‘Deustu. Iraganetik etorkizunera’ argazki erakusketa

uriola.eus 2017ko abe. 22a, 09:07
Deustuko Gazte Lokalaren sarrera

Deustuko Gazte Lokalean auzoko argazkien erakusketa bat antolatu dute. Horrez gain, azoka ere egongo da artisautzarekin, arropekin eta beste hainbat produkturekin.

Asteburu honetan, abenduaren 22tik 24ra, Deustuko Gazte Lokalean argazki erakusketa eta azoka egingo dute. Ate irekiera eta aurkezpena bgaur izango da 20:00etan. Bertan, Deustuko historian aditua den Txema Luzuriagak hitzaldi labur bat eskainiko du. Erakusketan paratutako zenbait argazki Luzuriagarenak dira, eta Luzarra kalea eta Gazte Lokala bere kameraren ikuspuntutik nola aldatzen joan diren azalduko du.

Argazkien erakusketa asteburu guztian zehar egongo da ikusgai. Goizeetan eguerdi partean irekiko dute bakarrik, arratsaldeetan, berriz, denbora gehiago egongo da erakusketa ikusteko. Izan ere, argazkiez gain, azoka ere antolatu dute Gazte Lokaleko lagunek. Artisautza, arropa, produktu ekologikoak, eragileen materialak... erosteko aukera izango da bertan. 

Gazte Lokaleko Laura Freijok adierazi duenez, beharrezkoa ikusten dute Deustun bizi diren auzokide guztiei, Gazte Lokalaren eta eraikinaren historia zein izan zen erakustea eta zabaltzea. Gaztetxearen ibilbidearen 26. urteurrena da aurten. Luzarra kalearen bilakaera, gazteek egindako ekintzak, eta auzoa bera agertuko dira erakusketako argazkietan. 

[2017-12-16] Gazte Lokalak babes handia lortu du, “ez delako gazteen kontua bakarrik”

[2017-11-15] Gazte Lokalaren "aukera bakarra" bere proiektua onartzea dela jakinarazi dio Udalak

[2017-11-10] Gaizka Suarez: Kaiolak Irekiz

[2017-10-03] Laura Freijo: Horia

[2017-09-28] Nerea Cubillo: "Etxe honek maite duguna defendatzen erakutsi digulako" 

[2017-09-27] "Hitzarmen berri bat sinatzeko" pausoak emango dituzte Deustuko Gazte Lokalak eta Udalak

[2017-09-26] Elkarrizketak iraun artean, Gazte Lokala husteko agindua behin-behinean gelditu du Udalak

[2017-09-25] Udaleko ordezkariak Deustuko Gazte Lokaleko kideekin batzartuko dira

[2017-09-19] Deustuko Gazte Lokalaren lekuan etxebizitzak eta gazteentzako gune bat egingo ditu Udalak

[2017-09-19] Deustuko gazteak baliabiderik gabe uztea salatu du EH Bilduk 

[2017-09-15] Belaunaldi desberdinak Gazte Lokalaren hustuketaren kontra

[2017-09-14] Deustuko Gazte Lokalari "irtenbidea bilatzeko" eskatu diote oposizioko hiru taldek udal gobernuari

[2017-09-13] Deustuko Gazte Lokalaren "beharra" azpimarratu eta elkarlanerako eta antolaketarako deia egin dute

[2017-09-12] Mobilizazioak iragarri dituzte Deustuko Gazte Lokalaren "defentsan"

[2017-09-11] Gazte Lokala husteko agindua, "Deustu osoaren aurkako erasoa"

[2017-09-08] Deustuko Gazte Lokalak Bilboko Udalaren husteko agindua jaso du

[2016-11-17] Deustuko Gazte Lokala: "Autogestioaren giltzarekin" 25 urte

[2014-10-31] Deustuko Gazte Lokala, ideia komunak konpartitzen dituzten ezberdinen arteko elkargunea

[2013-09-26] Deustuko Gazte Lokala: 22 urte eta gogoz beterik

[2012-05-29] Gazte Lokalak 21 urte, zorionak!