherak edo labe garaiak desegiteak krisi sakona eragin zuten gurean, eta borroka historikoak bizi izan genituen langileen eskubideen defentsan. Polemikoa izan zen egoera horri aurre egiteko hartutako erabakia: Guggenheim museoa eraikitzea.
Okupazioaren aurkako mobilizazioak eta ofentsiba kapitalista: kriminalizazio kanpainari eta klase-ertainaren ideologiari buruzko gogoeta batzuk
2020-10-27 16:49 IritziaAzken asteetan, okupazioa kriminalizatzea helburu duen kanpaina mediatikoaren kapitulu berri baten aurrean izan gara. Oraingoan Bilbon, Enekuri auzoan.
Berandu baino lehen
2020-10-26 16:12 IritziaHauxe, garaikideok, egin beharreko galderatxoa: Mundu berri bat sortzeko gai izango ote gara edo katastroferako bidea ereiten jarraituko dugu?
Sekretu bat
2020-10-23 08:57 IritziaAzken urteetan nagusitzearekin batera eta lan munduan nire tokia gutxinaka (lan asko askoren ondorioz) egitearekin batera, geroz eta zailagoa zait dena idatzi gabe bizitzea.
Bidaia bat edonora
2020-10-22 11:54 IritziaOskar Alegriaren Emak bakia baita 2012an ikusi eta berehala argi izan nuen zuzendari nafarrak ateratzen zuen hurrengo filma ere bilatuko nuela, hemengo edo hango proiekzioetan zain izango ninduela.
Oporretan egon naiz
2020-10-19 23:10 IritziaDuela urtebete hau ez zen albistea, orain badirudi badela.